Lankide:Anerodriguezespina/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fiskala (Funtzionarioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko fiskaltza nagusiaren eraikina Madrilen.


Fiskalak (agente fiskala, ministerio publikoko agentea, prokuradore fiskala edo sustatzaile fiskala) ministerio publikoa osatzen duen funtzionario mota bat da (herrialde batzuetan magistratua). Fiskaltzako funtzionarioek , prozesu judizialetan ikerketa kriminalaren norabidea eta akzio penal publikoaren egitaratzea gauzatzen dute gehienbat. [1]

Fiskalei dagokie prozesu penalean, legeak ministerio publikoari jartzen dizkion funtzioak eta esleipenak betetzea. Izan ere, ministerio publikoa da biktimei eta lekukoei babesa bermatzeko arduraduna. Inongo kasutan fiskalek ez dute abokatuen eginkizuna hartuko.

Ministerio publikoan lan egiten duten agenteen kopuru handia dela eta , herrialde askotako legeriek "jarduketen batasun" printzipioa ezartzen dute.

Karrera fiskala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hierarkiko antolatuta dagoen kidego bakarraz osatuta dago karrera fiskala. Fiskalen artean hiru kategoria bereizten dira:

  1. Auzitegi Gorenaren Salako fiskalak. Auzitegi Gorenaren teniente fiskala hartuko da Salako presidentetzat.
  2. Fiskalak
  3. Abokatu- fiskalak, epaileen maila berdinean.

Ikasketa fiskala,karrera judizialarekin parekatzen da, hau da, ohore, kategoria eta ordainsariei dagokionez, karrera judizialeko kideekin parekatuta daude. [2]


Kategorien igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria zehatza izateak Ministerio fiskalean goi mailako edo erantzukizuneko karguak izatea baldintzatzen du. igoera-sistemaren irizpideak bi dira: antzinatasuna eta eskumeneko erabakia.

Eskumeneko erabakia eta antzinatasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautatze librea da baldintza batzuk betetzen dituzten fiskalak lehenengo kategoriara igotzeko sistema.

Bigarren kategoriatik lehenengora igotzeko, gobernuak erabaki behar du, estatuaren fiskal nagusiaren txostena kontuan hartuz. Hala ere, proposamen hau egingo da gutxienez zerbitzuko hogei urte izan eta bigarren kategorian daudenen artean.

Hirugarren kategoriatik bigarrenera igotzeko, antzinatasuna bakarrik hartzen da kontuan.

Karrera fiskalean sartzea [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera fiskalean sartzea oposizio askearen bitartez egiten da, legeak eskatutako gaitasunaren baldintzan biltzen dituztenean.

Parte hartzeko eskatzen diren baldintzak honako hauek dira:

  • Espainiarra izatea.
  • Adin nagusikoa.
  • Zuzenbidean lizentziaduna edo doktore.
  • Legeak aurreikusitako ezgaitasunen ziopean ez egotea.

Legeak aurreikusten dituen ezgaitasun-zioak hurrengoak dira:

  • Beharrezko gaitasun fisiko edo intelektuala ez izatea.
  • Doluzko delituagatik kondenatuak. Ezarritako zigorra sei hilabete baino gehiagokoa ez bada, hiru urte arteko gabetzearren zigorrarekin ordezka daiteke.
  • Birgaitu ez diren konkurtsopekoak.
  • Nazionalitate espainiarrra galtzea.

Fiskal maila galtzea[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiskalaren maila galtzen da honako arrazoi hauengatik:

  • Uko egitea.
  • Nazionalitate espainiarra galtzea.
  • Zerbitzutik banantzearen diziplina-zigorra.
  • Kargu publikoetarako gaitasun-gabetzearen zigor nagusia edo osagarria.
  • Ezgaitasun-zio baten pean erortzea.
  • Borondatezko edo nahitaezko erretiroa.

