Lankide:Igoryueg/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arditi Lehen Mundu Gerran Regio Esercito izena duen Italiako ejertzito errealeko eliteko eraso-soldaduek hartutako izena izan zen. Bere izena ardire (atrebentzia) italiar aditzetik dator, eta "ausartak" esan nahi du.

Arditiko kideak damaz armaturik, 1918.

1917ko udan, Bassi koronelak Reparti d'assalto (asalto-unitateak) sortu zituen, eta talka-tropen zeregin taktikoak esleitu zitzaizkien, etsaien defentsak hautsiz, infanteriaren aurrerapen zabalari bide emateko. Arditiarrak ez ziren infanteriako dibisioen barneko unitateak, borroka adar separatuak baizik.

Reparti d'assaltoek aurretik lubaki-gerra izan zen hartan nolabaiteko arrakasta izan zuten. Gudu-zelaian egindako ekintza ugari irabazi zituzten eta merezitako lekua lortu zuten Italiako historia militarrean. Hala ere, 1920an desmobilizatu zituzten.

Arditi izena, geroago, 1919-1920an Fiumeko okupatzaile italiarrek erabili zuten (gehienak Esercito Regioko soldadu ohiak) Gabriele D'Annunzioren agindupean zeudenek. Hauek alkandora beltzdun uniforme bat eta fez beltz bat zeramatzaten, geroago Benito Mussoliniren Alkandora Beltzek erabili zutena.

Lehen mundu gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esperimentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arditoaren ideia 1914koa da. Batzuen ustez, Esercito erregimentu bakoitzari etsaien lerroen atzean jarduteko trebatutako esploratzaile talde bat sortzea agindu zitzaiolako sortu zen.  

Beste batzuen arabera, arerioen alanbre-hesiak moztu edo leherrarazteko ardura duten "heriotzaren konpainiak", infanteriako patruila bereziak eta ingeniariak Arditiarren aitzindaritzat hartu beharko lirateke. Armadura eta "Farina"[1] kaskoa erabiltzeagatik erraz ezagutzen ziren.

Lehenengo Arditi unitateak Udine probintziako Sdricca di Manzano herrian prestatu eta entrenatu ziren. Beraien zeregina infanteria erregularrei etsaien lerroei erasotzeko bidea erabat zabaltzea zen. Boluntario ausartenak aukeratzen ziren horretarako. Eskrima ikasten zuten eta buruz buruko borrokaren maisuak ziren. Prestatu ondoren, frontera bidaltzen zituzten daga batekin eta esku-granadekin armatuta. Gehienek ez zeramaten ez fusilik ez karabinarik, zaila baitzen tiro egitea eta lubakien espazio estuetan armak kargatzea. Arditiarrak etsaien lubakietara hurbiltzen ziren Italiako artilleriak erasotzen zituzten bitartean. Eraso hori amaitzen zenean, lubaki barrura jauzi egiten zuten, eta etsaia estalita zegoela aprobetxatuz, sastakaiak erabiltzen zituzten erresistentzia oro ezabatzeko. Taktika primitibo hauek oso eraginkorrak izan ziren. Arditiarrek 24 orduz konkistatu zituzten posizioak mantendu behar zituzten, ondoren infanteriak lekua hartzeko. Beraien leloa ``O la vittoria o tutti accoppati´´, hau da, "Irabazi ezean, denok hilko gara"[2] zen. Unitate tipikoak 13 ofizial eta 400 soldadu zituen, boluntarioen artean aukeratuak. 1916ko apirilean Osvaldo mendia erasotzen ari zirela, Arditi unitate bat erabat desagerrarazi zuten.

1916an, Komando Gorenak Arditi unitateei [3] estatus berezia ematea erabaki zuen, baina unitate berriak sortzeari uko egin zion. Arditiarren intsigniak, ezkerreko besoan eramana, VE monograma (Italiako Victor Manuel III.arena) barne hartzen zuen eta soldadu hauentzako bereizgarri gisa bakarrik diseinatu zen. Hauxe izan zen "Ardito" hitzaren lehen erabilera ofiziala Esercitoko erregioan.

