Pepsina
Pepsina proteinak degradatzen dituen entzima bat da, urdailean jarduten duena. Urin gastrikoaren entzimarik garrantzitsuena da. Theodor Scheann-ek aurkitu zuen 1836an, gizakian aurkituriko lehenengo entzima izanik.
Liseriketa edo digestioan funtsezko zeregina betetzen du, eta pH oso azidoetan funtzionatzen du hobekien (pH=2-3).
Urdaileko guruinetako zelulek ekoizten dute, pro-entzima moduan (pepsinogeno). Gero, urdailean dagoen ClH-k pepsinogenoa pepsina bihurtzen du (ClH horrek pepsinogenoaren aminoazido batzuk deusestatzen ditu, pepsina agertuz):
- Pepsinogeno → Pepsina
Pepsinak proteinak deskonposatzen ditu, polipeptidoak agertuz:
- Proteina → Polipeptidoak