Bost laranja-haziak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bost laranja-haziak
Sherlock Holmes in The Five Orange Pips.jpg
Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
Argitaratze-data 1891
Generoa Detektibe eleberria
Jatorrizko izenburua The Five Orange Pips
Herrialdea Erresuma Batua
Bilduma Sherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
Izenburua Bost laranja-haziak

Bost laranja-haziak, The Five Orange Pips ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1891ko azaroan kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun haizetsu batean, Holmes bere besaulkian eserita zegoen txirrina jotzen dutenean. John Openshaw izeneko gazte bat zen, familiako kasu bati buruzko aholkuak eta laguntza nahi zituena. Johnen aitak (Joseph) pneumatiko harrigarriak patentatu zituen, eta aberastu egin zuten. Johnen osabak (Elias), aldiz, AEBra emigratu zuen, non koronel kargua lortu zuen armadan, eta Floridan landaketa bat erosi zuen. 1869an, Elias Ingalaterrara itzuli zen, non finka bat erosi zuen. Gizon bortitza zen, suminkorra eta etnia beltzarekiko higuingarria; asko erretzen zuen eta brandya erruz hartzen zuen. 1878an, Josephek John bere etxean geratzeko eskatu zion Eliasi. Honek atsegin handiz onartu zuen.

1883ko martxoak 10ean, postan, Pondicherrytik zetorren gutun bat agertu zen. Osabak ireki zuenean, 5 laranja hazi eta 'K.K.K' zioen paper bat atera ziren. Elias konortea galdu zuen, eta ez zen berriro berdin egon. Gero osabak Johni esan zion etxaldea Joseph Openshawren izenean uzten zuela. Horrek hunkitu egin zuen John, eta pentsatzen geratu zen. 1883ko maiatzaren 2an, lursailetik irten eta ez zen inoiz itzuli; urmael batean aurkitu zuten ahuspez. Epaiak esan zuen Eliasek bere buruaz beste egin zuela, eta kasua itxi egin zen.

Josephek lursailaren jabetza hartu zuenean, Johni sartzen sekula utzi ez zioten ganbara bat miatu zuen. KKK ere esaten zuen kutxa bat aurkitu zuten. 1884an, Joseph finkara aldatu zen, eta 1885eko urtarrilean Eliasen gutun berdina jaso zuen, baina Dundeetik bidalia. Hiru egun geroago, Joseph lagun bati bisita egitera joan zen, eta putzu batean agertu zen, hilda.

Bi urte eta zortzi hilabeteren ondoren, eskutitz bera iritsi zitzaion Johni, baina Londresetik bidalita, eta ez zuen ezer egin. Holmesek esan zion azkar jarduteko eta denborarik ez galtzeko. Openshawk, bere osabaren logelan aurkitu zuen paper bat ematen zion, 1869ko martxokoa zena (Elias Ingalaterrara itzuli zenean), izenak eta haziak jartzeari eta gizonen likidazioei buruzko zerbait esaten zuena. Holmesek orri hori finkaren ondoko eguzki-erlojuan jartzeko esan zion, horrela salbatuko zen eta. Openshaw joan zen eta Holmesek Watsonekin hitz egiten zuen kasuaren aukera batzuei buruz. Holmes 'K' letraren bila dabil Entziklopedia Amerikarrean eta Pondicherryk, Dundeek eta Londres ekialdeak zer ikusirik zuten galdetu zion Watsoni. Watsonek erantzun zion denak portuak zirela. Holmesek esan zion datu horri esker bazekiela gutunak bidaltzen zituenak merkataritza-ontzi batean bidaiatzen zuela, eta horregatik hainbeste denbora behar zuela krimenak egiteko.

Holmesek egiaztatu zuen, KKK letrak Ku Klux Klan izeneko elkarte bati zegozkiola (Entziklopediaren arabera, laranja haziak bidaltzen zituzten, herrialdea utzi behar zutela esan nahi zutenak, edo, bestela, heriotza hutsezin bat izango zuten, bereziki, euren aurka zeudenek, muturreko aurreiritziagatik estatubatuar beltzei ekintza bortitzak egitean). Biharamunean, Watsonek goizeko egunkariari erreparatuko zion eta Holmesi esan zion beranduegi zela, Openshaw gaztea 'zoritxarreko istripu' baten ondorioz hil zela. Sherlock etxetik irten eta ez zen berandu arte itzuli. Holmesek laranja bat hartu, 5 hazi atera eta James Calhoun Georgiara bidali zuela esan zuen, Savannahra. Holmesek Watsoni esan zion miaketak egin zituela itsas egunkarietan eta itsaontzi bat aurkitu zuela, Izar Bakartia, aipatutako gutunen hiru lekuetan egon zena. Hala ere, Izar Bakartiari ekinokzioaren haizeek eragin zioten, eta geroago jakin zen ontzitik korasta puskatu bat bakarrik geratu zela.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]