Amarako kronologia
Itxura
Donostiako (Gipuzkoa) Amara auzoaren kronologia da hau.
Urtea | Gertakaria | Iturriaren zenbakia (Ikus beherago) |
---|---|---|
1864 | Burdin zubiaren inaugurazioa, Donostiara trenbidea iristearekin batera. | 5 |
1874 | Madrilen kudeatu zuten Amarako paduretan eta Zurriolako harresian obrak hasteko baimena. Udalak adierazi zuen harekin lana emango zitzaiela ehunka langileei, izan ere ordena publikoan arazoa ekarriko zuen negu hartan hainbeste jende lanik gabe egoteak. | 11 |
1875 | Udalak Gobernazio ministroari eskatu zion lizentzia, Urumea itsasadarrean itsasoari irabazitako sailak saldu edo hipotekatzeko, Amarako zonan, gerrak ezartzen zituen baliabide ekonomikoei buruzko neurriak hartzeko. | 11 |
1893 | Morlans-eko gas-fabrika berriaren hornidura hasi zen. Urtero 4 milioi metro kubiko ekoizteko ahalmena zuen. | 11 |
1895 | Amarako geltokitik atera zen kostaldeko lehen trena Zarautzerantz. | 11 |
1895 | Dokumentuan jaio zen Amarako Itsas Paduraren Zabalgunea, Jose Goikoa eta Nemesio Barrio arkitektoak proiektua aurkeztuta. | 3,11 |
1903 | Boulevardetik Amarara zihoan hiriko tranbiaren linea zabaldu zuten. | 9,11 |
1903 | Hernaniko trenbidea martxan jartzeak ekartzen zuen lehiari aurre egiteko, Donostiako Tranbiaren Konpainiak Amarako geltokira iristen zen bere linea propioa inauguratu zuen Azaroak 3an. | 10 |
1905 | Ordura arte Amarako zabalgunea inguratzen zuen Urumea ibaiaren desbideratzea baimendu zuen Sustapen Ministerioak. | 9 |
1906 | Zorroagako Babes Etxearen lehen harria jarri zuten, errege-erreginak bertan zirela. Errepublika garaia arte, Asilo Reina Victoria izena izan zuen. | 11 |
1910 | Victoria Erregina babes Etxearen inaugurazioa (egun Zorroaga zaharren egoitza), Marino Tabuyo alkatea buru izan zuen ekitaldi batez. Bere eraikuntzarako Tximitegi eta Zorroaga baserriak bota ziren. | 11 |
1911 | Urumeako ezkerraldeko bideratze horma burdinezko zubiraino iritsi zen. 1913an eskuinaldeko hormaren eraikitze lanarekin amaituko zen. | 3 |
1912 | Topoaren lehen bidaia. Bide estuko tren honek Donostia eta Frantziako mugaren arteko bidea egiten du. | 1,11 |
1913 | Horacio Azquetak, zinegotzi eta injineruak, ibaiari kendutako lur eremuan Amarako zabalgunea eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, Udaletxeak baimendua. | 3,5 |
1914 | Amarako Zabalgunearen eraikuntza lanen enkantearen oinarriak argitaratu ziren. | 9 |
1915 | Bi proiektu aurkeztu ziren, Horacio Azqueta eta José Gurrutxagarena alde batetik, eta Eugenio Vallarinorena bestetik. | 9 |
1917 | Saria bi proiektuen artean banatu zen erdibana. | 9 |
1917 | Amarako zabalgunea eraikitzeko aurrekontua onartu zen. | |
1919 | Horacio Azqueta eta José Gurrutxagaren proiektuari eman zitzaion lehentasuna. | 9 |
1921 | Nuestra Señora de Aranzazu klinikaren inagurazioa. Ebakuntza zentro hau Ategorrietan zegoen. Fundatzaile eta zuzendaria Luis Aiestaran zen, eta espezialista onenak inguratu zituen: Olalde otorrinoa, Mozo doktorea urologian, Altolagirre doktorea ginekologiarako, eta Pesset doktorea laborategiko arduradun. | 11 |
1922 | 1913an aurkeztutako planari aldaketak egin ondoren, Gobernu Ministerioak Zabalgune berriaren planoak onartuko zituen. | 5 |
1922 | Egungo Mendeurrenaren plazan Donostiako I Erakusketa Azoka inauguratu zen. | 5 |
1924-1926 | Urumea ibaia eta haren gaur egungo ibilbidea bideratzen hasi ziren eta, horretarako, Errota Txiki baserria bota. | 12 |
1925 | Eraikuntzak Amara Zaharrean. | 1 |
1925 | Arroka kaleko frontoia eraiki zen, honen aurretik Osasun iturriaren ondoan zegoen bat eraitsiz. | 1 |
1925 | Loiolara eraman aurretik, Mendeurrenaren plazan Hipika instalazioak ireki ziren. | 9 |
1925 | San Juan Festak ospatu ziren lehenengoz Mendeurrenaren plazan. | 5 |
1925 | Arranoarena bezala ezagutzen den etxea eraikitzen hasi ziren (Mendeurrenaren plaza, 5 eta 6 zenbakiak), Roberto García Ochoa arkitektoarena. | 13 |
1926 | Urumearen desbideratzea zela eta, zeremonia ofiziala. Obrak 1924. urtean hasi ziren. | 3,9 |
1932 | Burdin zubia konboi berrietara egokitzeko berritu zen. | |
1933 | Baserrien desjabetze prozesuari eta hiribide nagusiko saneamendu eta zoru egokitzeari ekin zitzaion. | 3 |
1934 | Amarako Zabalgune Berria garatzeko planaren onarpena. | 11 |
1935 | Amararen zabalgunea burutzeko beste lehiaketa bat antolatu zen. Proiektu finalistak hiru ziren: García Mercadal, Aizpurua eta Matxinbarrena/Gaiztarro | 3 |
1935 | Matxinbarrena jaunak, udal obretako ingeniariak, berritze plan bat aurkeztu zuen horretarako lehiaketa deialdia berria deituta. | 3 |
1936 | Errondo pasealekuaren hasiera aerodromo izateko egokitu zen. | 9 |
1940 | Amarako zabalgune berria. Gaiztarrok eta Matxinbarrenak aurkeztutako proiektua onartuko zen, Azquetak eta Gurrutxagak 1922. urtean aurkeztutakoa baliogabetu zuena. Eraikigarritasuna nabarmen handitu zuen, betiere "bizitzeko ukitu egoki eta atsegina" mantenduz, sarreran ziotenaren arabera. | 3,11 |
1943 | Amarako stadium eta kirol zelaia inauguratu zuten, gaur Parke, Juan Jose Prado, Paseo Errondo eta Antso Jakitunaren kaleen inguguretan. Egungo Sahats plazaren parean zegoen. | 11 |
1944 | Amarako “sakelako estadioa” inauguratu zen, Sahats plazan. 1949. urtean desagertuko zen. | 5,13 |
