Lankide:Iker Calle/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lankide: IKER ANE/PROBA ORRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SINDIKATU[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CCOO eta UGTko sindikatuetako parte hartzaileak greba batean.

Sindikatu bat, bere kideen interesak babesten dituen eta bere eskubideak bermatzen saiatzen den elkarte mota bat da; hau da, langileek beren interesak defendatzeko, (bai ekonomikoak, bai politikoak, bai sozialak) sortutako elkartea. Sindikatuen helburu nagusia, langileen lan merkatuko egoera hobetzea da. Sindikatuen ikuspuntutik, langileria ekoizpen bideen jabea da, eta langileen eskubideen ordezkatze lana burutzen dute sindikatuek. Horrela, elkarte hauetako ordezkarien bitartez, gobernuko lan-agintaritzarekin eta enpresekin negoziatzen dute langileen lan baldintzak hobetzeko (soldata igoerak, ordutegi murrizketa, giza babes handiagoa,..).[1]

Horrez gain, beste sindikatu mota batzuk ere badaude lan arlotik aparte, beste interes batzuk defendatzen dituztenak, esate baterako, hezkuntza arloan, ikasle sindikatuak.

Sindikatuek ez dute irabazi-asmorik, eta ez dute inolako onurarik bilatzen. Horretarako, arau sindikalak daude, elkarte hauen ekintzak, estatu edo beste subjektuen interesengatik eraginda ez egoteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuen debeku aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuaren aitzindari gisa gremioa aipatu beharra dago. Europan, Industria Iraultza baino lehen, gremioek arlo desberdinetako esku-langileak biltzen zituzten, ekoizpena eta haien interesak kontrolpean izateko asmoz.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran, gizartearen aldaketak, bai ekonomia arloan bai teknologia arloan, langileek zeukaten lanaren kontrolaren zati handi bat galdu zuten; hau da, langileak enpresaburuen mendean gelditu ziren, eta alineazioa pairatu.

Kapitalismoa hedatu zenez,  bere lan ahalmena saldu behar izan zuten eta horrekin batera, lan eta bizi baldintza gogorrak jasan behar izan zituzten. Horrek higiene falta, gaixotasunak eta heriotzak ekarri zituen.

Langileen eta enpresariaren arteko erlazio desorekatuak klase menpekotasuna sorrarazi zuen, eta langileentzako lan eta bizi baldintza eskasak. Egoera kaskar honek eta Estatuaren jarrera pasiboak langileen kontzientzia piztu zuten; beraz, lantegietako langile eta esku-langile asko bildu ziren. Honekin batera, lehenengo elkarteak agertu ziren, bai “elkarri laguntzeko elkarteak” bai “erresistentzia elkarteak”, horrekin burua babesteko xedeaz. Antolaketa kolektiboaren bide honek, langileria gizarte burgesaren interesentzat kontrabotere bihurtu zuen.

Dena den, berehala, kapitalistek elkarte guztiak debekatu zituzten burgesia babestu nahian; izan ere, azken hauek langileen elkarteak gremioak zirela eta gremioak ekonomiarako zama bat zirela pentsatzen zuten. Beraz, debeku aro hau, estatu liberal-kapitalistaren sorreraren ondorioz dator; izan ere, garai hartan produkzio sistemaren funtsezko unitatea enpresa izan zan, eta langileen eta enpresaren arteko harremanaren unitate menderatzailea kapitalismoa.

Nahiz eta langileen elkarteak debekatuta egon, langileek modu klandestinoan jarraitu zuten antolaketa, gertaerek arauei aurrea hartuz. Elkarte berri hauen lehenengo eskakizunak hauek izan ziren: soldata duinak, ordutegien hobekuntzak eta oporrak edukitzeko eskubideak. Hala eta guztiz ere, lehen elkarte hauek ez zuten sindikatu gisa jardungo, baizik eta elkar laguntzeko elkarte gisa: hau da, langileak gaixotzen zirenean, istripu bat gertatuz gero edo ospitalera joan behar izanez gero parte hartzen zuten elkarteak ziren. Azken hauek, debekatu gabeko elkarteak izan ziren.

