Lankide:EnaraBallano/Proba orria
Nazioarteko ospea eta zentsura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tanke baten aurrean bakarrik jarri zen gizonaren irudia Tiananmen Plazan 1989an[1][2] egondako gertaeraren sinbolo bihurtu da nazioartean, eta inoizko irudi ikonikoenetako bat kontsideratzen da[3][4].
PBS Public Broadcasting Service irrati-telebista publiko amerikarrak sei adituri egindako elkarrizketan esandakoaren arabera, Tiananmen Plazako protestak ahaztu egin omen dira Txinan, batez ere txinatar gazteen artean, gobernuaren zentsuraren ondorioz. Interneten ageri diren protestaren irudiak Txinan zentsuratuta daude[5]. Gertaeraren erdi-erdian Pekingo Unibertsitatea zegoen, baina, handik 16 urtera, gertaeraren irudiak ikustean, unibertsitateko ikasleek «benetan liluratuta» zeudela esan zuten. [6] Ikasleetako batek esan zuen irudia «artelan» bat zela. Frontline: The Tank Man dokumentalean jaso zenez, ikasle hark ondoan zegoen beste bati «89» xuxurlatu zion, eta horregatik ikasleak gertakariari buruz zekiena ezkutatu zuela susmatu zuen elkarrizketatzaileak.
Batzuen ustez, «Errebelde Ezezaguna», oraindik bizirik badago, inoiz ez du bere benetako nortasuna ezagutzera eman, Txinako hedabideek gobernuaren aurkako protestak zentsuratzen dituenez, ez dakielako nazioartean ezaguna dela.[7]
Plazakoa gertatu bitartean nahiz ondoren,PSB Segurtasun Publikorako bulego txinatarrak gaizki tratatu zituen nazioarteko prentsako kideak, aurkitu ahal izan zuten material guztia konfiskatu eta suntsituz, eta, gerra-legearen baldintzapean, argazkiak ateratzea bezalako delituen aitorpenak sinatzera behartuz, espetxeratze luzeekin zigortzen diren delituak, hain zuzen.[8]
Egoera bat, hainbat irudi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]*irudia* Stuart Franklinek hartutako plano zabalagoaren argazkia, non ikusten baiten tankeen errenkadak aurrera egiten duela, beheko ezkerraldean zutik dagoen Tanke Aurreko Gizonarenganatz.
Bost argazkilarik, zeinetatik batek materiala ez zuen argitaratu 20 urte pasa arte, lortu zuten gertaeraren argazkiak ateratzea eta PSBak materiala ez konfiskatzea[9]. 2009ko ekainaren 4an argitaratu zuen bosgarren argazkilariak bere argazkia, lurraren mailatik ateratako bat, hain zuzen[10].
Arreta gehien erakarri zuen eta ezagunena den argazkia Stuart Franklin-ek atera zuen, Time eta Life aldizkarietan agertu zelarik. Charlie Cole kokatuta zegoen balkoi berean zegoen Franklin, eta ikasle frantses baten bidez lortu zuen argazki-filma Txinatik ateratzea, hark eraman baitzuen te-kutxa batean ezkutaturik.[11]
Gertakariaren argazkirik erabiliena Associated Press-eko Jeff Widener-ek atera zuen, Beijing Hoteleko seigarren solairutik, gertaeratik 800 metrora. Widener zaurituta eta gripeak jota zegoen. Irudia Nikon FE2 kamerarekin atera zuen, Nikkor 400mm 5.6 ED-IF objektiboaz eta TC-301 telebihurgailuaz baliatuta.[12] Widener filmik gabe gelditzen ari zela, Kirk izeneko lagun batek kolorezko Fuji 100 ASA film bat lortu zion korrika eta presaka, argazkia ateratzea ahalbidetuko ziona.[13] Widenerrek argazkiak onak ez zirela uste arren, horietako bat mundu osoko aldizkariek erabili zuten[14], eta Europako egunkari guztien portadan agertu omen zen[15]. Pulitzer saria jasotzeko ere proposatu zuten, baina ez zuen irabazi. Hala ere, bere argazkia munduko argazkirik ikonikoenetakotzat daukagu.[16][17]
Charlie Cole Newsweekentzat ari zen lanean, eta Stuart Franklinen balkoi berean zegoen. PSBko kideek, haren gela miatu eta gero, argazki-filmak suntsitu zizkioten. Horrez gain, gerra-legearen baldintzapean, argazkiak atera izana aitortzera behartu zuten, zeina kartzelan sartzeko moduko delitua den. Hala ere, erabili gabeko karrete bat eta manifestatzaile zaurituen errebelatu gabeko argazkiak bakarrik galdu zituen Colek miaketa hartan, Tanke Aurreko Gizonaren argazkiak Beijing Hoteleko komun batean ezkutatu baitzituen. Cole filma berreskuratzeko eta Newsweekera bidaltzeko gai izan zen[18]. 1990an World Press Photo of the Year saria eskuratu zuen, eta bere argazkia Life aldizkarian 100 Photographs That Changed the World (Mundua Aldatu Zuten 100 Argazki) atalean agertu zen 2003an.
- ↑ (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-04). «Behind the Scenes: A New Angle on History» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-03). «Behind the Scenes: Tank Man of Tiananmen» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Congressional Record. 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ «Themes - The Legacy Of June Fourth | The Tank Man | FRONTLINE | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) FRONTLINE. (2006-04-11). «the tank man» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Picture power: Tiananmen stand-off. 2005-10-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-03). «Behind the Scenes: Tank Man of Tiananmen» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-04). «Behind the Scenes: A New Angle on History» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-03). «Behind the Scenes: Tank Man of Tiananmen» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «"Tank Man": The Picture That Almost Wasn't» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-03). «Behind the Scenes: Tank Man of Tiananmen» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Witty, Patrick. (2009-06-03). «Behind the Scenes: Tank Man of Tiananmen» Lens Blog (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).