Lankide:DjAhuntz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erabakia Izan Galdeketa (Durango):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko martxoaren 14an, Durangoko herritarrei trenbide zaharraren inguruko erabaki bat hartzeko deialdia egin zitzaien.[1]

Durangoko tren geltoki bberria

Deialdi honetan, galdera bati erantzutea eskatzen zitzaien herritarrei. Galdera hurrengoa izan zen: "Ados al zaude PERI 1 Trenbidea proiektua gelditzearekin eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearekin, betiere, herritarren parte hartzea aintzat hartuta?"[2]

Aurrekariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko tren geltokia aurretik lur gainetik zegoen geltoki bat zen. Tren geltoki zaharraren birmoldaketa lanak 2007an hasi ziren. Eraikuntza honen eraldaketa Durango operazioa izenekoaren barnean burutu zen, eta bertan eginiko bi aldaketa esanguratsuenak izan ziren trenbidea bikoiztu egin zela eta tren geltokia lurperatu zela. Eraldaketa hauen eraginez, aurretik erabili ohi ziren, baina lur gainean zeuden trenbideak erabilgarritasunik gabe gelditzea eragin zuen, baita trenbide hauek zeuden lur sailak ere erabili gabe gelditzea.[3]

Durangoko tren geltoki zaharra

2012ko abenduaren 17an ireki zen gaur eguneko Durangoko geltokia bezala ezagutzen duguna. Honekin batera, aurrez aipatutako lurrekin zer egin erabaki behar zen. Eusko Jaurlaritza eta Durangoko udalaren artean 18 solairuko altuerako bost eraikin eraikitzea akordatu zuten. Baina 2018an, Erabaki herri-plataformak sinadura bilketa bat hasi zuen, Udalari hirigintza-proiektuaren etorkizunari buruzko kontsulta bat egitea planteatzeko. Ia 4.000 atxikimendu lortu ondoren, Udalak obren etorkizuna bozkatzea erabaki zuen. Azkenik, araudia eta bozketen data Herriaren Eskubidea, EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu ziren.[4]

Galdeketaren datuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jardunaldiaren amaieran, 6.680 Durangar, boto-emaileen %94,4, proiektua gelditzearen alde agertu ziren, eta «herritarren parte-hartze prozesu bat izango duen alternatiba bideragarri baten azterketa abian jartzearen alde». Bestalde, ezezkoak 372 boto jaso zituen (%5,3), eta 24 boto baliogabe edo zuri izan ziren, guztien %0,3. Bozkatzera deitutako 24.700 bizilagunetatik 7.076 bozkatzera joan ziren, %28,57.[5]

Ondorioak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdeketaren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Durangoko Udalak "aldebiko" negoziazio-mahai tekniko bat sortzea erabaki dute, trenaren lurperatzeak askatutako lursailetarako proiektu adostu bat izatea ahalbidetzeko. Horrekin batera, 18 solairuko altuerako bost eraikinen proposamena guztiz baztertu zen.[6]


Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Todo listo para celebrar este domingo la primera Consulta ciudadana de la historia de Durango - Galdeketa» www.galdeketa.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. (Gaztelaniaz) Nicolás, José Manuel Navarro. (2021-03-14). «Durango decide si parar o no la construcción de las torres en el soterramiento en una consulta popular» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. (2021-03-12). «Durango decidirá si paralizar su mayor proyecto urbanístico hasta la fecha en el primer referéndum popular de su historia» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-03-14). «Durango se opone al proyecto PERI 1 Ferrocarril en consulta popular» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) Ruiz, Yolanda. (2021-03-14). «Escasa participación en la consulta de Durango, que por amplia mayoría dice 'no' a las cinco torres» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2021-10-28). «Ayuntamiento y Gobierno vasco pactan paralizar el recurso contra el convenio del PERI Ferrocarril» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).