Lankide:Goiuri Larrañaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Daphnia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daphnia

Daphnia animalia ornogabea da, krustazeo ordenakoa eta planktonikoa den Cladocera generoan sailkatzen da eta ur ingurunetan dute bizilekua. Normalean, dafniak esaten zaie, baita ur-arkakusoak ere, txikiak direlako eta igerian “saltoka” egiten dutelako, nahiz eta arkakusoak, intsektuak direnez, dafnietatik oso urrun dauden biologikoki. Gainera; ur gezeetako ekosisteman paper garrantzitsua jokatzen dute itsas animalia askoren elikagai direlako. Beste alde batetik ur arkakusoek, ingurune jakin batzuetan erabil daitezke toxinek ekosisteman dituzten eraginak probatzeko, eta espezie adierazle bihurtzen dira, bereziki erabilgarriak, bizi-ziklo motzagatik eta ugaltzeko ahalmenagatik.


Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dafnien tamaina 0,5 eta 4 mm bitartekoa da. Ur-inguruneetan bizi dira, adibidez, putzuak etaibaiak, eta, funtsean, fitoplanktonez elikatzen dira. Halaber, mikroorganismoak har ditzakete, hala nola protistak eta bakterioak, bai eta materia organiko partikulatua edo disolbatua ere. Ezaugarri nabarmenena begi konposatuak dira, gero antenak eta sentsilia abdominal pare bat. Espezie askotan, koraza zeharrargitsua edo ia zeharrargitsua da, eta indibiduo bikainak egiten ditu mikroskopioaren azpian aztertzeko, eta bihotzaren taupadak ere ikus daitezke.

   Ba al dakizu   

Gai dira estalki baten azpian bizirik ikusteko eta uretara bueltatzeko, itxuraz ez bada ere!



Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dafniak partenogenikoki ugaltzen dira, normalean udaberritik uda bukaerara arte. Giro-tenperaturak (baita elikagaia eskuragarri izateak ere) eragin handia du ugalketan, eta 25 eta 30 °C bitarteko tarte ideala du. Oparotasun-egoeran, gazte bat edo gehiago haziko dira exoeskeletoaren barruan dagoen hazkuntza-poltsa batean.

Daphnia arrautzekin




Sare Trofikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-arkakusakusoek krustazeo eta errotifero txikiak irents ditzakete, baina, normalean, iragazketaren bidez elikatzen dira, alga zelulabakarrak eta zenbait detritu organiko irentsiz, protistak eta bakterioak barne. Ur-zutabetik ez ezik, lakuen hondotik ere lor dezakete janaria, bereziki neguan. Dafniak erraz manten daitezke legamia-dieta baten bidez, baina hori gehienetan laborategian edo kontrolatutako inguruneetan gertatzen da. Beste alde batetik; daphniak edo ur-arkakusoak, aske dauden itsasoko animali askorentzat elikagai dira. Adibidez: dortokak, arrainak, etab.

   Ba al dakizu   

Hanken mugimenduak etengabeko fluxua sortzen du, eta elikagaia digestio-sistemarantz doa. Izan ere, Lehenengo eta bigarren hanka-pareak organismoak iragazteko sisteman erabiltzen dira, eta xurgagarriak ez diren partikulak kanpoan mantentzen direla ziurtatzen da; gainerako hankek, berriz, ur-fluxua sortzen dute.