Tolerantzia aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik aurrera, tolerantzia aroa hasi zen. Izan ere, estatu burgesa, pixkanaka-pixkanaka langile elkarteak onartuz, eta langileen aurkako errepresioak sistemaren aurkako erantzun boritzagoa eragingo konturatuz joan zen. Hau da, sistema kolokan jartzen ez zuten elkarteak bakarrik onartu ziren. Hala ere, elkarteen onarpenak ez zuen esan gura eskubiderik aintzatetsi zutenik, baizik eta elkarte profesionalen debekua bertan behera uzten zela.

Langile mugimenduaren lehenengo hastapenak Ingalaterran izan ziren. Langileen lehenengo mugimendua ludismoa izan zen. Makinak agertzen joan ziren eta haiek langileak ordezkatzen zituztenez, langileak langabezian gelditzen ziren. Beraz, langileak, horren aurrean beren haserrea adierazteko asmoz, makinak hondatzen hasi ziren, batez ere ehunak eta ogia ekoizteko makinak. Langileen eskubideen alde matxinadak egiten hasi ziren, baita enpresako nagusiak mehatxatzen ere.

Ludismoaren bigarren fasea, kartismoa izan zen. Kartistek pentsamendu eta eskakizun asko izan zituzten, batez ere arlo sozialean, eta sufragio zentsitarioa eskatu zuten. Hala ere, emakumea baztertzen zuten. Kartista terminoa, herriak Parlamentura igorri zuen gutun batetik dator, gutun horretan 3 milioi sinadura baino gehiago egon ziren, non denetariko eskaerak egiten ziren; lan eskubideak eta gehiengoaren boto eskubidea (emakumeak baztertuta). Lan baldintzak hobetzea zen gutun horren helburua.

Kartistek Erresuma Batuan arrakasta izan zuten, baina beste herrialde askotan porrot handia izan zuten.

Aipatzekoak dira, Robert Owen enpresari eta sozialista utopiarrak egindako eskakizuna eta langileen alde egindako ekintzak. 1810ean, enpresaria izanda, zortzi orduko lanaldia eskatu zuen langileentzako eta lehenengo sindikatuak sortzeko saioak egin zituen; horrez gain, honekin batera legezko lehen sindikatua sortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Beraz, kooperatiba mugimenduaren aurrekaria dela esan daiteke. Kooperatibetan, langileen artean etekinak banatzen ziren, hau da, nagusirik gabeko elkarteak ziren.

Sindikatuen indarraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anafalbetismo handiaren ondorioz, lehen sindikatuak sortu zituena langile aristokrazia izan zen, hau da, irakurtzen eta idazten zekiten langileak. Geroago, sindikatu industrialak sortu ziren eta  prestakuntzari garrantzia kendu zioten.

Sindikatuen sorrerarekin, zenbait eskakizun lortu zituzten. Zortzi orduko lanaldia garrantzi handiko lorpena izan zen, baina azken hau lortzeko borrokaren ondorioz, jende asko hil egin zen.. 1886ko Maiatzaren lehenean, Chicagon, langileek greba bat antolatu zuten zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Hasieran greba baketsua izan zen baina greba bukatu zenean bonba bat jarri zuten eta poliziako militante bat erail zuten. Ondorioz, grebaren 4 antolatzaile urkatu zituzten eta beste batek bere burua hil zuen. Horregatik, gaur egun maiatzaren lehenean “San José obrero” ospatzen da. Beraz, honen eskakizun nagusietako bat zortzi orduko lanaldia izan zen, zeinak legegintza babeslea izan zuen; soldata minimo batizateko, eta emakumeen eta umeen lanadia mugatzeko.

Haurrentzat lanaldi orduen jaitsiera ere lortu zuten, eta lan eskubideak hobetu.