1943 | Matxinbarrenak Amara Berriko narriadura urbanistiko historikoari ateak irekiko zizkioten udal ordenantzak proposatu zituen. | 3 |
1943 | Udalaren osoko bilkura. Aho batez onartu zuten Amarako Zabalgune Berrirako proiektuaren aldaketa, Juan Matxinbarrenak berak egina. Egileak honela laburtu zuen grafikoki: "Jasotako presioen indarrez, 1940an aurreikusitako 12,500 biztanleko kopurutik 50,000tik gorako behar batera igaro gara". | 11 |
1945 | Udalak baimena eman zuen Amarako Zabalgunean lehenbiziko etxe-blokea eraikitzeko, gaur egungo Antso Jakitunaren Hiribideko 2. zenbakikoa da. | 11 |
1947 | Antso Jakitunaren hiribideko lehen bi eraikinak. Lehenengo eraikina hasi zen: Araba Parkea 3, Antso Jakitunaren Hiribidea 2 eta Errondo Pasealekua 1. Luís Jesús Arizmendi izan zen egilea. | 3,13 |
1947 | Anoetako trenbide-pasagunea eraikitzea onartu zen. | |
1948 | Araba Parkea 1 eta Bizkaia Pasealekua 2 eraikinaren obrak hasi ziren. Egileak, Joaquín Domínguez eta J.M. Ruíz Aizpuru ziren. | 13 |
1948 | Leyland firma britainiarraren trolebusek ordezkatu zuten Boulevard-Amarako geltokia linea egiten zuen tranbia urbanoa. | 11 |
1948 | Motozikleta lasterketa handiak hasi ziren Amarako Zabalguneko zirkuituan. | 11 |
1948 | Madril hiribidea, Frantziako Tourraren etapa baten helmuga. | 9 |
1949 | Sahats plazan zegoen Amarako estadioa desagertu zen. | 13 |
1949 | Santiago Mendi baserria desagertu zen. | 15 |
1949 | Frantziako Tourraren bederatzigarren etapa (Bordele-Donostia) hirira heldu zen. Louis Caput-ek irabazi zuen Amaran jarritako helmugan. 120 txirrindulari abiatu ziren lasterketan, 13 talde nazionaletan banatuta, eta edizio honetako irabazlea Fausto Coppi izan zen. Ekitaldia izugarrizko ikusmira lortu zuen hirian. | 11 |
1949 | Sanatorio Psikiatrikoa inauguratu zuten, ospitale inguruan. | 11 |
1949 | Autoen Lehen Zirkuitua ospatu zen, gero motorrena ere izango zena. Juan Kutz donostiarra nabarmendu zen. | |
1950 | Gipuzkoako Nazioarteko III. Motor Saria, Amarako zirkuituan, Real Moto Club-ek antolatuta. | 11 |
1950 | Anoetako estadioaren inaugurazioa. Ekitaldian buru Franco izan zen, bere emazte Carmen Polo lagunduta, eta seguruaski frankismo osoan zehar hirian izan den agintari talde handienaz lagunduta. | 11 |
1950 | Gazteria Fronteak antolatutako kultura eta kirol jardunaldi batzuekin inauguratu zen Anoetako estadioa, 400 metrotakoa. | 5 |
1950 | Donostiako Plan Orokorra. Hamarkada hartan Pio XII.era iritsiko zen zabalgunea, “lehen gunea” deiturikoa. | 1,3 |
1950 | Trinketeko lehen harria jarri zen irailak 14 | |
1950 | Anoetako Trinket Kluba ireki zen. | 1 |
1951 | Lehortutako Amarako paduretan eraikitzen hasi ziren. | 2 |
1952 | Euskal Pilotaren Munduko Txapelketa egin zuten. Horretarako, udalak Anoetako pilotaleku irekiak, trinketa eta eta errebote plaza inauguratu ziren. | 11,9 |
1952 | San Juan de Dios klinikaren inaugurazioa. | |
1953 | Anoeta estadioan hasi ziren Espainiako Atletismo Txapelketak. Hirian egiten ziren hirugarren aldia. | 11 |
1953 | Amara ospitalea inauguratu zen | 9 |
1953 | Tuberkulosiaren aurkako atala eta Osasun-Hiria inauguratu ziren. | 9 |
1954 | Anoeta estadioaren pista osagarria inauguratu zen, egun Izotz Jauregia dagoen lurzoruan. | 5 |
1954 | “Ciudad Deportiva Anoeta” deitutakoa inauguratu zen eta Arantzazuko Ama truonuratu zuten bertan | 5 |
1954 | Amaran Donostia-Irun-Hendaia linearen amaierako geltokia jarri zen (Topo izenez ezaguna den linea). | 1 |
1955 | Gobernu Zibilaren eta Espainiako Aurreikuspen Institutuaren eraikinak egin ziren. | |
1956 | Zoo Cirkus Amarako zelaian kokatu zuten Aste Nagusian. | 11 |
1956 | Zabalguneko plaza batentzat Pio XII. izena onartu zen. | 5 |
1956 | Industria Perituen Eskola eta Gobernu Zibila inauguratu ziren. | 9 |
1956 | Peñaflorida Institutua eta Easo Institutu Politeknikoa Amarara ekarri zituzten | 6 |
1956 | Pio XII.aren plazan Gobernu Zibil berriraino iristen zen trolebus linea inauguratu zuten. Horrenbestez erantzun egin zioten aste batzuk lehenago gobernadoreak berak egindako eskaerari. Amara-Anoeta izena hartu zuen lineak. | 11 |
1956 | Xantinea taberna ireki zen. | 14 |
1957 | Rex Avenida zinema aretoa inauguratu zuten, Antso Jakitunaren Hiribidean; Glauco Pellegriniren Una pelliccia di visone filmaren gaztelaniazko bertisoarekin. | 11 |
1957 | Jose María Salaberria idazleari kale bat eskaintzea adostu zen. | 5 |
1958 | Anoetako estadioan Espainiako Atletismo Txapelketa hasi zen. Bi egun besterik ez zuten iraun. | 11 |
1958 | Amara auzoan, hau eraikuntza prozesuan sartuta zegoela erabat, Donostiako Txirrindularitzako Nazioarteko I. Criterium Handia egin zuten. Urte hartan eta hurrengoetan Frantziako Tourraren irabazleek parte hartu zuten: Luis Otaño, Charly Gaul, Raphael Geminiani, Louision Bobet, André Darrigade, Federico M. Bahamontes, Hortensio Bidaurreta eta Jean Stablinsky, besteak beste. | 11 |
1958 | Antso Jakitunaren hiribideko 29-31-33 zenbakietako eraikina erori zen. Zenbait langile hil ziren. | 6,7 |
1958 | Ezbehar larri bat gertatu zen. Arratsaldeko 5etan zarata handia eginez lurrera joan zen altxatzen ari ziren eraikin bat, egungo Antso Jakitunaren Hiribideko 29, zenbakikoa zehazki. 13 langile lurpean gelditu ziren, eta horietatik 7 hil ziren. | 11 |
