Lankide:Gontzal Matilla/Gerra Santu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Godofredo Boullongoaren eta bere zaldunak Jerusalenera joaten, lehen Gurutzadetan parte hartzera

Dinamika militar eta bortitzei dagokienez, Gerra Santuaren kontzeptuak historiako katalizatzailerik garrantzitsuenetariko bat bezala jokatu izan du. Aktore ideologiko hau borondate jainkotiar bat eskatzen duen argudio teologiko batean oinarritzen da. Erdi Aroan zehar garatua izan zen gehien bat. Helburu nagusia Jaungoikoaren Erresumaren sorrera eta defentsa izan zen beti.  Hori betetzeko, Elizak, egindako bortizkeria justifikatzeko, marko ideologiko bat sortu zuten, batzuetan toki batzuk konkistatzeko biolentzia erabili behar zelako. Kristauen eskutik topatu daiteke guzti hori, baita ere alor musulmanean. Batzuk esaten dute bigarrenak lehenengoan eragina izan zuela. Egia da bi mugimenduen artean paralelismo batzuk existitzen direla, bortizkeria justifikatzeko irudi sakratuen inbokazioa bezala: Santiago kasu kristauean eta Mahoma musulmanean.[1] Horregatik yihad-a aipatzea komeniagarritzat hartu dugu.

Testuaren lehenengo partean, termino hau kristautasunean izan duen ibilbidean zentratuko gara. Testamentu Zaharraren eta ondoren San Agustinengatik mantendu izan zen ideologia, Erdi Aro Betearen aurreko testuinguruetan erabilia izan dena.[2] Ostean bere estrukturazioa aztertuko dugu, monje gregoriarrek egin zituzten garapenak. Honekin bilakaera ideologikoaren ondorioak ikusiko ditugu, gurutzadak abiapuntzat hartuta. Testuaren bigarren partean, islamiar gerra santua ikusiko dugu, bere estruktura orokorra aztertuz eta bere marko praktikoa azalduz. Horrela Europako Erdi Aroan eman diren Gerra Santuei azterketa orokor bat emango diegu.

Kristauen Gerra Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marko ideologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbano II.-a Lehen Gurutzaden predikua ematen 1095an

Eztabaida teologikoez gain, prozesu hau bi transmisore handitan laburbildu dezakegu. Alde batetik Testamentu Zaharra daukagu, non, Yahveh-ren irudiaren bitartez, gudaren legitimazioa bilatu izan zuten. Hasteko, Anatemai delakoa definituko zuten, blasfemia bera edo Jaungoikoarenganako irain bat izango zena. Honen aurrean harem delakoa egongo litzateke, Jaungoikoaren etsaien baztertzea. Honekin San Agustinengana iristen gara, ideia guzti hauen bilketaz arduratu zen, eta aztertuko ez ditugun ñabardura batzuk gehituko zituen. Bestalde, prozesu honen gailurra daukagu, non monje eta intelektual gregoriarrek, Elizaren partez egindako bortizkeria justifikatzeko, aukera bat ikusi zuten elementu bibliko honetan. Prozesu hau ulertzeko, prozesu beraren estruktura ideologikoa sei oinarri nagusitan laburbildu genezake:

Hasteko, lehenengo hiru oinarriak ditugu, Bibliaren eta San Agustinen garaian eraikiak izan zirenak. Bortizkeriaren jatorri jainkotiarra (Deo auctore bellum) topatuko dugu hasieran, Jaungoikoa akzio beraren deitzaile bezala aurkezten bait da. Bigarren tokian unibertsalitate kristauaren apelazioa daukagu; hau da, gerra honetan parte hartzeko sinesdun guztien deiketa egiten da, egoera sozial edo politiko guztien gainetik. Azkenik, etsaiaren kriminalizazioari buruz hitz egin beharko genuke, askotan hauen diabolizazioarekin doa. Etsaia izaki maltzur bat bezala aurkezten da, fedearen eta sakratuaren profanazioaz arduratzen dena.[2] Orokorrean Testamentu Zaharra askoz bortitzagotzat hartzen da, edo gutxienez indarkeria erabiltzeko joera handiagoa duela esaten da. Makabeoen Gerra bezalako adibideak dira hauen lekuko. Kontraz, Testamentu Berriak Jaungoikoa bortizki defendatzeko erreferentziak egiten ditu, baina normalean metaforikoki.[3]

