Durangoko geltokia

Koordenatuak: 43°10′10″N 2°38′06″W / 43.169519°N 2.635032°W / 43.169519; -2.635032
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°10′10″N 2°38′06″W / 43.169519°N 2.635032°W / 43.169519; -2.635032
Durango
Geltoki barruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Euba    Traña »
« Euba    Traña »
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, 2; 48200
UdalerriaDurango,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaDUR
Gunea4. gunea
Irekiera2012ko abenduaren 17a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakArreta bulegoa  Disuasio-aparkalekua   Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia  
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
Araba Bus Gasteiz ↔ Durango

Durango Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2012ko abenduaren 17an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera bidezko sarbidea Eskailera mekaniko bidezko sarbidea  Geltoki kalea, 2; Ezkurdi plaza (Ezkurdi irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Askatasun etorbidea, 4-6 (Askatasuna irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Aparkalekua Disuasio-aparkalekua Sarbide irisgarria  Alluitz kalea, 13 (Parking irteera)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Euskal Trenbide Sareak geltoki berria eraikitzeko eta hainbat pasonibel kentzeko lanak hasi zituen. Trenbidea bikoiztu eta lurperatu zen, Durango Operazioa izeneko programaren barruan. 2012ko abenduaren 17an geltoki berria ireki zen.[1] Honekin batera, Fauste-Landako geltokia behin-betiko itxi zen.

2013ko uztailaren 1.an disuasio-aparkalekua jarri zen martxan.

Urte bereko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[2]

2017ko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoak Bezeroen Arretarako Bulego integral bat jarri zuen martxan geltokian.[3]

Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

2018ko martxoaren 12an Ezkurdi plazako sarbidea itxi zen, sarbidean hobekuntza lanak egiteko. Eskailerak hobetu ziren, malda txikituz, mailak handituz eta eskailera-buruak gehituz; eta sarbidea egurats zabaletik babestu zen geltokiko eraikinera heltzen den altzairu eta beirazko estalki bat gaineratuz. Aurrekontua 320.000 eurokoa izan zen eta lanak amaitu eta gero 2018ko urriaren 28an sarbide berrireki zen.[5]

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak Zaha Hadid arkitektoaren diseinua du. Kanpoaldeko itxura kurboa da, eta argi sarrera handia du estalkian zehar, nasaren gainean. Kaleko kotan galeriadun bestibulua dago, zeinak balioztatze-makinak eta leihatilak dituen. Beheko mailan 91 metro luze den nasa zentrala kokatzen da, eskaileraz zein igogailuz hornituta. Geltokiko alde bakoitzera irteera bana dago. Hormetan argi artifizialak kolore ezberdineko panel errektangeluarrekin bat egiten dute.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina, Wi-Fi zerbitzu eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integralez hornituta dago. Gainera, eraikinak gune komertziala eta 350 kotxeentzako aparkalekua dauka, horietatik 96 disuasio-aparkalekurako.

Disuasio-aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko uztailaren 1.an tren geltokiko eraikinean disuasio-aparkalekua martxan jarri zen. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die Euskotrenen bezeroei, kotxea gehienez 24 orduz aparkatuta egon daitekelarik. Aparkalekua P-3 solairuan kokatzen da eta 96 kotxeentzako lekua du, zeinetatik 4 mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dauden. Zerbitzuaren hobaridun prezioa 0,80€koa da 24 orduko.[6]

Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]