Lankide:AralarIkaslea9/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zume zuria (Salix alba)  azkar hazten den bertako zuhaitz hostoerorkorra da.

NON AURKITU DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salix albaren hostoa

Zume zuria Europan, Asian eta Ipar Afrikan aurkitzen da.

Hala ere, ez dakigu zehazki zein den bere eremu naturala, izan ere, aintzinatik leku askotan landatu baita. Beste alde batetik, zuhaitz hau ur bazter eta lorategietan aurkitzen da.

NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zume zuriaren zuhaitza

Zume zuria 25 metrotaraino iritsi daitekeen zuhaitza da. Enborra zuzena du, azala berriz, grisa eta pitzatua. Hostoak lantzeolatuak eta oblongo-lantzeolatuak, 5-10 cm luze eta 1-2,5 cm zabal dira, ertz zerratua eta punta luzexka dutenak. Hostoen gainaldea distiratsua da eta azpialdea berriz, zuriska.

Zuhaitzaren loreak udaberrian jaiotzen dira harizpi luzeetan. Lore arrak urre kolorekoak dira  eta emeak berriz; berdeak.Fruituak heltzean irekitzen diren kapsulak dira.

NOLA UGALTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zume zuria, bi modutara ugaldu daiteke aldaxken bidez naiz hazien bidez. Hala ere, hazien bidez ugaltzea zailagoa da.

Salix albaren loreak

Aldaxka bidez ugaltzeko, aldaxkakudazkenean eta neguan lortzen dira, zume zuriak hostorik ez duenean. Hau egiteko, urte bat duten adarrak hartzen dira, gutxi gora behera, arkatz baten lodiera dutenean. Adar hauetatik, 30cm-ko zatiak mozten dira. Adar zatiak moztutakoan, labana bat erabiliz azala kentzen zaio, 3cm zehazki. Ondoren, busti egiten da eta sustraientarako  hormonak jartzen zaizkio. Hau dena egindakoan, lorontzi batean landatzen da eta eguzki-argia jasotzen duen leku batean ipintzen da. Hilabete bat edo biren buruan sustraitu egin beharko luke.

Haziaren bidez ugaltzea zailagoa da. Modu honetara ugaltzeko haziak udaberrian zehar erein beharko litzateke eta ernetze prozesua hamar egunetatik bi hilabete bitartekoa da.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zura saskigintzan eta upelgintzan erabiltzen da edo erabili izan da, oinetakoak egiteko (sandaliak, pieza ortopedikoak, kaxak, hortz-zotzak, etab.). Zuhaitz horrek itxura liraina du, apaingarri gisa oso egokia egiten duena, eta ibarretako eta hezeguneetako ezpondak eta eremu higatuak lehengoratzeko.

BA AL DAKIZU? (BITXIKERIAREN BAT)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik erabili izan da «mina eta inflamazioak arintzeko» eta «kalentura kentzeko». Hain zuzen, Sahats espezie guztiek dute salizina, azido salizilikoaren konposatu aitzindari bat, eta, beraz, azido azetil-salizilikoarena edo aspirinarena, jatorriz marka komertziala dena.