Goi Erdi Aroan zehar, hitzaurre guzti hau garaiko agintariek erabili zuten. Adibiderik garrantzitsuena Karlomagno da, Saxoniarren edo Abaroen kontrako gerra justuaren justifikazioa erabili zuenean. Hitzaurre horietan Christianitas bati buruz hitz egiten zen, mehatxatuta sentitzen zen komunitate kristau bat.[3] Jaungoikoaren bakea zikintzen ari zen, eta horregatik bortizkeriaren erabilera justifikatuta zegoen. Aipatu dugun bezala San Agustinen garaitik izan ziren erabiliak horrelako hitzaurreak. Garai honetan zehar santu desberdinetan oinarritzen ziren akzio bortitz ugari, Hagiografia hedapen tresna gisa erabilia izanda.Elizak irudi desberdinak erabili behar zituen kristautasuna gudarien erreferentzia izateko. Baina bere historian zehar, kanonizatuak izan ziren pertsonaiak bortizkeria inperialaren biktima bezala aurkezten dira; baketsuak ziren, Erromatar Inperioa izan zen bezalako mundu batean. Horregatik, pentsamendu bortitzaren eta erlijiosoaren loraldian, bortizkeriaren bitarten fedearen defentsa aurrera eraman zuten pertsonaiak sortzen hasi ziren.

Santiago edo San Jorge bezalako erreferenteak Kristoren gudari bezala izendatzen ziren. Haien historiak eta istorioak mentalitate kristauean zehar hedatu ziren, zeinek geroz eta hobeto ulertzen zuten kristautasunaren defentsa bortitzaren beharra. [4]Guzti hau ikonografia militarrean ikus daiteke, Goi Erdi Arotik ejerzituek sinbologia desberdina erabiltzen baitzuten. Nekazari batzuetatik hasita, zeintzuk musulmanen kontra defendatzen ziren, errege boteretsuenetara. Guztietan gurutzearen edo santuen errepresentazioen erabilera ikus daiteke, borrokan izugarrizko garrantzia zutenak nahiz eta hau galdu. Prozesu hau IV. eta IX. mendeen artean sar dezakegu.[3] Marko hau ondoren iritsiko zen prozesuarentzat perfektua izango litzateke, Erreforma Gregoriarrarentzat.

Bukatzeko, azkenengo hiru zutabeak izango ditugu, erretorika gregoriarrak kodifikatu zituenak. Honekin prozesu hau bukatutzat eman dezakegu, hemen Gerra Santua ideologikoki definitzen bait da, gurutzaden faktore nagusia izango dena. Laugarren zutabea remissio peccatorum bezala definitu daiteke, Jaungoikoaren gudariak barkamen jainkotiarrarekin sarituak izango baitziren. Bosgarrenean interbentzio jainkotiarra bera daukagu. Orain Jaungoikoak ez zituen soilik gerrak deituko, baizik eta hauetan zuzenean parte hartuko zuen garaipena lortzeko. Bukatzeko, boto erlijiosoak ditugu, gudarien bizitza osoa antolatzen zituztenak, ohitura batzuk markatzen zituztenak eta disziplinarekin jarraituak izan behar zirenak.[3]

Ekialdeko Zismaren ostean, egoera aldatuko zen. Aita Santutzak arriskuan ikusiko zuen bere burua, eta horregatik beldur horiek ofentsiba katoliko batera pasatuko zituen. Hiru fronte sortuko ziren: judutarrak, musulmanak eta herexeak. Gurutzea izango zen irudi nagusia, Jesusen sakrifizioa eta martirioa errepresentatzen baitzuen. Horregatik gerra santuaren prozesua azkartzen joan zen.[5] Gurutzadak prozesu honen gailurra bezala aurkeztu ditugunez, lehenengo gurutzada aldarrikatu zuen hitzaurrea aztertuko dugu. Urbano II.a Aita Santuak eman zuen 1095ean.

