Indiako ozeanoa

Wikipedia(e)tik
Indiako Ozeanoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indiako ozeanoa, munduan.

Indiako ozeanoa[1] Lurreko urezko hirugarren masa da bolumenez.

Iparraldean Asia du, mendebaldean Afrika, ekialdean Malaysia eta Australia eta hegoaldean Antartika. 73.556.000 km²-ko azalera du Itsaso Gorria batuz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako ozeanoaren mapa batimetrikoa

Ozeanoaren sakonera 3890 m da batez beste; gune sakonena (8047 m) Diamantina Deep da.

Ozeano gaztea izateagatik (lehen Madagaskar, India eta Australia lotuta zeuden), urpeko mendilerroak daude; haien artean: berrogeita hamar gradukoa (90° E meridianoan iparraldetik hegoalderantz), edota Chagos-Laccadivekoa (Lakshadweep, Maldivak eta Chagos uhartek lotzen); gainera Maskareinak ‘plateau’ Madagaskar ekialdetik Rodrigues uharteraino (2000 km.), eta hegoaldean Kerguelen uharteak nolabaiteko azpikontinentea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekuatorearen iparraldean monzonikoa da, urritik apiril arte ipar-ekialdeko haizea dabil; maiatzetik urri arte haizeak hego eta mendebaldekoak dira. Aldaketaren aroan zikloiak agertzen dira noizean behin Arabiako itsasoan eta Bengalako golkoan. Ekuatorearen hegoaldean haizeak oro har ez dira hain zakarrak, hala ere udan zikloi batzuk agertzen dira Maurizio aldean.

Indiako ozeanoa beroena da iparraldean; baina hegoaldean icebergak hegoko 45° graduraino hel dezakete; 65° gradutik hegoalderantz icebergak ikustea arrunta da.

Azaleko salinitatea 1000ko 32tik 37ra izaten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monzoneko zikloak jakitea erabilgarria zen marineletarako; horrela Indonesiatik Madagaskarraino joan ziren antzinako malgaxeak. I. eta II. mendean Erromatar inperio eta Indiako hegoaldeko artean merkataritza nabarmenekoa zen.

1497an, Vasco da Gama Portugaldik Indiara heldu zen, eta haren erreinuak espezieen merkataritzaren onura lortu zuen. XVII. mendean beste europar batzuk heldu ziren (herbeheretarrak, britainiarrak eta frantsesak batez ere).

1869an Suezko kanala ireki zen, eta Indiako ozeanoaren eta Europaren arteko bidaia denbora nabarmen laburtu zen.

2004ko abenduaren 26an tsunami handi batek 226.000 lagun hil zituen, eta beste milioi bat etxe gabe utzi zituen.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indiako ozeanoa Aldatu lotura Wikidatan



Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.