Lan hitzarmen kolektibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lan hitzarmen kolektiboa, batzuetan lan kontratu kolektiboa edo lan konbenio kolektiboa, sindikatu bat edo talde bat eta enplegatzaile bat/askoren (edo enplegatzaileen taldeko ordezkari bat ) arteko sinadura edo hitzarmena da. Sindikaturik ezean, hitzarmen hau lor dezakete era berean langileek eurek aukeratu eta baimendutako beren ordezkariak, legediaren arabera.

Beharginen manifestazioa, beren enpresaren hitzarmen kolektiboaren negoziazioa aldarrikatuz.

Lan hitzarmenak lan-harremana arautzen du ( soldatak, lan-jarduna, atsedenak, oporrak, baimenak, lan-baldintzak, gaitasun profesionala, kaleratze neurriak, kategoria edo maila profesionalen definizioa...) baita sindikatu eta ugazaben arteko harremanen arautzea ere. Lortzen den hitzarmena arloko (lantegi edo jarduera) langile guztiei aplikatzen zaie, hauek hitzarmena adostu duen sindikatuan/etan afiliatuta egon edo ez.

Bestalde, estatu bakoitzaren legediaren araberako baldin bada ere, lan hitzarmena ogibide edo jarduera bati dagokionean, bere aplikazioa jarduera hori aurrera ateratzen duten lantegi guztietan egongo da indarrean, nahiz lantegi horietako langileak agian ez egon hitzarmeneko sindikatu sinatzaileetan afiliatuta. Konbenioko baldintzak gutxienekotzat hartzen dira. Edozein langileren kontratuak hobetu litzake baldintzok (soldata gehiago, atseden gehiago...) baina inola ere ezin daitezke konbenioan hitzartutako baldintzak baina eskasagoak izan. Hau dela eta, zenbait legeditan lan hitzarmenak beren tratamenduan aplikazio orokorreko arau juridikotzat hartuak dira. Lan hitzarmen kolektiboa “negoziazio kolektibo” deitzen den prozesu baten ondorioa izaten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]