Eskubideak eta betebeharrak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betebeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren V. atalean aldarrikatzen dira hurrengo betebeharrak:

  1. Karguari fideltasuna: Karguan fidelki aritzeko betebeharra izango dute, funtzio hauek eraginkorrez betetzean.
  2. Lantoki ofizialeko herri berean bizilekua izateko betebeharra: Lantoki ofiziala duten herrian bizi beharko dute, bakarrik joan daitezke kanpora nagusiek baimena ematen dietenean.
  3. Isiltasun betebeharra: Sekretua gordeko dute bere kargua dela eta ezagutzen dituzten erreserbatutako gaietan.

Eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanpostu igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kideek bakarrik borondatez ahal izango dute lantokitik aldatu. Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoak aurreikusten ditu nahitaez aldatzeko zioak.

  1. Fiskalaren eskaera.
  2. Kategoriaren plaza.
  3. Legeak zehaztutako bateraezintasunean erortzea.
  4. Fiskalburuarekin disidentzia larriak edukitzea.
  5. Auzitegiarekin aurre-emate arazoak larriak izatea.

Estatutuaren 23. artikuluak gehitzen du Ministerio Fiskaleko kideak autoritate direla efektu guztietarako.

Baimenak eta lizentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baimenak, lizentziak eta ordainsari-erregimenak dituzte.

Ordaintzeko eskubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordaintze-erregimena ordainsarietan parekatuta dago epaile eta magistratuekin. Aldi berean, legezko baldintzetan laguntza egokia eta Gizarte Segurantza izango dituzte.

Elkartzeko eskubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Konstituzioak 127.1. artikuluan ezartzen du elkartzeko eskubidea. Era berean, legeak zehaztuko du fiskalen elkartze profesionalaren sistema eta modalitatea.

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren 54. artikuluak[6] fiskalek elkarte profesionalak sortzeko duten eskubidea aintzatesten du, baina jarraian zerrendatzen diren arauak errespetatuz:

  1. Fiskalen Elkarteek gaitasun osoa izango dute izaera juridikoa eta beren helburuak betetzeko.
  2. Karrera fiskalekoak baino ezin dira izan elkarte horietako kideak.
  3. Fiskalak askeak dira elkarte profesionaletan afiliatzeko edo ez.
  4. Elkarte profesionalak baliozko moduan sortuta geratuko dira erregistroan inskribatzen diren unetik; Justizia Ministerioak egingo du hori.
  5. Estatutuetan zehaztu beharrekoa: Elkartearen izena, konnotazio politikorik ez izatea, helburu espezifikoak, elkartearen antolaketa eta ordezkaritza, afiliazio-erregimena,baliabide ekonomikoak eta kuota- erregimena eta Elkartearen zuzendaritza-karguak hautatzeko era.
  6. Elkarteek legez kontrako edo estatutuen mugetatik kanpoko ekintzak egiten dituztenean, Estatuko Fiskal Nagusiak elkartea deusezta premiatu ahal izango du, adierazpenezko epaiketa arruntaren bitartez.

Immunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin izango dira atxilotu nagusi hierarkikoaren baimenik gabe, bi kasutan izan ezik:

  1. Eskuduna den autoritate judizialaren agindua dagoenean.
  2. Delitu goriaren kasuan.


Eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu zibilean[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu zibilean jokoan dauden interesak pribatuak dira. Bertan, alderdien borondatezko autonomia, xedapen-printzipioa eta aukera-printzipioa nagusitzen dira. Espainiar Konstituzioko 124. artikuluan ezartzen den moduan, fiskalaren eginkizuna ez da oso arrunta prozesu zibilean. Horregatik, legeak egoera zehatz batzuk ezartzen ditu.

Prozesu penalean[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiskalek prozesu penalean parte hartzeko ahalmena daukate Espainiar Konstituzioaren 124.1. artikuluan[9] ezartzen den bezala: "Ministerio Fiskalak, beste organoei agindutako funtzioetatik salbu, misio bezala legalitatearen defentsarako justiziaren eraginpeena bultzatzea du, baita hiritargoaren eskubideak zaintzea eta legeak berez edo interesatuen eskabidez babestutako interes publikoa begiratzea, eta baita Auzitegien independentziaz". Gainera, Ministerio Fiskaleko Estatutu Organikoaren 3.4 artikuluak, akzio penal eta zibilaren boterea aldarrikatzen du.

