Lankide:Alexartza001/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

James Coleman- Kapital soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital sozialaren sorrera eta definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ikuspegi daude kapital sozialaren edo gizarte kapitalaren inguruan.

Alde batetik, aktoreak eta gizarte egituraren eragina aztertzen dituena. Arau sozial, erregela eta betekizunen arabera jarduten duena. Testuinguruaren araberakoa, hau da, errealitate soziala kontuan hartzen duena. Beste aldetik, aktoreak, jarduleak, edozein testuingurutan azalduko dituen ikuspegia dago. Interesen arabera jarduten dena, norberaren irabazien bila. Colemanek biak uztartu behar direla dio. Hor kokatzen du kapital sozialaren kontzeptua, Loury, Ben-Porath, Granovetter eta Nan Lin-ek egindako ekarpenak kontuan hartuta.

Kapital soziala banakoek erabiltzen dituzten gizarte egiturako bitarteko gisara definitu daiteke. Bi maila hartuko ditu bere barne; egitura eta ekintza. Egitura batzuk ekintzak ahalbidetzen dituzte, eta ekintzek, egiturak osatu. Helburu batzuk lortzen laguntzen du. Harremanen egiturak berezkoa du kapital soziala.

Hau hobeto ulertzeko adibide bat jartzen digu Coleman-ek. New York-eko, diamanteen merkatua aipatuko du, zeinetan garrantzitsua diren komunitatearen harremana eta konfiantza. Modu honetan, kapital soziala geroz eta handiagoa izan trukea errazagoa egingo da ere.

Sozialaren ezaugarriak erakusten dituzte: berehalakotasuna, konfiantza, arauak. Eta ezaugarri horiek kapital soziala sortzen dute, helburuak lortzea errazten dutelako.

Ezberdinak dira kapital fisikoa (material aldaketatik sortzen da. Ukigarriena da) eta giza kapitala (banakoen aldaketen bitartez sortzen da. Maila batean ukigarria). Kapital soziala, berriz, banakoen harremanak aldatzen direnean, errazago jarduteko (gutxien ukitu ahal dena).

Kapital soziala kontzeptu bikoitza da: egituraren eta gizartearen ekintzaren elementuak dauzka.

Kapital sozialaren inguruko Colemenen kontzeptua erreferente moduan hartu izan da 1933tik, hau da, aurrekaritzat jo izan da.

Ekintza sozialaren bi tradizio desberdinduko ditu. Alde batetik, soziologismoaren kontzeptua, berton legeak, betebeharrak eta arauak egongo liratezke. Eta beste aldetik ekonomizismoa, non interes propioak sartuko liratezke.

Bi tradizio hauen aurrean kapital soziala agertuko da hauen integrazioa gauzatzeko, herraminta bat izango da.[1]

Hasiera batean Coleman-ek aldaketa sozialaren teoria landu zuen, eta hortik jada arazoari aurre egiteko grina sortu zitzaion. Maila mikro sozial batetik makro sozial batera igarotzea ahalbidetzen zuten modeloetara jotzea beharrezkoa zela zioen. Modelo hauek modifikazioekin teoria ekonomiko neoklasikotik hartu daitezkeelarik. Kapital sozialaren kontzeptua erantzuntzat hartuko du eredu berri hauen bilaketan.

Azalpen horizontala eta bertikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aukera sortu zitzaizkion; azalpen horizontal zein bertikala eman ahal izatea fenomeno sozialaren espektroaren barruan.

-Azalpen bertikala: mikro makro maila horretan azalpenak ematea. Aktorearen maila indibidualean emaitza ezberdinak agertuko dira eta gainera maila mikro-makro sozial horretan trantsizioak egin daitezke estrukturaren ezaugarri zehatzak ezagutu barik. Hego Korean, ikasleen aktibismo politiko erradikala ikasleen zirkulo klandestinoetatik igarotzen da. Modu honetan, ikasleak antolatuko dira manifestazioak eta protesta ezberdinak egiteko. Antolakuntza eredu hauek izango dira, autore honen ustez, kapital sozialaren era indartsuenak. Taldeek ahalbidetuko dute protesta indibidualak iraultza antolatu batera igarotzea.

-Azalpen horizontala: Karakter funtzionala, instrumentala. Kasu honetan, estruktura baten ezaugarriak aktore baten helburuak betetzea laguntzen badu, kapital soziala egongo da. New York-eko kale bateko diamante saltzaileen dendarien artean sortuko da kapital soziala, baita nagusiek kaletik dauden umeetan jartzen duten arretan. Harreman zein estruktura sozial guztietan kapital soziala sortuko da, nahiz eta mota batzuetan gehiago emango den.


Kapital sozialaren sorrera eta onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harreman eta gizarteak eragina dute kapital sozialaren eraikuntzan, eta baita ere honen forma batzuk errazten dituzte. Hau ahalbidetzeko egituraren itxiera mailak eta harreman motak eragina dute kapital sozialaren egituraketan.

