Lankide:Garalu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaldea. Sobre el origen de los vascos y su relación con los guanches, Federico Krutwigek idatzitako saiakera liburua da. 1978 urtean kaleratu zen Txertoa argitaletxearekin. Bertan Europako mendebaldean sustrai etnokultural aurreindoeuropear bat deskribatzen du, zeinaren gaur egungo aztarna bizidun bakarra euskara litzatekeen.

Liburuan planteatzen duen ideia Dominik Wölfel arkeologo austriarrak kanariar uharteetan eginiko ikerketetan oinarritzen da. Guantxeen hainbat elementu linguistikok kointziditzen dute, Krutwigen esanetan, Europako mendebaldeko hizkuntzekin, baina ez Europa ekialdeko hizkuntza eslabiarrekin ezta Afrika iparraldeko berbereekin. Krutwigek guantxeak lotzen ditu Europako mendebaldean garaturiko megalitoen konplexu kulturalarekin.

Horrekin batera, arkeologian eta hizkuntzalaritzan erabiltzen diren teoriak aztertzeko bide bat aurkeztu zuen, teoria axiomatikoak eta teoria enpirikoak bereiztuz, orduan garatzen ari zen zibernetikaren zientzien arabera.