Prozesu penalean duen funtsezko funtzioa akzio publikoa egikaritzea izango da, delitu guztietan. Kasu hauetan guztietan, alderdi bezala jarduten dute fiskalek.

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoa[10][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ministerio Fiskalaren oinarria, Espainiako Konstituzioaren 124.artikuluan aurkitzen da. Artikuluak hurrengoa aurreikusten du:

  1. Ministerio Fiskalak, beste organo batzuei emandako eginkizunak deusetan galarazi gabe, justiziaren ekintza sustatu behar du, legezkotasun, herritarren eskubide eta legeak zaindutako interes publikoaren babesean, bai ofizioz bai interesatuek eskaturik; orobat, auzitegien independentzia begiratzen eta horien aurrean gizartearen interesa asetzen saiatu behar du.
  2. Ministerio Fiskalak, organo propioen bitartez, bere funtzioak egikaritzen ditu batasun-jardueraren eta menpekotasun hierarkikoaren printzipioen arabera eta, edozein kasutan, legezkotasun eta inpartzialtasunari lotuta.
  3. Legeak arautuko du Ministerio Fiskalaren estatutu organikoa.
  4. Erregeak izendatuko du estatuaren fiskal nagusia, gobernuaren proposamenean, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari entzun ondoren.


Artikulu honen garapena, abenduaren 30eko 50/1981 Legeak onartzen duen Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoan aurkitzen da. Lege honetan, Ministerio Fiskalaren jarduteko eremua nahiz funtzioak zabaltzen ditu lau ordena jurisdikzionaletan.

Batasun-jarduera printzipioaren ondorioz, Ministerio Fiskal bakarra da estatu osoan. Ministerio Fiskala, Espainiako Konstituzioaren VI. Tituluko botere judizialaren barruan aurreikusteen da, hauen independentzia eta inpartzialtasuna bermatzeko asmoz.

1981eko Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren erreformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erreforma gauzatu dira 1981ean Ministerio Fiskalaren Estatutu organikoa onartu zenetik.

1- Martxoaren 24ko 5/1988 Legea [11][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiskaltza berezia sprtu zuen legez kontrako droga trafikoaren prebentzio eta errepresiorako. 19.3 artikuluaren arabera Drogaren aurkako Fiskaltzak zeregin hauek izango ditu:

  1. Zuzenean esku hartzea drogen, sorgorgarrien eta substantzia psiko- tropikoen trafikoari edo trafiko horrekin loturiko kapital-zuriketari buruzko prozedura guztietan, eskumena Auzitegi Nazionalarena baldin bada edo instrukzio-epaitegi zentralena Botere Judizialaren Lege Organikoaren 65. eta 88. artikuluen arabera.
  2. Ikertzea, Estatutu honen 5. artikuluan xedatutako moduan, aurreko letran aipatutako delituetakoren bat izateko zantzuak dituzten egitateak.

2- Apirilaren 24ko 10/1995 legea [12][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste fiskaltza berezi bat sortu zuen: Ustelkeriarekin lotutako Delitu Ekonomikoen errepresiorako Fiskaltza. Gaur egungo 19.4. artikuluan arautzen da. Artikuluaren eskema jarraituz, ikus dezakegu delitu zehatz batzuk zerrendatzen direla: prebarikazio-delituak, influentzia-trafikorenak, iruzur egiteak, kaudimengabezia zigorgarriak, lehiaketa eta enkante publikoetan prezioak aldatzea, etab.

3- Abenduaren 22ko 9/2000 Legea, Justizia Administrazioa bizkortzeko premiazko neurriei buruzkoa [13][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege honetan, Justizia Administrazio bizkorragoa lortzeko zenbait neurri adierazten dira. Neurri horien artean, aipatzekoa da oposizio bakarra. Izan ere, karrera judizial eta fiskalean aritzeko oposizio bakarra ezartzen da.

4- Abenduaren 28ko 12/2000 Legea [14][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege hau ezarri baino lehen, 5/2000 lege organikoa onartu zuen. Lege horren ondorioz, ezarri zen 12/2000 legea fiskaltza arloan adingabeen zenbait atal sortzeko.