“Jerusalem eta Konstantinoplako hiri urrunetatik, albiste lazgarri bat iritsi zaigu: Jainkoaren madarikatu duen arraza gaizto batek kristauen lurrak inbaditu ditu eta ezpataz, suz eta arpilaketaz hondatu ditu. (...) Erabat suntsitu ditu Jaunaren elizak edo bere erritu lizunetarako egokitu ditu.”[6]

Hitzaurrearen parte honetan hirugarren elementuaren presentzia antzeman daiteke: etsaiaren kriminalizazioa. Musulmanak deabruaren arraza bezala definitzen ditu, harpilatzen eta hiltzen duena. Demonizazio argia da eta mahomazaleak herexetzat hartzen ditu. Hemen lehen ikusitako anatema ikusten dugu. Testuarekin jarraituz:

“Horixe bera da, Gure Jauna, era guztietako jendea, zaldunak eta peoiak, aberatsak eta pobreak, Ekialdeko gure anaien lurretatik deabruaren arraza hori akabatzera goinbidatzen zaituztena. (...) Hara doazenei, ziurtatzen diet, Jaungoikoak eman didan aginteagatik, bidaian hiltzen badira, lurrez edo itsasoz, edo paganoen aurka borrokatuz hiltzen badira, momentuan, bekatuak barkatuko dizkietela”.[6]

Hemen beste hiru elementuak ikusi daitezke. Alde batetik, jatorri jainkotiarra daukagu, Jaungoikoa bera baita mugimenduaren deitzailea. Mugimendu hau era guztietako pertsonek osatuko zuten, unibertsalitate kristaua kontzeptuaren oinarria izanda. Hauek etsaia eliminatu beharko zuten, hereman bezala. Bukatzeko, barkamen jainkotiarra ikus daiteke. Garrantzitsua da, baita ere, hitzaurrearen amaiera markatuko zuen esaldia: “Urbano Aita Santuak hitzaurrea bukatu zuenean, hainbeste puztu zen jarraitzaileen gogoak, non zera oihukatzen hasi baitziren: ‘Jaungoikoak nahi du! Jaungoikoak nahi du!’”.

Hor ikusten dena hitzaurrearen konsekuentzia ideologikoa da, Aita Santuaren jarraitzaileek Gerra Santuaren kontzeptua adoptatu baitzuten, eta Jaungoikoa hartu baitzuten erasoaren oinarria, bere legitimitatea eta justizia jainkotiarra aitzaki bezala erabiliz.[2]

Marko praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1099an Jerusalenen bizitako setioa, Lehen Gurutzaden barnean

Orain arte Gerra Santuaren kontzeptuaren artikulazio ideologikoa ikusi dugu. Baina ideologia orok bere funtzio materiala dauka; hau da, ideologia baten sorrerak pentsamendu kolektiboaren izaeran eragina izaten du eta, hortaz, honen barneko dinamiketan. Gurutzadak dira honen adibide nagusi. Zibilizazio Katolikoak hitzaurre gerrazale bat artikulatuko zuen, geroago helburu komun batean proiektatuko zuena: Jaungoikoaren justizia jainkotiarra eta ekartzen zuen bakea. Mentalitate kolektiboan hitzaurre honek izan zuen boterea oso efektiboa izan zen, eta Pierre Bonnasie bezalako autore batzuk masen mugimendu bat bezala definitu izan dute. Hitzaurre guzti honek plano material batean gatazka bat sortzen du, izaera espiritualeko arrazoi batzuk biltzen dituena. Hemen ideologia honen elementu berezienetariko batean sartzen gara, espiritualtasuna. Mugimendu guzti hau, ikusi dugun bezala, sakralitate eta espiritualtasun aura batean dago murgilduta.