Azkenik, esan beharra dago gaur egun eskubide honen egikaritzak oztopo handiak dituela, baita zailtasunak ere. Horren lekuko dira, sindikatuko kideen erailketak, mehatxuak eta debekuak, gobernuen eta enpresen parte hartzearekin. Aipatu beharra dago Flora Tristanek, Peruko eta erdi euskaldun emakume feminista eta sozialistak esan zuen esaldi esanguratsua: “munduko langileak elkartu zaitezte”.[2]

Funtzioak eta motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuak afiliatuekin biltzen dira informazioa emateko, baita patronalarekin ere. Sindikatuak patronalarekin negoziatuz, akordioak bilatzen ditu langileen soldaten eta lan-baldintzen inguruan. Horrela sortzen dira Hitzarmen Kolektiboak. Hitzarmen hauek, langileen baldintzak bermatzen dituzten langileen eta enpresen arteko akordioak dira, non  gobernuak ere parte hartzen duen.

Sindikatuen funtsezko funtzioa hau da: ziurtatzea langileen ordezkaritza negoziazio kolektiboetan eta ziurtatzea akordioak betetzen direla.

Sindikatuen funtzio garrantzitsuenak honako hauek dira, lehenik, langileen ordezkaritza hitzarmen kolektiboetan. Bigarrenik, hartutako akordioak betetzen direla bermatzea. Hirugarrenik, epaitegi sozialetan alderdi zein defentsa lanak burutzea. Laugarrenik, langileentzat greba eta lanuzteen bidez presio tresna  bat izatea. Laugarrenik, formazio profesionala sustatzea. Bostgarrenik, lan arriskuen prebentzio neurriak hobetzea. Azkenik, afiliatu eta langileei aholkularitza ematea. Baina helburu nagusia haien afiliatuen interesak defendatzea da.[3]

Aipatu beharra dago, lan harremanen eremuan, sindikatuen lana egiteko behar1rezkoa dela sindikatuaren barne antolaketa eta funtzionamendua libreak izatea. Horretarako,  Askatasun Sindikalaren Lege Organikoko (ASLO) 2.2.artikuluak aitortzen du sindikatuen eskubidea barne arauak eman ahal izateko.


Sindikatuak bere eremuko langileak ordezkatzen ditu, hau da, enpresaren mailakoak, kategoria, edo atal jakin batekoak, eta jarduera, gremio edo lanekoak. Era berean, bere eremuko langileen gehiengo osoa ordezkatzen duten sindikatuek  eremu horretako afiliatu ez diren langileak ere ordezkatzen dituzte.

Beraz, goi-mailako erakunde batek erreklamazio bat planteatu badu, baztertu egingo da hura osatzen duten beheragoko mailako sindikatuen parte-hartzea, afiliatu guztien ordezkaritza bere gain hartuz.

Nazioarteko hitzarmenek sindikatuak sortzeko eskubidea aitortzen diete langileei eta enplegatzaileei. Legezko euskarria: Nazioarteko Lan Erakundearen (LANE) 87. hitzarmenaren 2. artikulua da.


Sindikatuak, hiru kategoriatan banatu daitezke:

  1. Sindikatu orokorrak: Mota guztietako langileak edo sektoreak elkartzen dira.
  2. Sindikatu horizontalak:Horietan, lanbide-kualifikazioa edo lan-espezialitatea hartzen da erreferentziatzat, ekoizpena edo jarduera-adarra edozein dela ere.
  3. Sindikatu bertikalak: Sindikatu horietan, jarduera- edo ekoizpen-adar bereko langileak elkartzen dira, haien lanbide-kualifikazioa edozein dela ere.

