Ku Klux Klan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sugarretan dagoen gurutzea Ku Klux Klanen ikurretako bat da.

Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batuetako hainbat taldek bereganatutako izena da, talde hauek arraza zuriaren nagusitasuna, antisemitismoa, arrazakeria, antikomunismoa, xenofobia eta geozentrismoa dauzkate ardatz ideologiko. Sarritan erakunde hauek terrorismoa, indarkeria eta gurutzeak erretzea bezalako mehatxuzko ekintzak erabili izan ohi dute, batez ere euren biktimak zapaltzeko.

Klanaren lehendabiziko taldea 1865ean agertu zen eta Ameriketako Estatu Konfederatuen Gudarosteko kide beteranoek osatzen zuten, Gerra Zibilaren ostean gertatu zen berreraikitzeren aurka oldartu zirelarik. Laster erakundeak bere helburuak lortzearren indarkeriazko metodoak bereganatu zituen, denbora laburrean euren aurkako kontraekintza bat eman zen eta erakundearen gainbehera etorri zen, hegoaldeko eliteek gudaroste federalak Hegoaldeko Estatuetan egotearen aitzakiatzat Klana bera hartzen baitzuten. 1870an Ulysses S. Grant Lehendakari Errepublikarrak KKK formalki desegin zuen, horretarako 1871ko Eskubide Zibilen Agiria sortu zelarik ("Ku-Klux Klan Agiria" bezala ezaguna).

1915an izen berbera zeraman erakunde berri bat eratu zen, batez ere komunikabideek jendetzan zuen boterean oinarrituta. The Birth of a Nation filmak, bai eta ustezko hiltzailea zen Leo Franken epaiketa eta lintxamenduak garaieko kazeta kroniketan azaleratutako antisemitismoak lehen aipatutako oinarri hori sendotzen lagundu zuten.

Bigarren KKK erakunde ganorazkoagoa izan zen, kidetasun erregistratua eta estatu nahiz herrialdeko egitura nazional batekin. Kideen kopurua 4tik 5 milioi artekoa izan zen.[1] Klanaren ospea 1929ko Depresio Handiaren ostean beheruntz egin zuen, Bigarren Mundu Gerrarekin bere ondoa jo zuelarik, Klaneko kide nabarmen batzuk Alemania naziaren aldeko agertu baitziren.

Ordudanik izena talde ezberdinek erabili izan ohi dute, bai Eskubide Zibilen Agiriaren aurka agertzen zirenak, bai eta 1950-1960 hamarkadetako segregazioaren aurkako agiriaren alde ez zeudenak ere. Erakunde hauetako hainbat kide zenbait krimenengatik zirgotuak izan ziren. Nahiz eta gaur egun dozenaka erakundeek izen hori edo bere zati bat beren izendapenetan erabiltzen jarraitzen dute, benetako kidetasunaren kopurua zenbait miletan zenbatu daiteke. Talde hauek, euren artean banandutako ekintza isolatuen bidez, muturreko gorrotodun taldetzat hartuak ohi izan dira. Estatu Batuetako erlijio gizonek, politikariek, nahiz jende multzo handien aurrean lanean dabiltzen komunikabideek KKK taldea erabat gaitzesten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ku Klux Klan Aldatu lotura Wikidatan
  1. 1920ko erroldaren arabera, 18 urtez gaineko pertsona zurien biztanleria 31 milioikoa zen, baina hauetako asko ez ziren KKKeko kideak izateko hautagai egokiak, inmigranteak, juduak eta katolikoak izateagatik. Klanaren kidetasunak bere gailurra 4 eta 5 milioien arteko kopuruan lortu zuen.