Lankide:Alaazne/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Hipolitoren Batikanoko estatua

Themista Lampsakokoa (grekoz Θεμίστη ) Epikuro[1] filosofoaren jarraitzaile zen K.a. III. mendeko filosofo greziarra izan zen.

Bizitza eta eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandriako Didimo antzinako filologo eta gramatikariak aipatzen duen emakumezko filosofo bakarra da eta Lactancioren [2][3]arabera egon zen emakumezko filosofo bakarra. Themista epikureismoaren jarraitzaile izan zen eta berari buruz “emakumezko Solon antzerakoa”[4] zela zioten.

Temista Zoilosen alaba zen eta Leonte filosofo epikurearraren emaztea[5]. Senar emazteek Epikuro miresten zuten, aita baten gisa zeukatena; hala, bikoteak bere semeari maisuaren izen berbera jarri zioten.

Epikuroren eskola ezohikoa zen, emakumeen asistentzia baimentzen baitzuen. Hala, Leontion filosofoa ere, Themistaren garai berean, Epikuroren eskolara joan zen. Ez da Themistaren idatzirik kontserbatzen, baina Diogenes Laerziok, emakumeak maisuarekin izandako gutunen lekukotza utzi zuen; era berea, Epikuroren obra batek A Temista[1] (Themistari) du izenburua. Halaber, Themistari bideratutako epistola baten zati bat gordetzen da papiro herkuleatar batean[6].

Zizeronek Epikuroren aurka egiten du, Miltziades, Temistolle edo Epaminodas bezalako gizon duinagoei ordez[7], “Themista goraipatzen idatzitako bolumen kopurua” idazteagatik. Alexandriako Klementek Themista eta Leontion aipatzen ditu, Judith eta Esterrekin batera, jakintsu izateko emakume gai bezala[8].

Batzuek argudiatu dutenez, Batikanoko San Hipolitoren estatuaren azpiko zatiak emakumezko lider epikurear baten gorputza duela, eta hau Temista edo Leontionena izan daiteke[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Laercio, 198?, p. 69.
  2. Lactancio, Institutos Divinos, 3. 25. 15
  3. Ménage, 2012, p. Prefacio..
  4. Alic, 2005, p. 41.
  5. Laercio, 198?, p. 53.
  6. Mas, 2018, p. 235.
  7. Gordon, 2012, pp. 75-76.
  8. Clemente de Alejandría, Stromata, 4. 121. 4
  9. Frischer, 1982, pp. 89-91.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]