Plano materialera itzulita, baieztatu dugun bezala, irudimen guzti honek helburu material bat dauka Erdi Aroko gizartearengan. Alde batetik Aita Santuaren Elizaren nahi politikoak ditugu. Milurtearen hasieran bere barne-indarraren handitzearen beharra ikusiko zuen, horrela estatu guztiekiko harreman guztiak moztu eta hobeto kontrolatzeko.[3] Gerra Santuaren kontzeptua Elizaren egituraren oinarrizko faktore bat izango zen. Hala ere, ikusi dugun bezala, honek ez du esan nahi lehenik erabiltzen ez zela. Baina aipagarria da garai honetan jasandako artikulazio eta formalizazioa. Ontalva bezalako autore batzuk Gregorio VII.ak estatu kolpe ideologiko bat eman zuela diote; hau da, Aita Santuaren autoritatea behin betiko ezarri zuela Gerra Santua bezalako kontzeptuen erabilerarekin.[3]

Lehen aipatu dugun bezala, lehenengo ondorio garrantzitsua Gurutzada izan zen. Gregorioren estatu kolpearen ondoren, sinestun guztiak Gerra Santura jo zuten. Hemen Bonnasieren definizioa indartzen da, masen mugimendu bat etorri zelako. Baina, masetatik haratago, ideologia guzti hau gizartearen talde batean interes handiarekin izurritu zen: zalditeria. Elizak talde armatu, diziplinatu eta efektibo bat behar zuen, eta hori goi zein behe noblezian topatu zuen. Alde batetik, noblezia laikoa arrisku bat bezala antzematen zuten, bere kontroletik at zegoen, aktore bortitz bat zelako. Bestalde, behar zutena zen, eta horregatik marko ideologiko bat eman zitzaien, haien ahalmen militarra eskuratzeko.[3] Marko guzti honek, zalditeriaren autoritatea handitzeaz gain, oso boteretsua zen faktore espiritual bat ematen zien. Zalditeriaren sakralizazioarekin Milites Christi fenomenoa iritsiko zen; hau da, Kristoren soldaduak. Hauek Gerra Santuaren soldaduak definituko zuten, gerra gudariek egingo baitzuten, eta hauek egituraketa bat beharko zuten haien ohitura eta errituetan, identitate komun bat izateko.[2] Horrela beraien eginkizun nagusia Gerra Santua egitea zen, Jainkoaren Bakea mantentzeko.

Carlos de Ayalaren azalpenean oinarritutako eskema propioa.

Guzti hau Gurutzadetan instituzionalizatuko zen, orain ez zirelako sinbolo sinple bat izango. Orain erakunde militarrak egituratuko ziren, Gerra Santuaz arduratuko zirenak. Hauek ordena militarrak izango ziren, non orain arte ikusi ditugun elementu sinboliko eta ideologikoen aplikazio praktikoa ikus dezakegu. Gurutzada guztia Europa osotik iritsitako zaldunek zuzenduko zuten. Milites Christiaren kontzeptua oinarritzat izanda, Jerusalengo konkista burutu zuten. Baina, iritsi zirenean, ikusitako errealitatea oso desberdina izan zen. Egoera askoz konplexuagoa zen, eta konkistaren ostean argi geratu zen prozesua askoz luzeagoa izango zela. Honen aurrean Elizak erasoa dinamizatu behar zuen. Horregatik ordena militarrak sortzen hasi ziren. [5] Militantzia erlijiosoa mugara bultzatuko zuten monakotza erakundeak. Horretarako gerra santuaren kontzepzioa moldatuko zuten, zaldunek armak erabili ahal zituzten, baina monjeek armen erabilera justifikatu behar zuten. Horretarako “Bi Ezpaten” tesia sortu zuten, non ezpata espirituala eta ezpata materiala aurkezten ziren, bakoitza behar den momentuan erabiliz. Bukatzeko, ordenak prozesu honen gailurra izan zirela esan dezakegu, teorizazio hau bi rol nagusiak batzen zituztelako, hau da,  bellatoresak eta oratoresak, horrela gerlari monjeak sortuz.[2]

