Edukira joan

Lankide:I. Davila Larreina/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Susan Landau[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susan Landau (New York, 1954ko ekainaren 3a)[1] estatubatuar matematikari, ingeniaria eta segurtasun politiketan aditua da. Zibersegurtasunean eta Politikan irakaslea da Zuzenbide eta Diplomatuaren Fakultatean, Tufts Unibertsitatean, Massachusetts.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, lehen algoritmoa sartu zuen erabakitzeko zein erradikal hierarkizatu deshierarkizatu egin daitezken, Landauren algoritmoa izenez ezagutzen dena. 1999tik 2010era bitartean Interneteko segurtasunean espezializatu zen Sun Microsystems informatika enpresan. Anita Borg Emakumeen Institutuak 2008an egindako dibulgazio-lana aitortu zion Gizarte Eraginari buruzko 'Vision Award' saria emanez[2].

2010etik 2011ra Harvard Unibertsitateko Radcliffe Ikasketa Aurreratuen Institutuko bazkide izatera heldu zen. Googleko[3] pribatasun pertsonalari buruzko analista seniorra izan zen eta Guggenheim[4] eta Harvard Unibertsitateko Informatika Departamentuko egoilar bekak lortu zituen 2012an.

Urte horretan, Zaintza Ikasketen Sarearen Liburu Saria irabazi zuen 'Surveillance or Security? The Risks Posed by New Wiretapping Technologies'[5] liburuarengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Peacock, Scot; Rooney, Terrie M.. (1998-10). Contemporary Authors. Gale ISBN 978-0-7876-2667-9. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «2012 Fellows in the United States and Canada - John Simon Guggenheim Memorial Foundation» web.archive.org 2012-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. «Susan Landau» privacyink.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. «2012 Fellows in the United States and Canada - John Simon Guggenheim Memorial Foundation» web.archive.org 2012-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. «Security Risks Arising from Wiretapping Technology» Surveillance or Security? (The MIT Press) 2011 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).