5- Maiatzaren 26ko 14/2003 Legea [15][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justizia Erreformarako Estatu-itunaren ondorioz, Ministerio Fiskaleko estatutu organikoaren erreforma onartu zen. Beste funtzio bat ezarri zitzaion Ministerio Fiskalari: Biktimen babes prozesala bermatzea, laguntza eta asistentzia sustatuz.

Horretaz gain, Kontseilu Fiskalaren antolaketa berria zehaztu zen.

6- Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa [16][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xedapen gehigarri batzuk eman ziren, horien artean garrantzitsuena 2. Xedapena izan zen; informazio eta komunikazio sistema elektronikoen sare integratua arautu zuena.

7- Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero-indarkeriaren aurkako babes osoko neurriak arautzen dituena. [17][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, genero-indarkeria saihesteko hainbat lege ezarri izan dira gizarteko zenbait arlotan. 2004ko lege honek Salako Fiskal ordezkarien funtzioak zehazten ditu emakumearen aurkako indarkeria saihesteko.

8- Urriaren 9ko 24/2007 Legea. [18][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreforma honetan hauek aurreikusi ziren: fiskal- dekanoak, autonomia-erkidegoko fiskal nagusiak, Probintzia eta Saileko Fiskaltzak, atal espezializatuak, Lurraldeko Fiskaltzak, fiskal nagusien batzordeak, Koordinazio Batzordea eta Atal Batzordea.

Azkenik, fiskal nagusiari dagokionez kargu-uztearen zioak zehazten ditu.

Espainiako Fiskal Nagusia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Fiskal Nagusiak Ministerio Fiskalaren botere gorena ordezkatzen du. Historian zehar fiskal ugari izan dira kargu honetan, azkena 2018an izendatu zen: María José Segarra.[19]

Estatuko Fiskal Nagusien Zerrenda
IZENA MANDATUA
Juan Manuel Fanjul Sedeño 1978ko urtarrilaren 13a – 1980ko azaroaren 14a
José María Gil-Albert Velarde 1980ko azaroaren 14 – 1982ko abenduaren 15a
Luis Antonio Burón Barba 1982ko abenduaren 16a – 1986ko irailaren 19a
Javier Moscoso del Prado 1986ko irailaren 19a – 1990ko urtarrilaren 26a
Leopoldo Torres Boursault 1990ko urtarrilaren 26a – 1992 apirilaren 10a
Eligio Hernández 1992ko apirilaren 10a – 1994ko maiatzaren 27a
Carlos Granados 1994ko maiatzaren 3a – 1996ko irailaren 6a
Juan Ortiz Úrculo 1996ko irailaren 6a – 1997ko maiatzaren 16a
Jesús Cardenal Fernández 1997ko maiatzaren 6a – 2004ko apirilaren 23a
Cándido Conde-Pumpido 2004ko apirilaren 23a – 2011ko abenduaren 19a
Eduardo Torres-Dulce 2011ko abenduaren 30a – 2014ko abenduaren 19a
Consuelo Madrigal 2015ko urtarrilaren 9a – 2016ko azaroaren 4a
José Manuel Maza 2016ko azaroaren 25a – 2017ko azaroaren 18a​
Luis Navajas Ramos 2017ko azaroaren 18a – 2017ko abenduaren 11a
Julián Sánchez Melgar 2017ko abenduaren 11a – 2018ko ekainaren 22a
María José Segarra 2018ko ekainaren 29a - oraina

Izendatzea eta kargua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Fiskal Nagusia izendatzea Erregearen lana izango da, betiere, gobernuak proposatuta. Gobernuak proposizio hori egin baino lehen Botere Judizialeko Kontseilu Nagusia entzun beharko du.

Espainiarren artean hautatuko dan fiskala da. Era berean, kargu hori lortzeko legelariek hamabost urte baino gehiago egon behar izan dute lanbidean eta prestigioa aintzatetsita izan behar dute.

Erregeak Fiskal Nagusia izendatu ondoren, kargua onartzeko eta konpromisoa erakusteko, Fiskal Nagusiak Auzitegi Gorenaren Osoko Bikuraren aurrean legean aurreikusten den zina irakurriko du, Erregearen aurrean.

