Lankide:Intzara/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Daniel Goleman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Jai Goleman, (Stockton, Kalifornia, 1946ko matxoaren 7a) psikologo eta kazetari estatubatuarrak, ospea Emotional Intelligence (Adimen emozionala) liburuarekin (1995) lortu zuen. Geroago liburu honen bigarren zatia idatzi zuen, inteligentzia emozionala izena zuena. Golemanek, bere aitaren aldeko aiton-amonak imigranteak ziren eta bere aitak, berak bezala hainbat liburu idatzi zituen, bizi izan zen garaiko oso berritzaile eta aurrerakoiak zirelarik. Bere ama aldiz, textilak lantzen zituzten industria ezberdinetan ibili izan den emakumea da. Honetaz gain, eskubide sozialen eta emakumeen eskubideen alde borrokatu duen aktibista da.

Famatu egin zuen liburua, munduan liburu salduenetako bat da, izan ere, 5.000.000 kopia saldu ziren 2006.urte arte. Espainiar estatuan, Golemanek idatzitako Inteligentzia Ekologikoa liburua, 2009.urtean argitaratu eta aurkeztu zuen.  Bere liburuak, munduko estatu askotan, best seller izendatuak izan dira. Gaur egun konferentziak ematen ditu, enpresario, psikologo, irakasle eta beste hainbat profesionalentzat.

Daniel Goleman
EZAUGARRI NAGUSIAK
Jaiotza: 1946ko matxoaren 7a

Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak

Hizkuntza: Ingelesa

Profesioa: Kazetaria eta psikologoa

Hezkuntza: Harvardeko Unibertsitatea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danien Jai Goleman, 1947ko martxoaren 7an jaio zen Stockton hirian, Amerikar Estatu batuetako Kalifornia estatuan. Psikologo hau, lehen aipatu bezala famatu egin zen, izan ere, 1995.urtean Inteligentzia Emozionala izeneko liburua idatzi zuelako eta urte eta erdi egon zen liburua The New York Timeseko zerrendako liburu saldueenen lehen postuan. Daniel Golemanen web ofizialaren arabera, 2006.urte arte, 5.000.000 liburu saldu izan dira, 30 hizkuntza ezberdinetan dago liburua salgai eta estatu edo lurralde askotan best seller bezala izan da izendatua. Psikologia arloan bere lanak aldaketa dakartza, adimen kozientearen garrantziari buruzko mendebaldeko teorien inguruan.

Daniel Goleman The New York Times egunkariko zientzia orrialdeetan, jokabidea eta garunaren gaiei buruz idazten zuen  erredakto, Psychology Today aldizkari estatubatuarreko editore izan zen eta Harvard Unibertsitateko Psikologia irakasle.

Goleman, Collaborative for Academic, Social and Emotional Learningeko (Ikaskuntza Akademikorako, Sozialerako eta Emozionalerako Sozietatea) ko-fundatzailea izan zen, Haurren Ikerkuntzarako Zentroan egin zena, Yaleko Unibertsitatetan hain zuzen ere. Geroago, Illinoiseko eta Txikagoko unibertsiatean ibili zen beraien metodologian edukazio emozionaleko kurtsoak ezartzeko asmoz. Gaur egun EEBBetako hainbat ikastetxetan programa pilotu anitz zuzentzen ditu. Programa horien helburu nagusiena, haurrei gatazkak konpontzen, beren bulkadak kontrolatzen eta gaitasun sozialak garatzen laguntzea da. Gainera, konferentziak ematen ditu, enpresario, psikologo, irakasle eta beste hainbat profesionalentzat.

Idatzitako liburuak edo obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977: The Varieties of the Meditative Experience, Irvington Publishers. {{ISBN|0-470-99191-7}}. Geroago The Meditative Mind: The Varieties of Meditative Experience bezala berrargitaratuta, Tarcher. {{ISBN|978-0-87477-833-5}}.
  • 1985: Vital Lies, Simple Truths: The Psychology of Self Deception, Bloomsbury Publishing. {{ISBN|978-0-7475-3413-6}}
  • 1995: Emotional Intelligence: Why It Can Matter More Than IQ, Bantam Books. {{ISBN|978-0-553-38371-3}}
  • 1997: Healing Emotions: Conversations with the Dalai Lama on Mindfulness, Emotions, and Health, Shambhala. {{ISBN|978-1-59030-010-7}}
  • 1998: Harvard Business Review on What Makes a Leader?, Michael MacCoby, Thomas Davenport, John C. Beck, Dan Clampa, Michael Watkins-ekin batera. Harvard Business School Press. {{ISBN|978-1-57851-637-7}}
  • 1998: Working with Emotional Intelligence, Bantam Books. {{ISBN|978-0-553-37858-0}}
  • 2001: Primal Leadership: The Hidden Driver of Great Performance, Richard Boyatzis eta Annie McKee-ekin batera. Harvard Business School Press. {{ISBN|978-1-57851-486-1}}
  • 2001: The Emotionally Intelligent Workplace, Jossey-Bass. {{ISBN|978-0-7879-5690-5}}
  • 2003: Destructive Emotions: A Scientific Dialogue with the Dalai Lama, Bantam Books. {{ISBN|978-0553801712}}. 2004 Pbk: {{ISBN|978-0-553-38105-4}}
  • 2006: Social Intelligence: The New Science of Social Relationships, Bantam Books. {{ISBN|978-0-553-80352-5}}
  • 2009: Ecological Intelligence: How Knowing the Hidden Impacts of What We Buy Can Change Everything, Broadway Business. {{ISBN|0-385-52782-9}}, {{ISBN|978-0-385-52782-8}}
  • 2011: The Brain and Emotional Intelligence: New Insights, More Than Sound. {{ISBN|978-1-93444-115-2}}
  • 2011: Leadership: The Power of Emotional Intelligence – Selected Writings, More Than Sound. {{ISBN|978-193444-117-6}}
  • 2013: Focus: The Hidden Driver of Excellence, Harper. ISBN 0062114867

Jasotako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golemanek, idatzitako eta gartutako liburu eta teoriengaitik, hainbat sari jaso izan ditu. Horretaz gain bere kazetari profesioarengatik sari garrantzitsuak ere jaso izan ditu. Pulitze sarietara nominatua izan da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]