Islamiarren Gerra Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Santuaren nozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

629ko Khaybarreko guduaren irudikapena

Ekialde Hurbileko Erdi Aroko gerra-gatazka beti ikusi izan da Mendebaldeko ikuspuntutik  kutsu edo motibazio erlijioso zuten gertaerak bezala. Hau fanatismo batekin erlazionatu izan da, kalifato unibertsala helburu izango zuten ideien burutze nahi gisa. Lan honetan zehar Gerra Santuaren (edo Motibazio Erlijiosodun Gerraren) nozioa aztertuko da mundu arabiar-musulmanean. “Gerra Santua” terminoak jatorri mendebaldarra dauka, askotan arabiar-musulman mundura eramaten dena yihad terminoaren bidez. Hala ere, yihad-ak ez du zerikusi handirik gerraren esanahiarekin, baizik eta esfortzuarekin. Esfortzu bat borroka bat izan daiteke ala ez, eta ziur ez duela zertan zerbait bortitza izan behar. Historikoki yihad-ari emandako zentzua barneko borrokarekin lotuta egon da eta, garrantzia txikiagorekin, kanpokoarekin, gaizkia ekiditeko eta justizia inposatzeko. Testuinguru honetan barneko borroka “borroka handia” izango litzateke eta kanpokoa “borroka txikia”. Hortaz, gerrak ez du zertan lotura zuzena izan behar. Hala ere, eta azalduko dugun bezala, lotura ez zuzen batez harremantzen dira.

Kontzeptua zehaztea zerbait zaila da, denboraren eta espiritualitatearen artean sortatzen diren elementu batzuk baititu. Nozio hauek ulertzeko, oso garrantzitsua da arazoaren ikuspuntu manikeo guztiak kentzea, harb (edo gerra) terminoak, indar dikotomiko bat izan ordez, anbiguotasun bat duelako. Analisi kontzeptual honen zehazpena derrigorrezkoa da, orokorrean Gerra Islamikoa Gerra Santutzat hartzen baita nahiz eta honek ez duen zertan horrela izan behar. Islamiar Munduan gerrak forma anitz izan ditzake, helburu materialetatik sakratuetaraino. Horregatik kontuan izan behar da gerrak ez dituela beti oinarri erlijiosoak. Izan ere, oinarri politiko, sozial eta ekonomikoak izan ditzake.[7]

Kristauek bezala, musulmanek gerra egitea argudio erlijiosoekin justifikatzen zuten Erdi Aroan zehar. Jaungoikoaren izenean egindako borroka zen, fedearen bitartez justifikatuta eta hau praktikatzen zutenei onura espiritualak eskaintzen zizkieten. Islamaren kasuan Gerra Santuaren nozioaren karakterizazioa ez da yihad-aren ideiara mugatu behar, baizik eta ribat, fatha (garaipena) eta sahada (martirioa) kontzeptuetara hedatu behar da. Guztiak estuki daude harremanetan, Gerra Santuaren unibertso kontzeptuala eraikitzen dute islamiar doktrina klasikoan eta oso sakralizatutako gerra-praktika baten nozioaren formaziora laguntzen dute. Gerra Santuaren eta doktrina islamikoaren arteko binkulazioa zerbait gatazkatsua izan daiteke musulmanen artean sortzen den errefusa dela kausa. Honen detraktoreek yihad-aren esanahiak gerra santuarekin zerikusirik ez duela baieztatzen dute, termino hori ez dela arabieraz existitzen. Gainera, Gerra Santuaren terminoa Islametik kanpo geratuko litzateke honen doktrinan ez baita existitzen gerra laikoaren kontra jartzen den gerra erlijioso bat.