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an legez zehaztu zen karguaren gehieneko iraupena. Izan ere, 24/2007 Legeak aurreikusten duenez kargu honen gehienezko iraupena lau urtekoa da. Karguaren iraupena Gobernu baten iraupenarekin lotzen da; horregatik, aukeratu egin zen lau hilabeteko iraupena. Ministerio Fiskalaren Estatutu Orokorrak agintaldia berritzeko aukera ematen du soilik kargua bi urte baino gutxiagokoa izan bada.

Kargutik kentzeko zioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatutako 2007ko legeak beste berri batzuk aurreikusi zituen; horien artean kargutik kentzeko hurrengo zioak zehazten ditu 31.1. Artikuluan:

“Estatuaren fiskal nagusiaren kargualdiak lau urte iraungo du. Kargualdia amaitu baino lehen, arrazoi hauengatik bakarrik kargugabetu ahal izango da:

a) Berak hala eskatuta.

b) Lege honetan ezarritako bateraezintasun edo debekuetakoren batean sartzeagatik.

c) Kargurako ezgai bihurtzen duen ezintasun edo gaixotasunagatik.

d) Bere funtzioen ez-betetze larri edo jarraituagatik.

e) Proposatu zuen Gobernuak kargua uzten duenean.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Fiskal Nagusia funtzio ugari izan arren, bi dira nagusienak: Ministerio Fiskalaren Burutza Nagusia eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren zuzendaritza. Besteak beste, funtzio hauek ditu:

  1. Organo desberdinen burua: honekin estatu mailan dauden fiskaltza guztien funtzionamendua koordinatu daiteke.
  2. Lantokiak zehaztu: Estatuko Fiskal Nagusiak Idazkaritza Teknikoaren lantoki desberdinak zehaztuko ditu; fiskal-dekanoak izendatzen ditu eta fiskal ordezkarien izendapena ere bere lana izango da.
  3. Gobernuari kargu desberdinen izendapenak eta igoerak proposatzeko aukera izango du, prozedura errespetatuz.
  4. Ministerio Fiskalean ari diren kide guztiei aginduak eta instrukzioak emateko beharra du: edozein motatako agindua eta edozein motatako instrukzioa, orokorra nahiz zehatza.
  5. Salako Fiskalak, Fiskal Nagusiaren funtzio batzuk eskuorde ditzake; baina, badira funtzio zehatz batzuk eskuordetu ezin dituenak; ezin izango du Estatuko Fiskal Nagusia kargutik kendu, esate baterako.
  6. Ministerio Fiskalean ari direnak txostenak jaso behar dituzte; horretarako, Fiskal Nagusiak edozein langile izenda dezake; baina, betiere, fiskalburua helaraziz.
  7. Diziplina-ahalmena izango du. Ministerio Fiskalean lan egiten duten kideak zigortzeko aukera izango du; soldata murriztu, lana kendu, etab.

Laguntzeko organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Fiskal Nagusiaren organoaren barruan, laguntza ematen dioten beste hiru organo daude: ikuskaritza fiskala, idazkaritza teknikoa eta laguntza-unitatea.

Ikuskaritza fiskala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organo honen funtzioak Ministerio Fiskalaren barnekoak dira: ikasketa fiskalaren kideen jarduera funtzionala eta organoen funtzionamendua. Izan ere, kide horien jarduera funtzionalaren gobernua, zainketa eta kontrola izango du; nahiz eta, oraindik araututa ez egon.

Estatu mailan ikuskaritza fiskal horrek, bere funtzioak Estatuko Fiskal Nagusia eskuordetuta betetzen ditu; baina, autonomia-erkidegoetan fiskal nagusiak izango du ikuskaritza arrunterako eskumena.

Idazkaritza teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak dioen bezala funtzio teknikoak betetzen duen organoa da. Funtzio desberdinak betetzen ditu; batetik, prestatze-lanak materietan egiten ditu,  eta Salako Fiskalen Batzarrari laguntza ematen dio; eta bestetik, karrera fiskalaren formazioan parte hartzeko aukera izango du, zehazki kideen formazioaren. Kontuan izan behar dugu, nazioarteko kooperazio judizialean Ministerio Fiskalari esleitzen zaizkion funtzioetan eragina izango duela; baina, betiere beste organoen lanari kalterik egin gabe.

