Irene Adler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Irene Adler, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak sortutako Sherlock Holmes detektibearen kontakizunetako fikziozko pertsonaia bat da. Edertasun eta adimen aparteko emakumea da, gizonak nahieran manipulatzeko adina, nolabaiteko femme fatale errola betetzen duela esan daiteke, gainera izaera kementsu eta buruargia ere badauzka.

1858an New Jersey hirian jaiotako estatubatuar aktore eta opera abeslaria da. Sherlockar kanonaren lehenbiziko Eskandalua Bohemian kontakizun laburrean "Irene zena" bezala aipatzen da, Watson doktoreak kontakizun hori idaztean jada hila dela ulertzera emanez.

Sherlock Holmes engainatu, aho bete hortz utzi eta garaitzea lortu duen emakume bakarra, horregatik Holmesek ikaragarrizko miresmena dio:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta honela Bohemiako Erresumari eragingo liokeen eskandalu handi bat ekiditea lortu zen, eta emakume baten buruargitasunak Sherlock Holmesen plan perfektuenak garaitu zituen. Berak emakumeen adimenari buruzko txantxak egin ohi zituen, baina azkenaldian ez diot halakorik entzun. Eta Irene Adlerrez mintzatu edo bere argazkia aipatzen duenean, "Emakumea" ohorezko tituluaz da.

Watson doktorea, Eskandalua Bohemian, Sherlock Holmesen Abenturak