Gizarte segurantza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizarte segurantzagizarte asegurua eta gizarte aurreikuspena izenez ere ezaguna da— gizarte ongizateko atal nagusi bati doakio batez ere, gizarte babesari loturik dago eta gizarteko arazo diren osasuna, txirotasuna, zahartzaroa, ahal urritasuna, etxebizitza, langabezia, haurrak dituzten familiak, familia ugariak, arriskuan dauden familiak eta antzeko beste egoera batzuekin du zerikusia.

Nazioarteko Lan Erakundeak 1991an argitaratu zuen “Gizarte segurantzaren administrazioa” agiria, eta bertan esaten du gizarte segurantza dela: {{Gizarteak bere kideek dituzten ekonomia eta gizarte gabezien aurka, bitarteko publiko batzuk erabiliaz, ematen dien babesa da, eta hala izan ezean, gaixotasuna, amatasuna, lan-istripua edo lan-gaixotasuna, langabezia, ahalmen ezintasuna, zahartzaroa eta heriotzaren ondorioz diru-sarreren desagerpena edo gutxitze handia eragingo lukete; eta, era berean, osasun zaintza bidez ematen den babesa eta haurrak dituzten familiei ematen zaien laguntza da.}}

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte segurantzaren eginkizuna sarrera-ekonomikoak edo diruzkoak erdiesteko ezintasunean (behin-behinekoa ala betirakoa) dauden pertsonei edo aparteko finantza erantzukizuna beregain hartu beharrean daudenei babesa ematean datza, era horretara beren premia nagusiak ase ditzaten, eta horretarako bere gain hartzen ditu esanahi hauek:

Esanahi ezberdinak adierazi lezake:

  • Gizarte asegurua, aseguru baten eskemak jarraiki funtsak kudeatzen dituen erakunde bezala, eta onurak ematen ditu aurretik egindako ekarpenen arabera. Era honetan jaso ohi dira erretreta pentsioa zuzkidura, lan-ezintasuna, alarguntasuna eta zurztasuna, osasun zaintzak eta langabezi asegurua.
  • Sarrerei iraun araztean datza, batez ere lana galdu denerako diru banaketa da, erretreta, elbarritasuna eta langabezia barne direla.
  • Zerbitzuen hornikuntza, gizarte segurantzaren administrazio arduradunek zerbitzuz hornituta egon behar dira. Herrialde bakoitzaren arabera osasun zaintzak barne izan lezakete, baita gizarte lanei buruzkoak eta industria arloko harremanak ere bai.
  • Oinarrizko segurantzari ere esanahi berarekin aditzera eman izan zaio. Oinarrizko premiak izateko baliokideko esanahiarekin erabilia da alegia, hala nola: janaria, hezkuntza edo osasun zaintzak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian jaio zen, Otto von Bismarck kantzilerraren garaian, 1883. urtean, Gaixotasunaren Aseguru Legearekin.

Hala ere, “Gizarte Segurantza” erabat herrikoitu zen Estatu Batuetan, Roosevelten agintaldian, lehen aldiz lege-agiri batean erabili zenetik. Zehazki 1935. urtean “Social Securit Act” legearekin, alegia. Ondoren Sir Willian Beyeridgek zabaldu zuen esanahia “Beyeridge Txostena” deituan (jatorriz “Social Insurance and Allied Services Report”) 1942. urtean osasun zerbitzuak jasoz, eta Britainiako National Health Service (Osasun Zerbitzu Nazionala) eratuz 1948. urtean.

Hala ere, Espainian, Gizarte Segurantzaren oinarriak 1938. urtean ezarri ziren, oraindik Gerra Zibila zela, alde frankistan, Severino Aznar izan zen Aurreikuspenerako Zuzendari Orokorra eta Pedro Gonzalez-Bueno y Bocos Lan Antolaketa eta Akzio Sindikalerako Ministroa, biak ala biek Lanaren forua indarrean ipini zedin bultzatzaile nagusi izan zirenak dira eta hau da, berriz, lehenengo agiria urteak geroago Gizarte Segurantza Estatu osorako eratuko zuena. Lehen zirriborro honetan Estatuak indartu eta goraipatu egiten du lana eta Lege indarrarekin babestuko du, begirune gorena emanez eta hierarkia eta ohore izendapen jatorra emanez. Lege honetan Estatuak hitz ematen zuen zahartzaroa, elbarritasuna, gaixotasuna eta behartutako langabezian zegoenaren babesa indartzera. Halere, Francisco Franco erabateko agintean zela, Espainiarren Forua 1945ean onartu zen arte ez zen hasi Gizarte Aseguru konplexuak ezartzen, besteren artean: Nekazal Mutualitatea, Etxeko Zerbitzuen Montepioa eta Autonomoen Erregimena. Hauek guztiak bateratuko ziren 1963ko Oinarri-Lege batean, frankismoaren gizarte garapen erabatekoan murgildurik. Lege honez gero, funtsean behintzat, hitz egin dezakegu egun ezagutzen dugun gizarte segurantzaz. Lege hau ekainaren 21eko 24/1972ko Legearekin osatua izan zen eta maiatzaren 30eko 2065/1974 Dekretuan garatua, hau dena erregimen demokratikoa baino lehen.

Ondoren, berriz, 1978ko Espainiako Konstituzioan 41. artikuluan jasotzen da Gizarte Segurantzarako guztion eskubidea, eta azken garapen orokorra ekainaren 20ko 1/1994ko Errege Dekretu Legegilean du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]