Guantxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guantxeak, Indigena kanariarrak

Tenerifen dagoen Beneharoren oroigarria.
Biztanleak guztira
Gaztelaren konkista gertatu zenean 100.000 inguru artxipielago osoan
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Kanariar uharteak
Hizkuntza
Hizkuntza guantxeak, guantxera
Erlijioa
Animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Ipar Afrikako berbereak

Guantxeak[1] Kanariar Uharteetako indigenak ziren. Denboraren joanean, izen hori uharteetan zizi diren herri guztientzat orokortu da, baina hasieran batean Tenerife uhartekoei bakarrik esaten zitzaien guantxe. Horregatik, zenbaiten ustez egokiagoa da kanariar indigenak izena, guantxeak baino. Herri horien jatorria berberea zen, Afrikako iparraldeko zenbait herrirena bezala, ustez K.a. 1000. urtearen inguruan Afrikako iparraldetik hara joanda. Guantxeak 1402tik aurrera gertatu zen Gaztelaren inbasioaren ondorioz desagertu ziren, baina haien aztarnek Kanariar Uharteetan oraindik bizirik diraute.

Palman dagoen Belmaco kobazuloa, antzinako biztanleek (benahoritek) bizilekutzat erabilita.

Jatorrizko izena guanchinet da, "Tenerifeko gizakia" esan nahi duena (guan "gizakia" da; eta chinet, "Tenerife").

Espainiar konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1402an hasi zen, Lanzarotera joandako Jean de Bethencourt eta Gadifer de la Salleren espedizioekin. Uharte hartan eta Fuerteventuran oposizio handirik ez omen zuten erakutsi guantxeek, baina bai gainontzeko bost uharteetan. Hierro hartu zuten segidan eta haren ondoren, Gomera, La Palma eta Kanaria Handia.

Tenerifen, ordea, handik ehun urtera gauzatu zen konkista. Ospea du Acentejko Lehen Gudak, Sarraskia izenaz ere ezagunak, guantxeek egin zuten erresistentzia ikusgarria zela eta: arma urrirekin —harriak soilik erabiliz—, haran batean espainiarrei segada egin zieten eta haietako asko hil.

Azkenik, Acentejko Bigarren Gudak espainiarren garaipena ekarri zuen, 1496an.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Guantxera»

Guantxera hizkuntza zuten, XVIII. mende inguruan galdu zena. Tamazight edo berbereen mintzairari parekatu izan zaio. Gaur hiztunik ez duen arren, hainbat aztarna utzi ditu uharteetako gaztelanian, bai eta hango toponimian ere.

Ikerlari batzuk herri horien hizkuntza eta euskara lotzen saiatu ziren, bereziki Federiko Krutwig,[2] baina gaur egungo hizkuntzalaritzan erabat baztertutako teoria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Federiko Krutwig: Garaldea. Donostia: 1978. Txertoa. Liburu horretan, Krutwigek guantxerazko testuak eta hitzak jaso zituen, euskararekin konparatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]