1958 | Bolidoen Nazioarteko Lehen Zirkuitua. | 8 |
1958 | Madril hiribidea Espainiako Vueltako etapa baten helmuga izango zen. | 9 |
1960 | 60. hamarkadatik aurrera, ibilgailuen zirkulazioa dela eta, Tranbiaren zerbitzua okerragotu zen. | 10 |
1960 | Trolebusa lehenengo aldiz Pio XII plazaraino iritsi zen. | 5 |
1960 | Hamar egunetan zehar zabalik egon zen Makina-erramintaren Erakusketa, ministro eta Sindikatuen idazkari nagusia Jose Solis Ruizek inauguratuta; bere diskurtsoan azpimarratu egin zuen industriaren sektore honek ekonomian zuen garrantzia, estatu osoko produkzioaren erdia Gipuzkoan egotearekin batera. | 11 |
1960 | ESSA hasi zen lanean; honetatik sortuko zen geroago Escuela Superior de Tecnicos de Empresa (ESTE) deitua izango zena. | 11 |
1960 | Probintziako Ospitalea eta Arantzazuko Erresidentziaren inaugurazioa | 9 |
1960 | Tranbia konpainiako sarea “Ciudad Sanitaria” zeritzon linearekin zabaldu zen. Ospitaletara zihoan errepide zaharrak arazoak ematen zituen bere bidean bi unitate gurutzatzen zirenean. | 10,11 |
1960 | Familia Santuari kale bat eskaintzea eta Sahats plazari izena jartzea adostu zen | 5 |
1961 | Astoria zinema aretoa, SADEren jabetzakoa, inauguratu zen, William Wylerren “Ben-Hur” filmarekin. Guztira 1524 pertsona har zitzakeen. | 11 |
1961 | Akademia pribatua zena irakaskuntzako zentro publiko bihurtu zen. Santo Tomas Lizeoak, euskarazko irakaskuntzako aitzindariak, ateak ireki zituen; sustatzaileak Koldo Mitxelena, Jose Migel Zumalabe eta Carlos Santamaria ziren. Lehen lokala Juan de Olazabal pasealekuan egon zen, egungo Bizkaia pasealekuan. | 11 |
1961 | Trolebusa Anoetaraino iritsi zen | 5 |
1962 | Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. Handik aurrera Amarako zabalgunearen garapenak bultzada izango zuen. | 2 |
1962 | Kale batzuen izenak onartu ziren: Avenida Felipe IV, Pescadores de Terranova, Balleneros, Avenida de Madrid, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, Corsarios Vascos, Astilleros, Eibar, Paseo de Zorroaga, Isabel II eta Irún. | 5 |
1963 | Lehen aldiz, atal ofizialeko filmak areto batean eman zituzten, Astorian, Victoria Eugenia baino kaskarragoa nolabait protokolorako, baino nabarmen handiago. Urrezko Maskorra Alberto Lattuadaren “Mafioso” lanarentzat izan zen. Lee Remick, Yvette Mimieux, Alberto Sordi eta Leslie Caron izan ziren. | 11 |
1963 | Nuestra Señora de Aranzazu erresidentziaren inaugurazio ofiziala; aurreko urtearen amaiera inguruaz geroztik ari zen lanean. | 11 |
1963 | Anoetako pilotalekuaren inaugurazioa. | 9 |
1964 | Amararako Plan Partzial bat onartu zen. | 3 |
1964 | Instituto Usandizaga emakumeentzako sortu zen (Peñafloridakotik bananduz) | 4 |
1965 | Anoetako belodromoa eraiki zen | 9 |
1965 | Espainiako Txirrindularitza Txapelketak inauguratu zuen Anoetako belodromoa. Ekitaldian buru, Franco jenerala. | 11 |
1965 | Hiriaren historiako kirol ikuskizunik garrantzitsuena izan zen, Munduko Txirrindularitza Txapelketa. Lehenbiziko lau egunetan errepideko txapelketa egin zuten Lasarteko zirkuituan, eta hilaren 6tik 12ra bitartean pistakoa, belodromoan. Errepidekoan, eta euria barra-barra ari zuela, Tom Simpsonek irabazi zuen; podiumean Rudi Altig eta Roger Swerts izan zituen lagun. | 11 |
1965 | Club de Montaña Donostia auzo elkartea sortu zen. Bere helburua mendiko zaletasuna sustatzeaz gain, euskal ohiturak suspertzea zen. | 5 |
1965-1966 | Ikasbideren sorrera, Isabel II kaleko elkartean klaseak ematen jardun ziren ikasturte horretan lehenbizikoz 80 ikaslerekin | |
1967 | elkartean klaseak ematen 120 ikasleri.elkartean klaseak ematen 120 ikasleri. | 5 |
1966 | Pio XIIko iturri argidunaren inaugurazioa Pio XII.aren plazan. Carlos Buigas ingeniariaren lan hau hiriari eman zion kolonia katalanak, “Amics de San Sebastian” eta Casal de Cataluña-ren bidez. Haur danborradak ibilbidea aldatu zuen, inaugurazio ekitaldian jotzeko. Ekitaldiaren buru Bartzelonako eta Donostiako alkateak, José Maria de Porcioles eta Jose Manuel Elosegi hurrenez hurren. | 11 |
1966 | Carmelo ikastetxearen inaugurazioa. | 3 |
1966 | Hezkuntza Ertaineko Peñaflorida institutuaren inaugurazioa | 9 |
1966 | Ministro kontseiluak Donostiako saihesbidearen eraikuntza onartu zen | 9 |
1967 | Eskuz banakoko finala Anoeta pilotalekuan. Hilario Azkaratek txapela berreskuratu zuen, Atano X.ari 22-18 irabazita. | 11 |
1967 | Pio XII.aren plazan karpa handi bat muntatu zuten, 1032 ikuslerentzat, Cinerama sistema berriaren proiekziorako. | 11 |
1967 | Ricardo del Campo atletismo memoriala. Anoeta estadioaren inaugurazioaz geroztik gehien bete zen aldian, Mahomed Gammoudi tunisiarrak irabazi zuen 5.000 metroko proban, 13 min 50s 6/10eko denbora bikainarekin. | 11 |
1967 | Familia Santuaren elizaren inaugurazioa, Pio XII.aren plazaren ondoan. Udalak lagatako 4,300m2 orube batean altxatu zuten. Lehen parrokoa Lino Salaberria izan zen. | 9,11 |
1967 | Tranbia Konpainiak autobus modelo berria sartu zuen, “Pegaso”. 80 unitaterekin enpresaren historian unitate gehien izan dituen modeloa bihurtuko zen. | 10 |