Gerra santuaren nozioak kristau eta islamiar tradizioko gerren artean existitzen diren paralelismoak hobeto ulertzen laguntzen digu. Kristautasunean Testamentu Zaharra eta Berria arma ideologiko bezala erabili ziren, eta gauza bera esan daiteke musulmanen munduan, non Koranaren eta Sunnaren oinarri asko erabili ziren yihad-aren nozioak definitzeko.[7] Legitimaziorako argudio nagusia errebelazioaren testuetan egoteak, Jaungoikoaren maitasunarengatik egindako yihad-a, fede islamiarraren arlo sakratuenarekin harremanetan jartzen du. Testu koranikoan  gerraren kontzeptu eta ideiak izaera jainkotiar batekin deskribatuta eta azalduta agertzen dira. Jaungoikoaren partehartze zuzenari aingeruen interbentzioa batu behar zaio.

Komunitate musulmanak ez zuen gerra balore edo helburu nagusi bezala. Hala ere, Mahomaren jarrera gerraren moraltasunaren errekonozimendua baieztatzen zuen, errebelazio koranikoaren baieztapenarekin, non komunitatearen onuragatik armen erabilpena onartuta zegoen. Horrek aleia koranikoen interpretazioak geroz eta gudazaleagoak bilakatu zituen.

Mahomak, bere jarrerarekin ez zuen mezu militarista bat bidali, eta are gutxiago Islama Arabia eta mundu arabiarretik kanpo inposatzeko. Hala ere, Medinan zegoenean bere etsaien kontrako aleia “gerrazale” batzuen existentziak horretara oker dezake.  Kolpe haiek Alah-ren bidezidorreko borrokekin parekatzeak, hain zuzen, yihad-aren nozioa esanahi gerlari zabal eta unibertsalago batean lantzeko oinarri gisa balio izan zuen. Unibertsalismo honek lehenengo konkistekin dimentsio zehatzagoak lortu zituen: hedapen hura Jaungoikoaren bidearengatik egindako borrokak xurgatu egin zuen. Botere arabiarraren hedapena profetaren erlijio nagusiaren subiranotasuna bihurtu zen.[4]

Gerra santuaren praktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

624ko Badr-eko guduaren iraniar irudikapena

Yihad-aren teoria geroago garatu zen, IX. eta XI. mendeen artean, konkistak bukatu, gelditu edo behera egin zuten garai batean, Gerra Santuaren espiritua ahuldu zen. Juristek egindako yihad-aren definizio doktrinala, munduko erakunderik perfektuenena, hau da, fededunen komunitatearen (Umma) nozioaren gainean oinarritu zen. Jaungoikoak funtzio bat ematen die, helburu bat: Lurran bere eskubideak ezartzea, benetako erlijioaren supremazia jartzea; Islama. Horregatik desleialen kontra egin behar da, inguruko erlijioak menperatzen dituztenak.[4] Horrela garatu zen yihad-aren tesi gudazale iraunkorra, zeinen erantzukizuna eta zuzendaritza politikariengan mantentzen zen: fedearen doktoreek desleialen kontrako gerraren beharra bultzatu zuten, ez hainbeste komunitatearen eta orden musulmanaren kontrako prestatzen zuten mehatxuagatik, baizik eta haien desleialtasunagatik. Islama benetako erlijioa eta umma komunitate onena izanda, unibertso osotik hedatzeko baimena izango zuen armen indarra erabiliz behar bazen, betirako iraungo zuen borroka batean.

Horregatik, etsaiekin sinatutako bake-itunak ez ziren betirako bakeak izango, parentesi batzuk baizik. Islamaren domeinua mundu osotik hedatu behar zen, eta inpietatearen lurraldea gerraren domeinuarekin nahasten da: yihad-aren bitartez islamaren lurralde bihurtu behar zen. Lurralde motako distintzio hauek Koranarentzat ezezagunak ziren, non bi parte desberdinetan soilik fidelen eta desleialen inguruan hitz egiten zuen.[8]

Mundu osoan zehar gobernatzeko zuzendua zegoen Islamaren kontzepzio konkistadore eta totalitarioa guztiz teoriakoa zen. Berehala ezinatzat hartu zen, eta horregatik hirugarren designazio territorial legal bat sortu zuten: “treguaren domeinua”, tributo baten truke bakea erosi zuten lurraldeez osatuta. Juristek, era honetan, itxurak mantendu zituzten, tributo hauek autoritatearen eta Islamaren supremaziaren errekonozimendua zirela esanez.[7] Yihad-aren kontzepzio doktrinal hauek horrela hedatu ziren, eta pertsonei buruz beste kategoria batzuk sortu ziren: fidelak, desleialak eta, musulmanak izan gabe, haien legeen pean zeudenak eta arrazoi horiengatik bakean eta babestuta bizitzera baimenduta zeudenak.

