Lankide:Eurf/Proba orria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, eta egileari, eta beste titular batzuei horien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.

Jabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak.

Espainian Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak arautzen du jabetza intelektuala (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuak onartutakoak).

Hemen hasten da nire partea.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabetza intelektualaren eguna apirilaren 26an izaten da.

Joera bat existitzen da, batez ere, software librearen mugimenduaren jatorriarekin zerikusia daukana, kontsideratzen duena jabetza intelektualaren terminoa engainagarria dela eta kontzeptu baten azpian araubide juridiko desberdinak biltzen dituena, berekiko parekagarriak ez direnak, besteak beste, patenteak, egile eskubideak, markak eta jatorri-deiturak.


Jabetza Intelektualaren sailkapena.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabetza intelektualaren munduko erakundearen (OMPI) arabera, lan baten jabeak lan hori nahi duenean erabil dezake eta beste pertsona batek ezin dezake bere jabetza legalki erabili bere baimena izan gabe, pertsona fisikoa nahiz juridikoa izanda. Jakina, eskubide honen aplikazioa mugatuta dago. Jabetza intelektuala kudeatzen duen lanaren arabera, jabetza industrialaren eta egile eskubidearen arabera banatzen da.

Jabetza Intelektuala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmaketak, patenteak, markak, marrazkiak, eredu industrialak eta jatorriaren argibide geografikoak; estatuak ematen duen eskubide baztertzailea da forma industrialean eta komertzialean ustiatzeko edo erabiltzeko. Asmakizunak edo aplikazio industrialaren berrikuntzak, edo indibiduoek edo enpresek haren produktu edo zerbitzuentzat, bezeroen aurrean merkatuan bereizteko egiten dituzten argibide komertzialak dira. Asmaketak, markak, patenteak, trazatuaren zirkuitu integratuen eskemak, izenak eta izendapen komertzialak, marrazkiak eta eredu industrialak, baita ere, jatorriko argibide geografikoak barnean hartzen ditu, gainera bidegabeko lehiaren kontrako babesa barne dago.

Jabetza industrialaren babeserako Parisko hitzarmenaren 1.3 artikuluaren arabera: “Jabetza industriala bere adiera zabalenean ulertzen da eta beraz, ez zaio soilik industriari eta merkataritzari aplikatzen, nekazaritza industriaren eremuari eta lan horri buruzko eratorritako produktuei aplikatzen zaio ere, naturalak hala asmatuak, hala nola, ardoak, tabako orriak, fruituak, mineralak, ur mineralak, landareak, irinak, garauak…”

Jabetza intelektualaren mota bati buruz hitz egiten dugunez, harreman estu bat du gizakiaren sormenarekin, marrazkiekin eta modelo industrialekin, produktu industrialetako itxura determinatzen duten sorkuntza estetikoekin. Gainera, jabetza industrialak lantegiko edo merkataritza markak barneratzen ditu, zerbitzu markak, izenak eta izendapen komertzialak, jatorriaren argibideak eta jatorri-deiturak barnean sartuta eta bidegabeko lehiaren kontrako babesa ere. Sorkuntza intelektualaren ezaugarria - izateduna -, gutxiago irtena da, baina axola duena jabetza industrialak informazio bat kontsumitzaileei zein zeinutan transmititzen duen, zehazki produktuak eta zerbitzuak merkatuan nola eskaintzen diren zehazten du eta erabilera txarrarekiko dago zuzenduta babesa oso posiblea delako kontsumitzaileei akatsa eragitea eta oro har praktika engainagarrien aurka egiten da.

Egile eskubideak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan artistiko eta literarioak kontuan hartzen ditu, hala nola, nobelak, olerkiak eta antzezlanak, filmak, lan musikalak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak, eskulturak eta diseinu arkitektonikoak. Sorkuntza artistikoei aplikatzen zaie, adibidez: olerkiak, nobelak, lan musikalak, pinturak, lan zinematografikoak eta ordenagailuko programak. Ingelesez, gainerako hizkuntza Europarrekiko ezberdintasuna dago, egile eskubideak izenarekin deitu ordez, copyright bezala ezagutzen da. Copyright terminoa, sorkuntza artistiko eta literarioen gaineko funtsezko ekitaldiekin zerikusia dauka, bakarrik egileak egin ditzake edo beste pertsona batek, berak emandako baimenarekin. Zehazki, lan artistiko eta literarioen kopiak egitean datza, esaterako: liburuak, pinturak, eskulturak, argazkiak eta lan zinematografikoak. Bitartean, egile eskubidearen adierazpenak, lan artistikoaren egileari igortzen dizkio, honela azpimarratzen da lan artistikoaren sortzaileari lana onartzen zaiola, lege gehienetan egilea berariazko eskubide zehatzetatik disfrutatzen du haren sorkuntzarekiko, erreprodukzio deformatua galarazi dezake eta berak daukan eskubide baztertzailea da, berriz, beste eskubide batzuk existitzen dira, esaterako, eskubidea kopiak egitera, hirugarrenek erabil dezaten, adibidez, helburu horrekin egileak emandako lizentzia baten bidez.

“Egile eskubidearen” adierazpenak erreferentzia egiten dio ekitaldi nagusiari, sorkuntza artistiko eta literarioei buruz, bakarrik egileak burutu dezake edo bere onespenarekin (ondarezko eskubidea). Ekitaldi hori lan literario edo artistikoaren kopien produkzioa da, hala nola, liburu bat, pintura bat, eskultura bat, argazki bat, film bat eta duela gutxitik, eduki digitalak. Bigarren adierazpena, “egile eskubideak " (edo egileen eskubideak), lan artistikoaren sortzailearen eskubideei erreferentzia egiten dio, horrek nabarmentzen du (ia legedi gehienetan onartua) egileak bere sorkuntzari buruzko eskubide espezifikoak dauzkala (eskubide moralak), adibidez, bere lanaren erreprodukzio distortsionatua bera bakarrik galarazteko eskubidea dauka, berriz, beste eskubide batzuk; kopiak egiteko eskubidea adibidez, beste pertsona batzuek erabili dezakete (ondarezko eskubidea titular bati emana), adibidez: argitaratzaile bat, zeinak lizentzia bat lortu duen egilearen helburu horretarako. Jabetza intelektualaren titularrak, bere jabetzaren gaineko gaitasun osoa dauka, edonork baimena eskatu behar dio erabili ahal izateko. Estatu bakoitzak jabetza intelektualari buruz ezartzen dituen eskubideak independenteak dira estatu horretarako, beraz, beste estatu batek eskubide bera eman ahal dio beste pertsona bati, ondorioz, lan, asmakizun, ideia edo berezitasun karaktere berdinak, jabetza intelektualari buruzko lege bat baino gehiago izan dezake, jabetza horrek ematen duten estatuen arabera. (Melgar, 2005)

Solik argazkia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkiak kontutan hartzen dira soilik, argazkigintza bitartekoek edo antzekoek egiten dituzten argazkiei, ez direnak berezko autoreen sorkuntza intelektualak. Azpiatal honek, estatu bakoitzean babes gradu ezberdina dauka, adibidez; Espainiar jabetza intelektualaren legediaren arabera, argazki soilen egileak ez dauka argazki horren gaineko egile-eskubiderik, baina argazkiak banatzeko, erreproduzitzeko eta ustiatzeko eskubide esklusiboa dauka 25 urtetan, argazkia edo erreprodukzioa egin eta hurrengo urtearen urtarrilaren 1ean hasita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]