1968 | Eskuz banakako finala Anoeta pilotalekuan. Oraingoan Atano X.ak Azkarateri 22-17ko emaitzaz irabaziko zion. | 11 |
1968 | Kobratzailearen figura desagertu zen udal autobusetatik. Aurrerantzean gidariak berak kobratuko zien bidaiariei, tornuaren bidez. Sistema berria erabili zuen lehen linea Boulevard-Ospitaleak izan zen. | 11 |
1968 | 11.500 pertsona izan ziren belodromoan, hau artean estaltzeke zegoen, Jose Manuel Ibar Urtainen aurkezpen borrokaldia ikusten. | 11 |
1969 | Miramongo Zentroa inauguratu zuten, Aurrezki Kutxa Munizipalaren gizarte ekintzarik garrantzitsuena seguruenik. Atzeratuentzako Zentroak, 1,119,751m2ko eremu batean eraikiak, 210 haur har zitzakeen. | 11 |
1970 | Anoeta kirol gunea eraiki zen. | |
1970 | Mendeurrenaren plazan Ricardo Ugarteren “Estela” obra inauguratu zuten, Donostia Hiriko I. Eskultura Bienalean irabazle geratua baitzen. | 11 |
1970 | Anoeta pilotalekuan Pilotako Munduko VII. Txapelketa inauguratu zuten. Joseba Elosegik kantxara egin zuen salto, bere buruari su emanda, Franco jeneralaren aurrean, “Gora Euskadi askatuta” deiadar eginez. | 11 |
1971 | Udalbatzak Donostiako auzo berrietako kale eta plazetarako izenak onartu zituen. Irizpide nagusia izan zen “gure orografiko mendi eta mendilerroen izenak jartzea Loiola eta Astigarraga auzoetan”, eta beste batzuetan, berriz, “antzina tokiari izena ematen zioten baserri eta parke izenak”; salbuespena Pio Baroja eta Gregorio Marañon bideak ziren. | 11 |
1971 | Gros eta Amara-Anoetara zihoazen trolebusak kendu ziren. | 10 |
1971 | Autobusek Amara-Anoeta linea egiten zuten trolebusak ordezkatu zituzten. | |
1971 | Catalina de Erauso eskolak haur hezkuntza jarri zuen martxan. | 3 |
1972 | Apendizea eta 22. Poligonoaren (gero Amara-Osinaga izango zena) Plan Partziala onartu zen. | 3 |
1972 | Izotz jauregia inauguratu zuten, Anoetako kirol-gunean. | 11 |
1972 | Egun erabakigarria hiriarentzat. Saihesbide berriaren erresistentzia probak egin zituzten; eta emaitza positiboa izan zenez, zabaldu ahal zituzten. 12 km luze eta 22 zubi, ibilgailu trafikoa Donostia erditik desbideratzeko. | 11 |
1972 | Donostiako Saihesbidearen lehen fasearen inaugurazioa. Lanek Amara eta Anoetako baserriak botatzea ekarri zuten: Ordago, Errotatxo, Anoeta eta Illunbe baserriak, alegia. | 9 |
1973 | Loiolara iristen den saihesbidearen zatiaren inaugurazioa. | |
1972 | Astoria antzokian, Manuel Olaizola Uztapide bertsolariari omenaldia, ahantzi ezineko lagunen partaidetzaz, tartean baitziren Basarri, Xalbador, Mattin, Garmendia, Lazcano, Lizaso, Mugartegi, Egileor eta Arozamena. | 11 |
1973 | Belodromoa estali zen. | 9 |
1973 | Pista estaliko Txirrindularitzako Mundu Txapelketak hasi ziren belodromoan. Egoitza ofiziala Bartzelona zen, eta han antolatu zituzten errepideko lasterketak. | 11 |
1973 | C.D. Donostiako danborrada, Amara Berriko lehena. | |
1974 | Amarako ospitala, “Torax ospitala” izena hartzen hasi zen. | 9 |
1974 | Belodromoan ekitaldi ikusgarria, izotz gaineko “Holiday on ice” errebistarena. | 11 |
1974 | Karmelo Balda pilotalekuaren inaugurazioa. | 5 |
1974 | Taranbiaren konpainiaren lehen auzo arteko zerbitzua: Gros-Amara autobus linea martxan jarri zen. | 5,1 |
1975 | Policlinica Gipuzkoa-ren inaugurazioa, Miramonen. | 11 |
1975 | X. Jazzaldia hasi zen, luxuzko kartel batez: Oscar Peterson, Dizzy Gillespie eta Ella Fitzgerald handia; honek 8.000 ikuslerekin, bete egin zuen belodromoa. | 11 |
1975 | Anoetako estadioan Espainiako Atletismo Txapelketak hasi ziren; hiru egun iraun zuten. Mariano Harok marka izugarria ezarri zuen 10.000 metroko lasterketan: 28 min 55s 6/10. Antonio Camposek 3.000 metro oztopoduneko estatuko marka hobetu zuen, 8 min 21s 2/10 eginda. | 11 |
1975 | Donostiako saihesbidearen hirugarren fasea bulkatu zen. | 9 |
1976 | Euskal aizkolarien eta australiarren arteko lehenbiziko lehia, zortzi mila ikusletik gora belodromoan. Mindegia, Arria II.a eta Astibia, txandaka, Jackson, Schafferius eta Whiteside-ren kontra. Australia nagusi, 59min 31s-ko denborarekin, Euskal Herriak 60min 55s behar izan baitzuen. | 11 |
1976 | Carmelo Balda pilotalekua jendez gainezka zegoela, omenaldi hunkigarria egin zioten Jose Manuel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariari. | 11 |
1976 | Gertakari historikoa Belodromoan. Herri Irratiak “24 ordu euskaraz” ekitaldia antolatu zuen; euskal kantu eta folklorearen interpreterik nabarmenenek hartu zuten parte. 12.000 ikusle izan ziren barrutian. | 11 |
1977 | Belodromoko pista estalia inauguratu zen, Europako Absolutuen Txapelketarekin batera. | 5 |
1977 | Belodromoa, Udal Kirol Jauregia deitzera pasa zen (baina jendeak Belodromo deitzen jarraituko du) | 9 |
1977 | Udal Kirol Jauregia. 11.000 pertsona Santana eta Paco de Luciaren kontzertuan | 11 |
1977 | Anoetako dorrearen eraikuntza bukatu zen. | |
1978 | Amara Berri ikastetxeak ateak ireki zituen. | 3 |
1979 | Ikasbideko gela batzuk Txuri-Urdinera lekualdatu zituzten. | |
1979 | Udalbatza historikoa, gai bakarra mahai gainean: Donostiako 17 kale eta plazaren izena aldatzea eta berreskuratzea. Hala, Paseo de Jose Antonio Paseo Berria bihurtuko zen; Avenida de España, Hiribidea; Hiribidea; Generalisimo, Zurriola; 18 de julio, Konstituzio plaza; Victor Pradera, Easo; Hermanos Iturrino, Arrasate; Oriamendi, Autonomia; Calle del Parque, Parque Araba; etab. | 11 |