Ministerio Fiskalaren Estatutu Orokorraren 13.3 artikuluaren arabera “Fiskalburu bat izango da Estatuaren Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoaren zuzendari, eta kideak, berriz, fiskalburuorde bat eta plantillan erabakitzen diren fiskalak (...) ”. Beraz, idazkaritza teknikoa osatzen dutenak fiskalburua, teniente fiskala eta beste fiskal batzuk dira.

Laguntza-unitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Fiskal Nagusiari laguntza emango dio funtzio desberdinetan; harremanetan, komunikazioan, antolakuntzan, etab. Izan ere, ordezkaritza instituzionalekiko eta botere publikoekiko harremanak kudeatuko ditu. Era berean, komunikabideak eta herritarren arteko komunikazioaren antolakuntzan laguntza emango du eta Ministerio Fiskalaren funtzionamenduaren beharretan emandako proposamenak aztertuko ditu.

Lehenago aipatutako funtzioak betetzeko, Ministerio Fiskalaren Estatutu Orokorrean esaten denez (13.4. art.) Administrazio Orokorraren eta Justizia Administrazioaren funtzionarioek organo honetan atxikitzeko aukera izango dute.

13.4. artikulua: “ Laguntza Unitatearen zuzendaria fiskalburu bat izango da, eta kideak, berriz, plantillan erabakitzen diren fiskalak. Beren funtzioak betetzeko, Estatuaren Administrazio Orokorreko eta Justizia Administrazioko funtzionario batzuk adskribatu ahal izango dira Laguntza Unitatera, plantillan erabakitzen den bezainbeste orobat, zerbitzu aktiboan gelditzen direla betiere beren sorburuko kidegoetan. Haren zeregina izango da Estatuaren fiskal nagusiari laguntzeko lanak egitea gai hauetan:

a) Ordezkaritza instituzionala eta botere publikoekiko harremanak.

b) Komunikazioa, komunikabideekiko harremanak eta herritarraren arretaren kudeaketa.

c) Ministerio Fiskalak estatistikan, informatikan, pertsonalean, bitarteko materialetan, informazioan eta dokumentazioan izan ditzakeen antolaketa- eta funtzionamendu-beharren analisia eta proposamenen ebaluazioa.

d) Oro har, Estatuaren fiskal nagusiari, Estatuaren Fiskaltza Nagusiari adskribatutako sala-fiskalei, Kontseilu Fiskalari eta Salako Fiskalen Batzordeari laguntza edo euskarria emateko lanak, salbu Ikuskaritzari edo Idazkaritza Teknikoari dagozkionak.”


Erreferentziak
  1. guiasjuridicas.wolterskluwer.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. a b Etxebarria Estankona, Katixa. Ministerio Fiskala espainiar ordenamendu juridikoan. .
  3. Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoa 44.art. .
  4. Ministerio Fiskalaren Estatuto Organiko 46.art. .
  5. (Gaztelaniaz) Montero Aroca, Juan. Derecho Jurisdiccional I. Tiranch lo blanch, 173 or. ISBN 9788491199816..
  6. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  7. «Ministerio fiscal en el proceso civil - Descuadrando» descuadrando.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  8. (Gaztelaniaz) FMF. (2017-04-28). «EL MINISTERIO FISCAL EN EL PROCESO PENAL. ESTRUCTURA Y FUNCIONES.» DERECHO PROCESAL | EL JURIDISTA (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  9. BOE. .
  10. .
  11. Martxoaren 24ko 5/1988 Legea. .
  12. Apirilaren 24ko 10/1995 Legea. .
  13. Abenduaren 22ko 9/2000 Legea, Justizia Administrazioa bizkortzeko premiazko neurriei buruzkoa. .
  14. Abenduaren 28ko 12/2000 Legea. .
  15. Maiatzaren 26ko 14/2003 Legea. .
  16. Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa. .
  17. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero-indarkeriaren aurkako babes osoko neurriak arautzen dituena.. .
  18. Urriaren 9ko 24/2007 Legea. .
  19. Fiskal.es (gazteleraz). .