Arditi unitateen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917an lubakien gerran soldadu asko hil ziren. Ondorioz, egoera kezkagarri honen aurrean, ofizial gazteek proposamen bat aurkeztu zuten; VIII. armadako 48. dibisioaren barruan eraso-unitateak eratzea. Proposamen hau Giuseppe Bassi kapitainaren agindupean onartua izan zen. 1917ko martxoan, Italiako Komando Gorenak gutun bat bidali zuen, Austria-Hungariako [4] unitate berezien eraketari buruzko informazioa emateko.

Arditiko soldaduak, 1917ko uztailaren 29a

Azkenean, asko eztabaidatu ostean, unitate berezi [5] berriak sortzea erabaki zuten. Ekipo eta entrenamenduei buruzko ezadostasunek, ordea, eraso-unitate berezien sorrera 1917ko uztailaren 29ra arte atzeratu zuten, Victor Manuel III.a erregeak Arditi unitateak sortzea ofizialki onartu zuen arte. Eraso-unitate berriak modu independentean eratu eta garatu ziren, soldadu erregularrek ez bezalako entrenamenduarekin. Eraso-soldaduak edo Sturmtruppen izenez ezagunak zirenak, Lehen Mundu Gerran alemaniar armadan parte hartu zuten soldadu espezializatuak izan ziren. Gorago aipatutako eraso-soldaduak sortzearen ideia hemendik hartu zuten italiarrek.

Lehenengo Arditi unitateak 2. armadan sortu ziren, eta Caporettoko gudua gertatu zenerako Arditi 27 unitatez eta 18.000 gizonez osatua zegoen, nahiz eta ez zuten unitate guztiek gerran parte hartu. Haietako askok Piaveko guduan [6]parte hartu zuten, non tropa austrohungariarren aurrerapena gelditzea lortu zuten.

1918ko ekainean, Ottavio Zoppi jeneralaren agindupean jarri zen 9 unitateko eraso-tropen banaketa. Banaketa hau hedatu ondoren, 2 dibisiotan banatutako 12 unitatez osatutako Armadaren Gorputza sortu zen. 1918ko azaroan, Arditiarrek Vittorio Venetoko guduaren zatirik garrantzitsuenean lagundu zuten, Austriako armaden aurkako azken garaipena ahalbidetuz.

Gerraren amaiera aldera 27 eraso-unitate izatetik 25 izatera pasa ziren. 1920ko urtarrilean, ordea, gerra amaitu eta gutxira, unitate guztiak desegin zituzten.

Entrenamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran soldaduak boluntario gisa eskeintzen ziren, baina geroago unitateetako komandanteak soldadu egokiak aukeratzen hasi ziren. Arditi bi unitate italiarretan bereizten zen; Bersaglieri [7] eta Alpini, eta haien erresistentzia eta indar fisikoagatik ezagunak zirenak.

Indar-, trebetasun- eta psikologia-probak egin ondoren, errekrutek armak eta eraso-taktika berriak erabiltzen zituzten. Buruz buruko borrokan ere trebatzen zituzten, armekin edo armarik gabe, etengabeko entrenamendu fisiko batez lagunduta. Arditiarrak punterian eta eskuko-granadekin trebatzen ziren. Horrez gain, su-jaurtigailuak eta metrailadoreak erabiltzen zituzten. Hain ziren errealistak entrenamenduak, non hainbat gizon hil baitziren oinarrizko entrenamenduetan zehar.

Arditiko erasotzaileak

Entrenamendu zorrotzek, talde-espirituak, ausardiak… eliteko gorputz bihurtzen zituzten Arditiarrak, baina mesfidantza eta lehia giroa ere sortu zen armada erregularreko beste unitate batzuetako ofizialekin. Hala ere, gudu-zelaian haien trebezia militarraz txunditurik, armada erregularreko kideen errespetua irabazi zuten.

Erregimen faxistapean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra ondorengo garaian, Arditi askok Associazione Nazionale Arditi d 'Italia (Italiako Arditi Elkarte Nazionala, ANAI) erakundearekin bat egin zuten. Erakunde hau, futurismo deituriko mugimendu artistikoan mungildua zegoen, Filippo Tommaso Marinetti [8] kapitainak sortu zuen.