1979 | Arbide dorreen inaugurazio ofiziala, Miramonen. Aurrezki Kutxa Munizipalak dorreak Foruen Pasealekuan zuten tokitik lekualdatu eta berreraiki egin zituen; horretarako, 6.320 piezetan banatu zituzten. | 11 |
1979 | Mitina Udal Kirol Jauregian, belodromoan, Gernikako Estatutuaren alde. 15.000 pertsona inguru izan ziren. | 11 |
1980 | Bertsolari txapelketa Carmelo Balda pilotalekuan, goiz eta arratsaldeko saioetan banatuta, Euskaltzaindiak antolaturik. Xabier Amuritza txapeldun, Ion Enbeita bigarren. | 11 |
1980 | Omenaldia Errealari, egindako kanpaina izugarriagatik Herriko elkarteen ekimenez, KTEk afari bat antolatu zuen Udal Kirol Jauregian; bi mila pertsonatik gora izan ziren. | 11 |
1980 | XLI. Musika Hamabostaldia. Maurice Bejart-en Ballet del Siglo XX-ren emanaldi mitikoak Astoria antzokian. | 11 |
1981 | Gran Soleko Arrantzaleen izena onartu zen. | 5 |
1981 | 1967az geroztik urtero bezala, Donostiako KTEk Bertsolari Eguna antolatu zuen. Carmelo Balda pilotalekuan izan zen, eta Loidisaletxe eta Paulo Txikia omendu zituzten, bi mila pertsonen aurrean. | 11 |
1981 | Udalaren iritziz Pio XII.aren plaza zen autobus geltokia jartzeko lekurik egokiena. | 11 |
1981 | Chick Corearen kontzertuak ikusle kopuruaren marka ezarri zuen Jazzaldiaren historian: 14,000 ikusle belodromoan. | 11 |
1981 | Antigua-Amara autobus linea martxan jarri zen. | 5 |
1982 | Euskadiko Orkestra sinfonikoa eratu zen, ofizialki; egoitza Donostian izango zuen. | 11 |
1982 | Buruko isuri baten ondorioz 46 urte zituela hil zen Jose Antonio Gasca polifazetikoa. Atletico San Sebastian-en fundatzailea eta lehen presidentea, dena izan zen klubaren saskibaloi taldearentzat: kirol zuzendari, entrenatzailea, managerra eta sustatzailea. 1967an Ligako lehen mailara eraman zuen taldea. 1975ean Askatuak sortu zuen eta federazioarekiko gorabeherak etengabeak izan ziren. Anoetako kiroldegiak haren izena du gaur egun. | 11 |
1982 | Tranbia konpainiak autobus modelo berria sartu zuen Donostian, Pegaso 6038. 1986. urtera arte 41 unitate erosi ziren 200-240 seriean matrikulatuak | 10 |
1983 | Eusko Trenbideak-en Easo plazako geltoki zaharra bota zuten. Ekitaldi sinbolikoan, Javier Lasagabaster Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburua eta Jesus Maria Alkain alkatea izan ziren protagonista, pikatxoiak eskuan. Behin-behineko eraikina zen, 1894an altxatua, baina 89 urte iraun zuen. | 11 |
1983 | Hiru egunetan zehar Espainiako Atletismo Txapelketa izan zen Anoetan. | |
1983 | Miramongo parkean produkzio-gune bat sortzea erabaki zuen EITB erakunde publikoak. | 11 |
1984 | Amara Berri Kirol Elkartea sortu zuten, Amara Berri eta Ikasbideko guraso talde batek. | 5 |
1984 | Mike Oldfieldek hamar mila ikusle inguru bildu zituen belodromoan, kontzertu gogoangarri batean. | 11 |
1985 | Paco Yoldi hil zen. Anoetako igerilekuek bere izena hartuko zuten. | 9 |
1986 | Ikasbide ikastola, Txuri-Urdinetik Jose María Salaberriako egoitzara aldatu zen. Egoitza zaharra Elkarteko jardueretarako eraberritu zen. | 5 |
1986 | Zinemaldiaren XXXIV. Edizioa. Diego Galan ordezkari nagusi izendatu, eta Anoetako belodromoko lehenbiziko zine-maratoia antolatu zuen, “munduko zinema-areto handiena” bihurtuz. Ikusleen erantzuna masiboa izan zen, eta Oliver Stone harri eta zur, bere “Salvador” filma aurkeztu zuenean. Maria Cristina hotelean obrak egiten ari zirela, ohorezko gonbidatuek Aieteko jauregia izan zuten ostatu. Donostiatik igaro ziren, halaber, Ursula Andress, Ali macGraw, Gregory Peck, Sergio Leone... Urrezko Maskorra Manuel Gutierrez Aragonen “La mitad del cielo” lanak eraman zuen. | 5,11 |
1987 | Enpresaren mendeurrenarekin batera, Tranbia Konpainiak modelo berri bat sartu zuen, Mercedes 0.405. | |
1987 | Belodromoan musika-zine saioak antolatu zituzten. | 11 |
1988 | Astoria zinema itxi zen, multizinema bihurtzeko, Emile Ardolinoren “Dirty dancing” filma eskainiz. | 5 |
1988 | Gipuzkoako Foru Aldundiak Apendizea eta 22. Poligonoaren (Amara-Osinaga) Plan orokorraren aldaketa onartu zuen. | 3 |
1989 | Astoria zinearen berrinaugurazioa, zazpi aretorekin. | 5 |
1990 | Kostako trenaren geltoki berria martxan hasi zen. Xabier Untzurruntzaga arkitektoak egindako lan hau bikain txertatu zen Easo plazaren arkitekturan. | 11 |
1990 | Mundaizko zubiaren inaugurazioa. | 11 |
1990 | Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barnean, Placido Domingo tenoreak errezitaldi ahaztezina eskaini zuen Anoetako kiroldegian. | 11 |
1990 | Gantxegi baserriaren desagertu zen, Anoetako ingurutan geratzen zen azkena | 9 |
1991 | Binakako Pilota Txapelketaren finala Anoeta Pilotalekuan. Retegi eta Arretxek 22-Salaberria eta Galartzak 19. | 11 |
1991 | Belodromoa gainezka, txirrindularitzaren klasiko baterako prest: Euskadiko Sei Orduak ziren. Proba nagusian Wilde-Veggerbi bikoteak irabazi zuen; itzuli bateko aldea kendu zion Olano-Cabestany bikoteari. | 11 |
1991 | Pio XII.a plazaren ingurua erabat berrantolatzeko proiektua; aparkaleku handi bat, hotela eta autobus geltokia jasotzen zuen. | 11 |