Espainiar estatuko sindikatu garrantzitsuenak:

  • Central Sindical Independiente y de Funcionarios (CSIF)
  • Confederación Española de Policía (CEP)
  • Confederación General de Trabajo (CGT)
  • Ertzainen Nazional Elkartasuna (ERNE)
  • Confederación Nacional del Trabajo (CNT)
  • Unión General de Trabajadores (UGT)
  • Coordinadora Estatal del Sector del Handling y Aéreo (CESHA)
  • Unión Sindical Obrera (USO)
  • Sindicato de Trabajadores Nacional Sindicalistas (TNS)
  • Comisiones Obreras (CCOO)

Finantziazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuen finantzaketa 2 iturritik etor daiteke: alde batetik, sindikatuko afiliatuen ekarpen ekonomikoaketa; eta , bestetik, finantzaketa publikoa.

Finantziazio Publikoa

Finantzazio mota hau, zuzena edo zeharkakoa izan daiteke:

Finantziazio publiko zuzena

Sindikatuen zuzeneko finantzaketa publikoa estatuko aurrekontuen legeetan aurreikusitako dirulaguntzen bidez egituratzen da. Dirulaguntzen banaketa, hauteskundeetan lortutako botoen proportzioaren arabera banatzen da. Hala ere, finantzaketa publikoa ordezkagarritasun sindikalera bideratzen da bere esparru guztietan, ez bakarrik afiliatuen defentsarako, halaber, gainerako langileriarentzako ere bai. Gobernuaren dirulaguntzaren bidez egiten da finantzaketa hau.

Proportzionaltasun-irizpidea ez da aplikatzen sindikatu adiezgarrienen kasuan, diru-laguntzak erakunde hauen parte-hartzearen gastuak ordaintzeko ematen direnean, finantzaketa publiko espezifikoa delako. Beraz, jarduera sindikal handiagoak eragindako gastuak konpentsatzeko  dirulaguntzak ez dira diskriminatorioak, beste sindikatuek  ez baitituzte haien gastuak.

Zeharkako finantziazio publikoa

Sindikatu adierazgarrienentzako higiezinen lagapena da. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak, hauteskundeetan presentzia duten gainerako sindikatuen higiezinen lagapen proportzionala bermatzen du, nahiz eta erakundeetan parte hartzerik ez izan. [4]

Afiliatuen kuotak

Beste diru iturri bat afiliatuen kuotak dira. Afiliatuek, kuota sindikala ordaintzeagatik, informazio eta aholkularitza iraunkorra (batez ere juridikoa eta lanekoa) eta sindikatuaren beste zerbitzu batzuetarako eskubidea dute. Adibidez, afiliatu batek lanpostutik  kaleratzen badute, aholkuak eta defentsa juridikoa eskatu diezaioke sindikatuari, eta honek, abokatu bat  bere esanetara jarri beharko du, auzitegian sozialean, beraren interesak defendatzeko.

Lorpenak eta ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, herrialde askok duten krisi ekonomikoagatik, sindikatuek pisua eta indarra galdu dute.  Europako herrialde askok,Grezia, Irlanda, Espainia, Portugal eta Italiak krisiaren ondorio larrienak jasan dituzte. Ondorioz, sindikatuen boterea mugatu da, inoiz  onartu behar ez zituzten proposamenak onartu behar izan dituztelako. Hala ere, hauen pisua eta eragina mantentzen jarraitzen dute.

Mundu osoan, hainbat sindikatu daude eta aipagarrienak hauek dira: IG Metall, AFL-CIO, CGIL, CGT (Frantziakoa) eta UGT (Portugalekoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



  1. (Gaztelaniaz) «Qué es un sindicato y cuál es su función | Cursosinemweb.es» Cursos Inem Web 2017-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  2. Xabier Zabaltza eta Koldo Irurzun Leioako UPV/EHU-ko Lan Harreman eta Giza Baliabideetako irakasleen apunteak
  3. «Funciones y Tareas.» www.uv.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  4. Ugt-ko pdf dokumentua http://portal.ugt.org/actualidad/2017/NEG_COL_NUM_29/1-jornadas%20representacion%20y%20libertad%20sindical.pdf