Arditi askok bat egin zuten mugimendu faxistarekin, baina haren babesa ez zen aho batekoa izan, politikoki maximalismo sozialistaren alde egin zuten Popolo Arditiek erakutsi zuten bezala. Nolanahi ere, Arditi gehienek ANAIrekin bat egin zuten, eta 1922ko urriaren 23an Mussolinik sortutako Federazione Nazionale Arditi D 'Italia (Italiako Arditi Federazio Nazionala, FNAI) federazioari eman zioten leialtasuna.

Arditiarrek aktiboki parte hartu zuten Gabriele D 'Annunziok Fiume hirian (gaur egun Rijeka, Kroazia) eman zuen kolpean. Italiako anexio baterako bere jatorrizko plana Erromako gobernuak baztertu zuenean, D 'Annunziok "Carnaroren erregeordetza italiarraren" sorrera aldarrikatu zuen. Alceste De Ambris sindikalistarekin, D 'Annunziok konstituzio bat aldarrikatu zuen, Carnaroko Gutuna, elementu oso aurrerakoiak eta erradikalak zituena. 1920ko abenduaren 25ean, armadako soldaduek amaiera eman zioten "erregealdi" laburrari, liskar laburren ondoren.

Arditiren ikurra
Arditiren ikurra

Arditiarrak, ideologian ez ezik, intsignietan eta sinboloetan mugimendu faxistarekin lotura izan zuten. Hauen intsignia eta sinbolo asko erregimen faxistak hartu zituen ondoren, adibidez, garezur baten intsignia, hortz artean daga bat zuela.

Popolo arditiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ANAI taldearen aurrean, Ardirti askok, antifaxista zen Popoloko Arditi talde paramilitarra osatu zuten. Bere kideak anarkistak, komunistak eta sozialistak ziren. Komunistek osatzen zuten gehiengoa, baina baziren alderdi errepublikanoak ere, hala nola Vincenzo Baldazzi (bere buruzagietako bat izan zen) eta batzuetan, Parmaren defentsan bezala, Alderdi Popularreko (Katolikoa) militanteak, hala nola Corazza aholkularia. Mugimendua 1921eko udan sortu zen, “Llama Negra” infanteriako teniente ohi eta anarkista zen Argo Secondariren lanari esker. Talde paramilitar hauen indarra 20.000 gizonekoa zen; hauen artean, borrokalari ohiak, neutralak eta oso antifaxistak zirenak.

Beharbada, Popolo arditiek egindako gertaera nabarmenena 1922an Parmaren eskuadrismo faxistaren aurkako defentsa izan zen: 10.000 eskuadrista inguruk, lehenik Roberto Farinacciren agindupean eta gero Italo Balbokoaren agindupean, hiritik alde egin behar izan zuten, sozialistez, anarkistaz eta komunistaz osatutako talde baten aurkako 5 eguneko talken ondoren (350 faxisten aurkako borrokan parte hartu zuten), Popolo Arditiko Antonio Cieri eta Guido Picelliren agindupean. Faxistek 39 gizon galdu zituzten, Popoloko Arditiak bost.

Hurrengo hilabeteetan, Popolo Arditietako buruzagi asko espetxeratu edo hil zituzten eskuadrista faxistek, batzuetan polizia-agentziekin ados jarrita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Circolare Comando Supremo: n. 496 di P.RS. del 16 giugno 1915. Oggetto: Attacco di posizioni rafforzate.
  2. S. Farina, Le Truppe d'Assalto Italiane (The Italian assault troops).
  3. Circolare Comando Supremo n. 15810 del 15 luglio 1916. Oggetto: Norme per la concessione del distintivo per militari arditi.
  4. Circolare Comando Supremo n. 6230 del 14 marzo 1917, da CS (UAVS) a C. d'Armata e Zona Gorizia (fino a C. di Brigata). Oggetto: reparti d'assalto.
  5. Circolare Comando Supremo n. 111660 del 26 giugno 1917, da CS a C. di 1ª, 2ª, 3ª ,4ª, 6ª Armata. Oggetto: reparti d'assalto.
  6. «Nudi alla meta» www.incursoriesercito.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  7. Angelo Pirocchi and Velimir Vuksic, Italian Arditi. Elite Assault Troops 1917-1920. Oxford, Osprey, 2004. ↑
  8. Sumarios de Liparoto ANPI.