1991 | Anoeta pilotalekuan Ladis Galarzak 22-15 irabazi zion Julian Retegiri eskuz banakako txapelketaren finalean. | 11 |
1991 | Pedro Martinez Artola S.A.-ri lizentzia eman zioten, Amara gainean golf zelai bat egiteko. Basozabal klub berriak 18 zulo izango zituen, 6,3 kilometroko ibilbide batez. | 11 |
1991 | Aste Nagusian bete.betean sarturik, ETAko hiru militante hil zituen Guardia Zibilak Morlansko auzoko Tolaretxe etxean. | 11 |
1991 | Pio XII.a plaza birmoldatzeko proiektua atzera bota zuten; besteak beste autobus geltokia aurreikusten zuen bertan. Ingurumenari lotutako arrazoiak alegatu zituzten, eta trafikoan izango zuen eragina. | 11 |
1991 | Rex Avenida zinearen itxiera, Mark Goldblatt-en “Estamos muertos” filmarekin | 5 |
1992 | Aita Donostia izena onartu zen (Futbol estadioaren aurrean, Errondo eta Ilunbe eta Madril hiribidea biltzen diren biribilguneari emango zaion izena) | 5 |
1992 | Anoeta pilotalekuan, eskuz banakako Txapelketaren finala: Ladis Galarza, 22-Julian Retegi, 12 | 11 |
1992 | Amara Plaza Hotelaren proiektua, Luís Peña Ganchegui eta Mario Sangallirena. | 13 |
1992 | Futboleko Donosti Cup-en lehen edizioa. Aste Nagusi osoan zehar jokatu zen. Espainia, Frantzia eta Italiako 32 talde aritu ziren. Inaugurazio partida Errealaren eta Athleticen jubenilen arteko derbya izan zen. Ohorezko sakea Iñaki Alkizak egin zuen, Realaren presidentea baitzen une hartan. Hasiera apal hartatik, gaur egungo apoteosiraino iritsi da ekitaldia. | 11 |
1992 | Belodromoan tokien erdia beteta Julio Iglesias entzuteko, Donostian eskainitako azken emanalditik hamalau urte igaroak zirela. | 11 |
1992 | Iron Maiden talde britainiarraren emanaldia, goraino betetako Anoetako Kirol jauregian (Belodromoa). | 11 |
1993 | Kale batzuen izenak onartu ziren; Baldomero Anabitarte, Illunbe, Martzelino Soroa, Santesteban Musikaria, Ignacio Merkader, Toribio Alzaga, Kontsulatu, Ricardo Izagirre, Gracia Olazabal eta Azkoitia. | 5 |
1993 | Peter Gabrielen emanaldia Donostian. | |
1993 | Amaiur parkearen inaugurazioa. | 5? |
1993 | Anoetako estadioan eta futbol zelaiaren inaugurazioa, Junior mailako Europako Atletismo Txapelketekin. | 5,11 |
1993 | Anoetako estadioko lehenbiziko futbol partida, Errealaren eta Real Madrilen arteko adiskidetasunezkoa. Emaitza binako berdinketa izan zen. Lorenek sartu zuen estadioaren historiako estreinako gola. Luz Casal, Oskorri eta Javier Gurruchagak parte hartu zuten aurretik izandako inaugurazio ekitaldian. | 11 |
1993 | Luis Peña Gantxegi arkitektoaren obra den Amara Plaza hotelaren ireki zuten, ondoko lurrazpiko aparkalekuarekin batera; honetan, egoiliarrentzako solairu bat eta errotazio sistemako 350 plaza daude. | 11 |
1993 | Anoetako estadioko lehenbiziko lehiaketa partida, Errealaren eta Zaragozaren artekoa. Partidaren emaitza 2-2 izan zen. | 11 |
1993 | 1990ko hamarkadan Anoeta (1993) eta Morlans (1999) trenbide zati txikiak lurperatu ziren. | |
1994 | Hiru egunetan zehar, Espainiako Atletismo Txapelketak izan ziren Anoeta. 1914an hasi zirenetik Txapelketak Donostian egiten ziren bosgarren aldia zen. | 11 |
1994 | Pink Floyden kontzertua Anoetako estadioan, 35.000 ikusleren aurrean. | 11 |
1994 | Amara Berriko Guraso Elkartearen danborrada. Hurrengo urteetan, auzoan danborrada talde berriak agertu ziren. | 5 |
1994 | Ikasbide Ikastola publikoa bihurtu zen. | |
1994 | Santiago Mendi Elkartea inauguratu zen. | 15 |
1994 | 80ko hamarkadan Konstituzio enparantzan igandetan funtzionatzen zuen kaleko azoka txikia Urumearen eskuin ibaiertzera eraman zen eta, urte honetan, Anoeta Estadioaren inguruetara ekarri zen. | 1 |
1995 | Behin betiko onartu zuten Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorra. Honek finkatu egin zuen hiriaren garapen eredua, ezen lurzoruaren erabilera, etxebizitza sustapena, hiriko trafikoaren tratamendua, mota guztietako zerbitzu hornidurak, ekipamendu handiak eta azpiegiturak arautuko zituen: besteren artean honakoak erabakiko ziren: Anoetako estadioa eta kirol gunerako neurriak hartzea, Kursaaleko auditorioa sortzea, Topoa lurperatzea, geltoki intermodala egitea, auzoetan kirol instalazioak egitea eta honadakin-urak araztea proiektatzen zituen, besteak beste. | 9,11 |
1995 | Anoetako pilotalekuari Atano III.a izena eman zitzaion. | 9 |
1995 | Amara-Osinagako kale bati Gregorio Ordoñez izena jartzea adostu zen. | 5 |
1996 | Irun Plazaren inagurazioa, bertan Aitor Mendizabalen “Zubieta” izeneko iturria nabarmentzn delarik. | 5 |
1996 | Arcco merkatalgunea inaguratu zen | 5? |
1996 | Atano III.a pilotalekuan, eskuz binakako txapelketaren finala: Capellan-Beloki 22- Etxaniz-Arretxe 18, | 11 |
1996 | Eskuz banakako txapelketako finala. Donostiako Atano III.a pilotalekuan: Eugi 22- Arretxe 18, | 11 |
1996 | Aieteko Katxola baserria, XVIII.mendeko sagardotegia eta Kutxaren jabetzakoa, desmuntatu eta inguruko zona batean berreraikitzea erabaki zuten. Izan ere, Oriamendiko errepidea zabaldu egin behar zuten. | 11 |
1996 | Eguraldi txarrak ez zion distirarik kendu urte honetako Jazzaldiaren edizioari. Trinitate plazan euritako pontxoak banatu zituzten eta eguraldiak okerrera egin zuelarik azken kontzertuak Anoetako kiroldegira aldatu zituzten. Hank Jones, Joe Henderson, Terence Blanchard eta Horace Silver-en kontzertu bikaina. | 11 |
