Itxura
Koralezko uharria ur azpian koralek eta kare-algek sortzen duten arrezife mota da.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koralen eta kare-algen hondakinaz osatzen dira. Koral berriak hildako koralen kanpo-hezurduran oinarritzen dira.
Miloika urtean zehar koralezko-uharriak hazten joaten dira eta batzuetan hain handiak dira ur azalera heldu daitezkela. Hondoratzen diren sumendi inguruan hazten dira eta eraztun forma hartzen dute, honi atoloi esaten zaio.
Koral espezie batzuk:
- Acropora spp
- Antipathes spp Koral beltza
- Corallium rubrum Koral gorria
- Symphyllia spp Garun korala
- Fungia spp Onddo korala
- Millepora spp Su korala
Bertan, arrain espezie asko harrapakariengandik babesten dira.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koralezko uharriek 284.300 km² inguru hartzen dute mundu osoan.
- Indiako Ozeanoan
- Ozeano Barean
- Asia Hego Ekialde barnean
- Australian Barnean
- Atlantikoan
- Karibe ITsasoan
Hauek duira koralezko uiharri gune ezagunenak:
- Koral Hesi Handia (Great Barrier Reef): munduko koralezko uharri sistema handiena (Queensland, Australia).
- Belizeko Koral Hesia: munduko handienetan bigarrena.
- Itsaso Gorriko koralezko uharria: Egiptoko eta Saudi Arabiako kostetan.
Koralezko uharri motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bazterreko uharria — itsas ertzari edo bazterrari erantsitakoa.
- Barrera uharria — uhartetik edo kontinentetik laguna sakon batez banandua.
- Mahai uharria — bakandua, atoloi uharriaren antzekoa baina erdiko laguna gabe.
- Atoloi uharria — gutxi gorabehera biribila dena, laguna edo uharte bat inguratuz. Ikus Atoloi.