Hortaz, nahiz eta mundu kristauko eta musulmaneko Gerra Santuaren ideiek antzekotasunak izan. Gerra santua era askotan dago aurkeztuta, modu oso zabal batean,  batzutan era pertsonal eta pribatuan. Hau gaizkiaren kontrako borroka bat da, kanpokoa zein barnekoa, zuzendaritza pertsonal handi batekin. Borroka hau Erdi Aroan zehar hedatu zen, mundu honetatik kanpoko ajente batzuen kontra, Dar al-Islam delakoa handitzeko eta musulmanen etenik gabeko bizitza askea baimentzeko. Borroka honek bizitza erlijiosoarekin konexio oso gogorra duenez, identitate bera lortzen du.

Nahiz eta aleia koraniko hauek borrokaren ideiarekin harreman zuzen bat ez izan, askotan baliabide hori erabili izan da yihad-aren legitimazio tresna bezala. Yihad-a islamera konbertitzearekin lotzeak hau gerra misiolaritzat hartzera sortzen duen arazoa ekartzen du. Hots, ez soilik islama organizazio eta gobernu bezala hedatzea, bai eta umma hazteko instrumentu bat bezala, konkistatutako komunitateen konbertsioaren bitartez.[7]

Amaitzeko, moralista batzuk barneko yihad-a bultzatzen dute, borroka moral eta espirituala, borroka gudazalea Allah-ren bidean transmititzen duena, umma-ren garaipena duena helburutzat, norbanakoaren eta komunitatearen purifikazioan moralaren perfekzioaren bitartez. Hala ere, ikuspuntu hau beste nozio konkistatzaileekin eta espantsionistekin alderatuta oso desberdina da, zeintzuk musulmanek haien erlijioa era total batean espresatzea bilatzen zuten mundu osoan zehar, inolako interbentziorik gabe. Horregatik, yihad-aren doktrinan hainbat ñabardura daude, IX. eta XI. mendeen arteko juristen interpretazioen artean, eta konkistaren lehenengo garaiko musulmanen yihad-aren nozio primitiboaren artean zein, hala ere, motibazio erlijiozoez bustita egon zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garcia Fitz, F. (2010). La Reconquista. Granadako Unibertsitatea.
  2. a b c d e Rodriguez de la Peña, M. A.. (2021). Anatema y guerra santa: apuntes en torno a la recepción medieval de la narrativa bíblica de bellum sacrum. In Memoria y fuentes de la guerra santa peninsular (siglos X-XV). Ediciones Trea, 77-101 or..
  3. a b c d e f g Palacios Ontalva, J. S. (2017). Cruzadas y órdenes militares en la Edad Media. Sintesis.
  4. a b c Flori, J. (2004). Guerra santa, Yihad, cruzada: violencia y religión en el Cristianismo y el Islam. Granadako Unibertsitatea.
  5. a b Ayala Martinez, C. D. (2015). Órdenes militares, monarquía y espiritualidad militar en los reinos de Castilla y León (ss. XII-XIII). Granadako Unibertsitatea.
  6. a b Sesma Muñoz & García de Cortázar et Ruiz de Aguirre. (2008). Manual de historia medieval. Alianza, 213-214 or..
  7. a b c d Garcia, A.. (2020). Yihad: La regulación de la guerra en la doctrina islámica clásica. Marcial Pons historia.
  8. Castro, A.. (2012). La guerra del mundo islámico y sus formas de aplicación contra los reinos cristianos. Algunas precisiones conceptuales en torno a las aceifas, algazúas y yihad en al-Andalus (ss. X-XI d.C.).. .