1996 | Santiagomendi elkarteko bost bazkidek beren danborrada sortzeko proiektuaren aurkezpena. | 5 |
1997 | Urtoki Elkarte gastronomikoko lehen zuzendaritza. 1998. urtean izan zuen bere inaugurazio ofiziala. | 5 |
1998 | Trinketa denboraldi batez itxiko zen. | |
1998 | Urtoki Elkartearen inaugurazioa. | 9 |
1997 | Miramongo Teknologi Elkartegia lanean hasi zen. | 11 |
1997 | Eskuz banakako finala txapelketaren finala Anoeta pilotalekuan: Arretxe 22-Elkoro 18. | 11 |
1997 | Donostiako Orfeoiaren Mendeurreneko Kontzertua, Anoetako estadioan. Beste interprete batzuen artean, Mikel Laboak emanaldi ahaztezina eskaini zuen. | 11 |
1997 | Lehendakariak ofizialki inauguratu zuen Miramongo Teknologi Parkea; ordurako eraikinetan dagoeneko enpresak eta beste hainbat erakunde ziren. | 11 |
1998 | Anoetako estadioan hasi ziren Espainiako Atletismo Txapelketak. | 11 |
1998 | Illunbeko zinema aretoen inaugurazioa. | 1 |
1998 | Lagun Berriak danborradaren estreinaldia. | 5? |
1998 | Illunbeko zezen plaza berriak ateak ireki zituen. Artean estalki bilkorra falta zitzaion. Goizean bedeinkatu egin zuten, agintari eta zaleen aurrean. Arratsaldean, plaza beteta zegoela, Gaztelubide danborradak zezentokian desfilatu ondoren, Jose Maria Manzanares, Enrique Ponce eta F. Rivera Ordoñez toreadoreak Torrestrella ganadutegiaren sei zezen toreatu zituzten. | 11 |
1998 | Peñaflorida-Usandizaga ikastetxeen bateratzea. | 4 |
1998 | Gasometroa eratisi zen | 1 |
1999 | Txuri Urdin izotz jauregiaren birmoldaketa. | 9 |
1999 | Ikasbide Kultur Elkartea danborradaren estreinaldia. | 5? |
1999 | Amara-Osinaga Auzo Elkartearen egoitzaren inaugurazioa. | 5 |
1999 | 1990ko hamarkadan Anoeta (1993) eta Morlans (1999) trenbide zati txikiak lurperatu ziren. | |
2000 | Autobus geltokia kokatzeko aukerei buruzko azterlanen aurkezpena. Kontuan hartutako aukerak honakoak izan ziren: Araba Parkea, Madril Hiribidea (lur gainean) eta Loiolako Erriberak. | 11 |
2000 | Mundaiz zubiaren inaugurazioa. | 5 |
2000 | Amarakaldek, kalderero konpartsaren lehen agerraldia. | 5 |
2001 | Zientziaren Kutxaguneko museoa inauguratu zuten, erreferentziazko helburu batez: alfabetizazio eta dibulgazio zientifikoa, inguru ez-formal eta dibertigarri batean. Hasiera batean, 10 areto tematiko zeuzkan, eta guztira 165 esperimentu interaktibo. Pixkanaka-pixkanaka esperimentu lantegiak sartuko zituzten, aretoko animazioak zuzenez, eta hainbat ikastaro, eta 2000ko urtearen hasieran Espainian instalatutako lehenbiziko planetario digitala inauguratu zuten. | 11 |
2001 | Andoni Egaña bere hirugarren txapela irabazi zuen belodromo bete batean egindako Bertsolari Txapelketaren finalean. | 11 |
2001 | Ernest Lluch kultura etxearen inaugurazioa, Anoetako estadioan. | 9 |
2002 | Francisco de Leon arkitektoak Loiolako Erriberetako geltoki intermodalaren proiektua aurkeztu zuen. Udalak eta Foru Aldundiak elkarrekin egin zioten enkargua, bi urte lehenago proposatutako alternatiben artean aukeratu ostean. Funtsezko elementutzat aurreikusten zuen seigarren zubia eraikitzea. | 11 |
2002 | Amara Parke berregokitua zabaldu zuten atzera, lanetan hamar hilabete eman ostean. Goitik behera birmoldatu zuten, diseinua modernizatuz, zuhamuxka espezie gehiago sartuz, haurren jolas-eremua bereiziz, “zapaltzeko” berdeguneak prestatuz eta egoteko hainbat zona sortuz, besteak beste. Guztirako kostua bi milioi eurotik hurbil egin zen. | 11 |
2003 | Anoetako trinketea eta Keops dantzalekua eraitsi zuten. | |
2003 | Donostiako Atano III.a pilotalekua. Koka eta Beloki irabazle binakako txapelketan, Olaizola I.ari eta Pascuali 22-15 irabazita. | 11 |
2003 | Hirian bi ospakizun izan ziren. Erdialdeko kaleetan, Gay Harrotasunarena izan zen; eta belodromoan, euskal preso politikoen kolektiboarena, “gatazka konponbidean” parte hartzea exijitzen baitzuen. | 11 |
2004 | 1910ean eraikitako Zorroagako elizak ateak ireki zituen atzera, berriturik. Inbertsioa 1,3 milioi eurokoa izan zen. | 11 |
2004 | Anoetako belodromoa. Ekitaldi jendetsu batean, ezker abertzaleak bere helburuak eta bakerako proposamenak aurkeztu zituen, bere iritziz horien atzetik etor zitekeen etorkizunarekin batera. | 11 |
2004 | Anoetako igerileku estaliaren inaugurazioa. | 9 |
2004 | Astoria zinemak ateak itxi zituen. | 1 |
2005 | Udal Kirol Jauregiari Antonio Elorza izena jartzen zaio. (Belodromo bezala ezagutzen dena) | 9 |
2005 | U2ren kontzertua Anoetako estadioan; 47.000 pertsona izan ziren. | 11 |
2005 | Beteranoentzako Munduko Atletismo Txapelketak hasi ziren Anoetan. | 11 |
2006 | Illunbe zinemak ateak itxi zituen. | 1 |
2006 | Errugbia Anoetako estadioan. Heineken Cup final-erdiak Biarritz Olimpique eta Bath Rugbyren artean. | 11 |
2006 | 21.000 ikusle baino gehiagok gozatu zuten Anoeta estadioan Depeche Mode hirukote britainiarraren pop electrinikoaz. | 11 |
2006 | Bioteknologia eta berrikuntzarako Biomagune zentroa martxan jarri zuten Miramongo Teknologi Parkean. | 11 |
2006 | Amara Berriko anbulatorioaren inaugurazioa, Javier Barkaiztegi kalean. | 9 |
2007 | Miramongo Teknologi Parkean Donostiako Orfeoiaren egoitzarako partzela bat lagatzea onartu zuen Udalak. | 11 |