Egitura itxiekin errazagoa da egituraketa, aktoreek bere egiten dituztelako harremanak eta beraz onarpen handiagoa ematen da. Itxiturak arauak eta betekizunak eta igurikipenak ahalbidetzen dituzte.

Egitura itxietan sortutako arauak eraginkorragoak eta zuzenagoak dira, arauak betetzeak ospea dakarrelako, baita konfiantza ere. Azken batean egitura itxietan sortzen diren arauak, azken batean itxia denez aldaketa gutxiago dago adostasunak emateko orduan, beraz errazago onartzen dira. Orduan arau hauek errespetatzea onuragarri da egiturarentzat. Horren ondorioaz, handitu egiten da kapital soziala.

Eta gehitzeko beste modu bat da egoera batean sortutako kapital soziala beste egoera ezberdin batean erabiltzea, ala kapital soziala ireki egiten da.

Colemanek bi harreman aipatzen ditu: sinpleak (testuinguru bakarrean ematen dira, hau da gauza jakin baterako sortutako harremanak) eta askotarikoak (testuinguru bat baino, adibidez: lana, bizilagunak… hau da, jendea harreman batean baino gehiagotan dago harremanduta. Harremana sortzen da, beste leku batean ere erabiliko dena).

Kapital soziala familian: familian hiru kapital daude. Finantza-kapitala (diru-sarrerak), giza kapitala (heziketatik datorrena) eta kapital soziala (guraso eta seme-alaben arteko harremanen kalitatea eta kantitatea). Giza kapitalak soziala behar du, osatzeko.

Kapital soziala komunitatean: garrantzitsua da gazteentzat batez ere. Gizarteak kapital soziala eskaini behar die. Azken batean eurek euren kapitala osatzen hari dira ingurutik jasotzen dutenetik eta beraz beharrezko dute kapitala jasotzea. Baita ere oso garrantzitsua da hau egokia izatea.

Kapital soziala ulertzeko sei modu[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital sozialaren sei modu ezberdinduko ditu nagusienen artean:

1. Betebeharrak eta espektatibak: Aktore batek besteari fabore bat egin dionean, bigarren aktoreak faborea betetzearen betebeharra agertuko da. “pagare” moduko bat. Hori kapital sozial modura uler dezakegu.

2. Informazio potentziala: Aktoreek izan ditzaketen abantaila harreman ezberdinetatik informazioa lortuz bere helburuak betetzeko, fabore bat betetzearen aurreko kontzeptuarekin lotu barik. Sare sozialak aipatuko ditu Coleman-ek , aukera indibidualak eta kohesio sozialaren bultzatzaile gisa.[4]

3. Arau eta zigor eraginkorrak: Jendea hiltzea debekatzen duen legeak aukera ematen digu gauean kaletik paseatzeko.

4. Autoritate harremanak: Aktore batek beste bati akzio zehatz batzuen gaineko kontrola transferitzen dizkio. Kontrolerako eskubide hori izango da kapital soziala.

5. Helburuak dituzten antolakuntza talde sozialak

6. Intentzio bat duen taldea

Kapital soziala sendotzea eta desagertzea eragiten duten arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital soziala besterenezina da; ondasun publiko bat da, eta ez dagokio banako bakar bati. Badaude gizarte kapitalean eragiten duten faktore ezberdinak:

-Itxitura: sareak ixteak egitura osoak sorrarazten ditu. Ondorioz, igurikipenak eta betebeharrak zabaltzen dira. Colemanek dio, guraso biek seme-alaben ardura hartzen badute, handiagoa dela seme-alaben kapital soziala

-Egonkortasuna: egitura egonkorretan errazago sortzen da kapital soziala. Mugikortasunak eragina du. Jendea asko mugitzen bada, egonkortasuna txikitu egiten da eta kapital soziala mantentzea zailagoa da

-Ideologia. Besteen interesen alde lan egitea sustatzen duten ideologiak dira onenak. Erlijioari egiten dio erreferentzia Colemanek; Ikastetxe erlijiosoetan besteen interesen alde lan egitea sustatzen dela aipatzen du.

-Mendekotasuna: kaltegarria da, aktoreek besteen premia dutelako.

-Berrikuntza: ezinbestekoa da berrikuntzak sartzea, bestela kapital soziala agortu egiten da.

  1. Ramirez, Jorge: 2005. “Tres visiones sobre el capital social”. Acta republicana politica y sociedad.
  2. (2000 a). "Social capital in the Creation of Human Capital". En: Lesser, Ericl. Foundations and Applications. Boston: Butterworth Heineman.
  3. (2000b). Foundations of Social Theory. Cambridge: Belknap Press of Harvard University Press.
  4. Granovetter, Mark. (1973). La fuerza de los vínculos débiles. Politica y Sociedad, 33 or..