Pulitzer saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pulitzer saria

Pulitzer Sariak (ingelesez: Pulitzer Prize, ˈpʊlɨtsər ahoskatua) Estatu Batuetan ingelesez kaleratutako Kazetaritza, Literatura eta Konposizio musikalari dagozkion 21 sari. Urtero banatzen dira, apirila inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Pulitzerrek bere testamentuan sari horren beharra adierazi zuen. Testu horretan, 13 sari bakarrik aipatu zituen: lau Kazetaritza-sari, lau Literatura-sari, lau Antzerki-sari eta Hezkuntza-sari bat.

Pulitzerrek eskatu bezala, Columbiako Unibertsitateko presidenteak ematen du epaimahaiak erabakitako sarien berri.

Sari horiek 1917ko ekainaren 4an banatu ziren lehenengo aldiz. Harrezkero, urtez urte banatu ditu Columbiako Unibertsitateak Pulitzer Sarien patronatuarekin (Pulitzer Prize Board) batera.

Prentsa-argazki onenaren Pulitzer saria 1942an banatu zen lehenengo aldiz, eta musika-konposizio onenaren saria, 1943an.

1970 eta 1979 urteen artean, sari berriak sortu ziren: Saiakera-, Kritika- eta Fikzio-sariak.

Estatu Batuetan egoitza duten egunkarien argazkiak izan daitezke kazetaritza-sarien hautagaiak.

Sariarekin batera, 10.000 dolarreko txeke bat ere ematen da.

Saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pulitzer saria Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]