Lankide:Iratxeandueza9/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

1. SARRERA

Ipurtargi edo lanpiridoak kakalardoen familiako intsektu bat da. Ingurune bero eta epeletan aurki ditzakegu, oso ohikoa da udako gauetan ikustea. Ezagunak dira gauetan ematen duten argiarengatik baina gutxi batzuek dakite benetan kakalardoen familiakoak direla. Ipurtargi gehienak hegoak dituzte, baina ez denak, hori da beste izaki luminiszenteez bereizten dituzten ezaugarria.

2. HABITATA

Ipurtargiak inguru beroetan bizi dira, herrialde epelagoetan, eta gauez ateratzen dira udan. Intsektu hauei ingurune hezeak gustatzen zaizkie, horregatik Asia eta Amerikako lurralde hezeetan aurki daitezke. Inguru lehorragoetan aurkitzen badira lakuen ondoan izaten da normalean, ur ondoan aurkitzen baitira.

3. EZAUGARRI TAXONOMIKOAK

Erreinua: Animalia

Filuma: Arthropoda

Klasea: Insecta

Ordena: Coleoptera

Subordena: Polyphaga

Infraordena: Elateriformia

Goifamilia: ElateroideaFamilia: Lampyridae


Gutxigora behera 2.000 ipurtargi espezie existitzen dira.


Esan beharrekoa da Mantisen moduan, ugalketa eta gero emeak arra hil dezakeela eta gero jan, ez askotan baina espezie batzuetan ematen da. Gainera, espezie batzuek beste animali baten mehatxua jasotzen badute defendatzeko sustantzia kaltegarria botatzen dute, batzuetan hain toxikoa da, non sugandila eta txori mota batzuekin amaitu dezakeela.

4. UGALKETA

Ipurtargien arteko ugalketa gau-limurketarengatik gertatzen da, hau da, espezie bereko arren eta emeen elkarrizketa. Oro har, arrek, bikotea bilatzeko, hegaldi berezia egiten dute eta beren espezieari dagokion argi sekuentzia igortzen dute. Espezie bereko emeek, era berean, dirdira berezi batekin erantzuten dute eta honela bikoteka elkartzen dira. Hortik egun batzuetara emeek harrautzak jarriko dituzte.

5. BIZI ZIKLOA

Emeek 50-150 arrautzak lurrean uzten dituzte, 3-4 aste pasa ondoren han jaiotzen dira larbak eta helduak egin arte garatzen dira. Larbak lur azpian topatzen dituzten zizareaz elikatzen dira. Beste larba batzuk zuhaitzen azalean geratzen dira.


Ipurtargiaren larbak ez dute hegan egiten baina argia emateko ahalmena dute, horregatik argizko zizare deitzen zaie. Hauek hilabete askotan elikatu eta gero pupetan bihurtzen dira metamorfosia egiteko, hau da, larbatik ipurtargi bihurtzera. Fase hau batzuetan taldeka egiten dute, emeak horrela arrak ondoan edukitzeaz ziurtatzen dira. Zazpi eta hogei egun artean pasa eta gero imagoetan bihurtzen dira.

6. EZAUGARRI FISIOLOGIKOAK

Ipurtargiek bi antena, elitroa (barneko hegoak, animaliaren protekziorako gogortuak) eta protoraxaz (intsektuaren gorputzaren goi aldea, kasu honetan burua estaltzen duena) osaturik daude. Espezie gehienetan arrek erabateko garapen batera iristen dira. Emeak, aldiz, larba-itxura mantentzen dute eta ez dute kakalardo forma normala lortzen. Fenomeno honi sexu dimorfismoa deritzo eta kasu honetan oso nabaria da.

6.1 ARGIA

Ipurtargiek sabelaldean argidun organoak dituzte, oxigenoa hartzerakoan zeluletan daukan luziferina sustantziarekin erreakzio bat gertatu eta argia sortzen da.

Espezie bakoitzaren argia desberdina da, honek ipurtargiei beraien bikotea aurkitzea posible egiten die. Argia normalean intermitentea da baina zientifikoek ez dakite nola lortzen duten argi fluxua erregulatzea.

Argi hau defentsa mekanismo bat ere izan liteke, argi hau igortzerakoan beraien harrapatzaileei ez zaielako janari jangarria iruditzen.

7. ERREFERENTZIAK

https://www.nationalgeographic.es/animales/luciernaga-bicho-de-luz

https://naukas.com/2018/09/26/los-insectos-que-no-pagan-la-luz-las-luciernagas/

https://elrincondelacienciaytecnologia.blogspot.com/2011/11/luciernaga-bicho-de-luz.html

https://es.wikipedia.org/wiki/Lampyridae

http://luciernagaescarabajo.blogspot.com/2016/04/taxonomia.html