2007 | Ligako azken jardunaldian, eta Mestallan 3-3 emaitza lortu arren, Erreala bigarren mailara jaitsi zen, lehen mailan 40 denboraldi jarraian eman ondoren. | 11 |
2007 | The Rolling Stones taldearen kontzertua Anoetako estadioan. | 11 |
2007 | Anoetan Espainiako Atletismo Txapelketak hasi ziren. Donostian egiten ziren zortzigarren aldia zen. | 11 |
2007 | Gas fabrika deitua historia da jada. Egun honetan makinak eraiste lanetan hasi ziren; izan ere, eraikinak ez zuen hirigintzako babesik. | 11 |
2008 | Bruce Springsteenen kontzertua Anoetako estadioan. | 11 |
2009 | Intituto Oncológico-Onkologikoa inauguratu zuten, Zorroagako ospitale inguruan. Kutxak 60 milioitik gora inbertitu zuen obra honetan. | 11 |
2009 | Amara-Ibaeta bidegorria zabaldu zuten, Morlanseko tunel zaharretik zehar. 840 metroko ibilbidea argiz, segurtasun kameraz eta interfonoz hornituta. | 11 |
2009 | Errealaren mendeurrenaren zeremonia ospatu zuten Anoetako estadioan. Real Madrilek, berau baitzen ohorezko gonbidatua, 0-2 irabazi zion Errealari. | 11 |
2010 | Gas-fabrikaren lurretan, 7,000 metro koadroko eremuan, Amara Berri Ikastetxe Publikoa inauguratu zuten, Morlanseko ikastetxe berria. Hirurehun ikasle hartzeko gaitasuna zuen. | 11 |
2010 | Urumearen pasealekua zabaldu zioten jendeari, Loiola auzoa Erriberekin eta Burdin Zubiarekin lotzeko. | 11 |
2010 | Bigarren mailan hiru denboraldi egin eta gero, Errealak Lehen Mailara igotzea lortu zuen Vigoko R.C. Celtari 2-0 irabazita. | 11 |
2010 | U2ren emanaldia Anoetako estadioan, 46.000 mila pertsonaren aurrean. | 11 |
2010 | Jose Antonio Agirre zubiaren inaugurazioa. | 9 |
2010 | Donostiako Realaren zubiaren inaugurazioa | 9 |
2011 | Trafikora zabaldu zuten GI-40 bide berria, ospitaleetarako lotura zuzena; horrek Amaratik 20 mila ibilgailu igarotzea saihestuko zuen aurrerantzean. | 11 |
2011 | Iesu elizaren inaugurazioa. Rafael Moneoren lana. Loiolako Erriberetan dago, Oroimenaren lorategiaren ondoan. | 11 |
2011 | Errealak banako berdinketa lortu zuen Getaferen aurka Anoetan; horrenbestez, Lehen Mailari eutsi zion. | 11 |
2011 | Donostiako zientzia arloko erreferentziazko gune gisa finkatu zen I+G+b+n. Egun honetatik aurrera, Miramonen egongo zen estatuko bioingenieritza aplikatuaren lehen zentroa | 11 |
2011 | Geltoki intermodala Atotxatik Erriberetara aldatzea adostu zuten Bilduk eta PPk. | 11 |
2011 | Bilduk sostengurik gabe geratu zen autobus geltokia Erriberetara aldatzeko. PPk, lehen babesa eman bazion ere, atzera egin zuen, Aldundiak eta udalak metroari ezetza eman ostean. | 11 |
2012 | Lagun Aro Gipuzkoa Basketek historian lehen aldiz irabazi zion Real Madrili (98-90) eta festa handia izan zen Illunben. | 11 |
2012 | Argi berdea Anoeta birmoldatzeko. Udalak eta Errealak lehen akordio bat lortu zuten, estadioko pistak kentzeko. | 11 |
2012 | Autobus geltokia. Bildu babesik gabe geratu zen Loiolako Erriberetan egiteko. PSE, PP eta EAJ kokapen horren kontra agertu ziren osoko bilkuran, eta Atotxakoaren alde. | 11 |
2012 | Bruce Springsteenek, 40.000 ikusleren aurrean, “Boss” izaten segitzen zuela erakutsi zuen Anoetan. | 11 |
2012 | Futboleko Donosti Cup-en inaugurazio ekitaldia. Honetan 392 talde izan ziren partaide, horietatik 78 emakumezkoenak, eta guztira 27 herrialdetako 7.500 parte-hartzaile. | 11 |
2012 | Lapur bat hilik eta ertzain bat zurituta, Felipe IV.aren etorbidean La Caixaren sukurtsal baten asaltoan. | 11 |
2013 | Illunbe zezenplazaren itxiera | ? |
2015 | Basterretxearen Pakearen Usoa kendu | |
2015 | Carlos I saihesbidearen auzia | |
2015 | Easo kaleko etxeak botatzen hasi dira. | Maiatzak 30 |
2015 | Gobernu zibila lekuz aldatuta | |
2015 | INSSeko bulegoak Loiolako Errriberatara eraman | |
Peñaflorida berria ireki | ||
Hizkuntz eskol ofiziala Usandizaga insitutura ekarri |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Breve historia de Amara» La Voz de Amara. Diario Amaratarrra 1. 2011.
ITURRIAK | |||
1 | Gomez Piñeiro, Javier | Geografía e historia de Donostia-San Sebastián | |
2 | Euskomedia |
|
http://www.euskomedia.org/aunamendi/45927/115989?q=AMARA&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=36&start=30 |
3 | Elejalde Aldama, Felix | Amara Berri: un estudio sobre el barrio | http://issuu.com/amaraliburutegia/docs/amara_berri_un_estudio_sobre_el_bar |
4 | Usandizaga |
|
http://www.usandizaga.com/sarrera.cfm?hizkuntza=0&atala=programa&izenburua=Ik[Betiko hautsitako esteka] |
5 | Sada, Javier | Abril 1996-2006 Apirila: 10 años = 10 urte. | http://issuu.com/amaraliburutegia/docs/revista_10___aniversario_avao |
6 | DUA | Donostiako udal Artxiboa Lib 2295, exp. 3 | |
7 | ABC |
|
|
8 | ABC |
|
|
9 | Sada, Javier | Amarako ahotsa | |
10 | Olaizola Elordi, Juanjo | Dbus. Donostiako Tranbia Konpainia S.A. 125 urte. | |
11 | Aguirre, Rafael | Donostia / San Sebastián, 1813-2013 Efemerideak. | |
12 | Sada, Javier | San Sebastián: los puentes de San Sebastian | |
13 | Arsuaga, Miguel | Donostia-San Sebastián: arkitekturako gida. | |
|
|||
14 | Múgica Herzog, Fernando | Breve crónica de un siglo Donostiarra 1870-1970 | |
15 | Aguirre, Rafael | Las sociedades populares |