Lankide:AndoitzLariz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Istorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Watson doktoreak Sherlock Holmesen Abenturak eleberriaren istorio guztiak lehenengo pertsonan kontatzen ditu. Kontakizun guztietan izaten da kontalaria lau kontakizunetan izan ezik.[1] Oxford Dictionary of National Biography hiztegiak Doyleri eskaintzen dion sarreran, adierazten da liburuki honetako istorioek gizarte bidegabekeriak nabarmentzen dituztela, «opera abeslari baten traizioa errege bati, zerbitzari baten engainua bere aitaordeari gezurrezko maitale batekin, mailegatzaile bat barrabas aristokratiko batetaz baliatzea eta eskale baten ondasun ugariak Kenten». Bidegabekeri hauekin kontrajarriz, Holmes  «trakestasun ofizial eta abantaila aristokratikoz» beteriko mundu bidegabe bati freskotasunez eta justiziaz ekiten dion pertsona gisa irudikatzen da. Liburuki honek autorearen istorio gustukoenetariko batzuk biltzen ditu. 1927 urtean, The Strand Magazine hilabetekarirako mahaigaineratu zuen lista bat bere ustez Sherlock Holmesen istorio hoberenak zirenekin. Horien artean zeuden «Banda pinttoduna», gustukoena; «Ilegorrien elkartea», bigarren postuan; «Eskandalua Bohemian», bosgarrena, eta «Bost naranja-haziak» zazpigarrena.[2] Liburua 1929an debekatu zuten Sobietar Batasunean ustezko «okultismoagatik»[3] baina merkatu beltzean hain arrakastatsua izan zenez, debekua 1940 urtean deuseztatu zuten.[4]

Argitaratze segida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Argitaratze data Sinopsia
«Eskandalua Bohemian» 1891ko uztaila Bohemiako erregeak Holmesi eskatzen dio argazki bat berreskuratzeko. Argazki horretan erregea Irene Adler opera-abeslariarekin agertzen da. Irene Adler ezaguna da bere edertasunagatik. Argazkia kaleratzen bada, bere ezkontza Eskandinaviako erregearen alabarekin apurtuko litzateke. Mozorrotuta, Holmesek ikusten du nola Adler ezkontzen den benetan maite duen gizonarekin, eta, landutako maltzurkeri bati esker, argazkiaren gordelekua aurkitzen du. Hala ere, erregearekin gordelekura bueltatzen denean berreskuratzeko, konturatzen dira Adlerrek herrialdetik ihes egin duela eta Holmesi gutun bat utzi diola eta erregeari bere erretratu bat. Erregeak uzten dio Holmesi erretratuarekin gelditzen oroitzapen gisa.
«Ilegorrien elkartea» 1891ko abuztua Jabez Wilson, bahitetxe bateko langilea, Holmesengana joaten da lanpostu bati buruz galdetzeko. Lanpostua ilegorria izateagatik lortu du berriki eta egunean zehar dendatik kanpo egotera behartzen dio; gutxi balitz bezala, lana bakarrik Entziklopedia Britaniarra itzultzean datza. Zortzi aste pasa ondoren, bere lana bukatu denaren berri ematen diote. Wilsonen dendan ikertu ondoren, Holmes kontaktuan jartzen da polizia-inspektore batekin eta hurbil dagoen banku baten zuzendariarekin. Ondoren, Watsonekin ezkutatzen da bankuaren bobedan eta bi lapur harrapatzen dituzte, Wilson entziklopediaren kopian lanpetuta zegoen bitartean dendatik tunel bat egin zutenak.
«Nortasun kasu bat» 1891ko iraila Bere aitaordearen nahiak urratzen, Mary Sutherlandek Hosmer Angeli ezkon-hitza ematen dio. Ezkontzaren eguneko goizean, Hosmerrek lortzen du Maryk baiestea «baita ezustekoren bat gertatzen bada ere» leiala izango dela eta, jarraian, elizara bidean desagertzen da. Hosmer Maryren aitaordea mozorrotuta zela ondorioztatzen du Holmesek, ezkongai egon dadin eta bere ondarearekin gelditu dadin. Holmesek ez dio Maryri jakinarazten, esamolde honetan oinarriturik: «Tigre bati bere umea kentzea bezain arriskutsua da emakume bati ilusio bat kentzea». Hala ere, Hosmer ahaztea jada gomendatu dio, eta horri erantzuten dio prest aurkituko duela bueltatuko denean.
«Boscombe Valleyko misterioa» 1891ko urria Lestrade inspektoreak laguntza eskatzen dio Holmesi Charles McCarthyren hilketa ikertzeko. Hilketa horretan bere semea, James, tartean dago. McCarthy eta beste lur-jabe bat, John Turner, erbesteratutako australiar bi dira. Inspektoreak Turnerren alabak eskatuta kasua hartzen du eta hiketaren lekura joaten da. Han hirugarren gizon bat zegoela ondorioztatzen du. Holmesek kasua argitzen duela jakinda, Turnerrek onartzen du eta McCarthek Turnerren iragan kriminalarekin xantaia egiten ziola azaltzen du. Holmesek ez du krimena ezagutarazten, baina ziurtatzen du James aske uzten dutela hilketaren lekuan zegoen hirugarren gizonaren ondorio gisa.
«Bost naranja-haziak» 1891ko azaroa John Openshawk Holmesi kontatzen dio bere osaba 1883an hil zela. Bi hilabete lehenago, gutun bat jaso zuen «K.K.K.» inskripzioarekin bost naranja-hazirekin. Era berean, bere aita antzeko gutun bat jaso ostean hil zen. Oraingoan Openshawk jaso du gutuna. Holmesek gutuneko jarraibideak jarraitzeko eskatzen dio. Jarraibideek eskatzen diote lorategian dagoen eguzki-erlojuan bere egunkariaren orri bat uztea. Holmesek ondorioztatzen du Ku Kux Klan taldearekin zerikusia daukala.Hala ere, hori egin ahal izan baino lehen hiltzen dute Openshaw. Dena den, Holmes konturatzen da hiltzaileek itsasontzi batean bidaiatzen zutela eta kapitainari beste bost naranja-hazi bidaltzen dizkio gutun batean.
  1. Caplan, Richard M.. (1982-06-01). «The circumstances of the missing biographer or why Watson didn't narrate these four Sherlock Holmes stories» Journal of the American Academy of Dermatology 6 (6): 1112–1114.  doi:10.1016/S0190-9622(82)70095-7. ISSN 0190-9622. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. (Ingelesez) Borges, Andre. (2014-01-06). «12 best Sherlock Holmes stories handpicked by creator Sir Arthur Conan Doyle» DNA India (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. (Ingelesez) Moscow honours legendary Holmes. 2007-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. (Ingelesez) «Sherlock Holmes is back in Russia» The Bulletin (Bend (Oregón): Robert William Sawyer).