Ongi etorri Hezkuntza AtariraAtari honen bitartez Amarapedia ekimenera batzera gonbidatu nahi zaitugu. Amara auzoari buruzko ezagutza bildu eta auzotarrei eta munduari eskaintzeko honela auzoari buruzko informazioa handituz. Zer da Amarapedia? Donostiako Kultura eragile eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako ekimena da, Amara auzoko hiritarren beraien parte hartzeaz auzoko kultura sortzea eta zabaltzea xede dituena. Amarauna ekimenarekin hasi genuenaren beste atal bat izango litzateke eta orain arte egindako lanatik abiatuta Amara auzoari buruz entziklopediako edukia sortu eta osatzea. Hala, egitasmo honetan QRpedia QR kodeak ere erabiliko dira, eta horri esker telefono adimentsuek hainbat hizkuntzatan izango dute sarbidea Amarari buruzko Wikipedia artikuluetara (kaleak, eraikinak, jendea, eskulturak, ekipamenduak, zubiak, elizak, plazak, kirola, liburuak...)
| ||||||||||||
Baliabideak |
Egitasmoak |
Irudiak | ||||||||||
Amarapedia osatzeko
|
|
| ||||||||||
Wikipedian trebatzeko
| ||||||||||||
Wikilanabesak
|
Appearance