Lankide:InmaGwiki/Lurdes Lekuona Laburu
Lurdes Lekuona Laburu (Vitoria-Gasteiz, 1958ko otsailaren 4a) Arabako Zalduendo herriko alkatea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia eta Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). AEKn (Euskalduntze eta Alfabetatze Koordinatzailea) irakasle izan da eta 1990etik 2021era Arartekoan lan egin zuen. 2021eko ekainetik erretiroa hartuta dago. Gazte-gaztetatik egon da Gasteizko Adurtza auzoko bizilagunen mugimenduan inplikatuta, eta azken 30 urteetan Zalduondoko mugimendu kultural eta sozialetan murgildu da.[1]
Elkarte-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1995 eta 2009 artean hainbat guraso-elkartetako kide izan zen, eta 2005etik 2009ra Denon Eskolako (Arabako Eskola Publikoko Guraso Elkarteen Federazioa) lehendakaria izan zen.[2] Geu Elkarteko[3] kide izan zen, eta Zalduondoko Marisoro euskara taldean parte hartu zuen. Gainera, Zalduondoko Kultur Elkarteko Batzordeko kide da 1996az geroztik. Batzorde horrek, besteak beste, Zalduondoko Etnografia Museoa kudeatzen du [4] eta Arabako Landa Inauterien Kultur Elkartetik (AHIK) Arabako landa-inauteriak ikusarazten eta balioan jartzen lagundu du, 2015ean Euskadin ondare immaterial gisa katalogatutako lehen adierazpena baita.[4][1][5][6][7]
Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EH Bilduren oinarriek Lekuonarengan jarri zuten konfiantza Zalduondoren hautagaitzaren zerrendaburu izateko 2023 udal-hauteskundeetan[1][8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c González, M.. (2022-11-29). «EH Bildu elige a Lurdes Lekuona para optar a la Alcaldía de Zalduondo» Diario de Noticias de Álava.
- ↑ ««Hay que asegurar plazas públicas para todos en los nuevos barrios»» El Correo 2007-11-24.
- ↑ Geu Elkartea: GEU elkarteak talde dinamizatzaile berria du. .
- ↑ a b «Zalduondoko Museo Etnografikoa, gure bizimoduak kontserbatzea eta zabaltzea» www.euskadi.eus 2020-04-02.
- ↑ «Lurdes Lekuona, Arabako Herri Inauteriak elkarteko presidentea: "Inauteriek herria batzen dute" - Gasteiz» Alea.eus.
- ↑ «Zalduondo: carnavales y etnografía» EITB 2021-04-30.
- ↑ Munain, Naiara López de. (2015-06-25). «El carnaval rural alavés pide un centro de interpretación» Cadena SER.
- ↑ .
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[[Kategoria:Arabarrak]] [[Kategoria:Gazteiztarrak]] [[Kategoria:Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak]]