Lankide:Ireneagirre1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

XARE ikastola Tolosan dagoen fikziozko ikastola bat da, zehazki Errementari kaleko 48. zenbakian eta 2002. urtean izan zen irekia.

Ikastolaren helburua ikasleak heztea eta ikasleei hezkuntza egoki bat ematea da, hau D ereduan egiten dugu, hau da hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen dugu. Hezkuntzan denbora asko daramaten irakasleek orokorrean euskaraz hitz egiteko joera dute. Irakaskuntzan sartu berri diren irakasleek, aldiz, gaztelaniara gehiago jotzen dute, nahiz eta euskaraz hitz egiteko arazorik ez eduki. Irakasle guztiak elkartzen direnean, euskaraz hitz egiten dutenak gaztelaniaz hitz egiten duten irakasleetatik kutsatzen dira eta guztiak gaztelaniaz hitz egiten amaitzen dute. Ikasleei dagokienez, orokorrean denbora librean gaztelaniaz hitz egiteko joera dute, baina badaude ikasle gutxi batzuk euskaraz hitz egiten dutenak.

Xare ikastolaren logotipoa
Tolosako zerkausia

Ikastola 6 sailetan banatuta dago;  1) zuzendaritza (5 pertsona), 2) administrazio saila (3 pertsona), 3) giza baliabide saila (1 pertsona), 4) irakasleak (52), 5) garbiketa eta mantenimendu saila (6 pertsona), 6) guraso elkartea (10).

Koordinazio eta ardurei dagokionez, irakasleek eta administrazioko langileek honako ordutegi hau dute: astelehenetik ostiralera 8:00-16:00. Astelehenetan ordea, etapa bakoitzeko irakasleek klaustroak izango dituzte, arratsaldeko 18:00ak arte. Mantenimenduko langileek eta garbiketa lanetan dihardutenek aldiz, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arteko lan orduak izango dituzte. Guraso elkartean dauden gurasoek, hiruhilekoan bitan egin beharko dituzte bilerak.

Ikasleek ordutegi ezberdinak izango dituzte. Alde batetik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek goizeko 09:00tatik arratsaldeko 16:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Beste aldetik, DBHko ikasleek goizeko 8:30etatik arratsaldeko 16:00ak arte astelehenetik ostegunera, eta goizeko 8:30etatik arratsaldeko 14:30ak arte ostiraletan; Azkenik Batxilergoko ikasleek goizeko 8:15etatik arratsaldeko 15:30ak arte astelehenetik ostegunera, eta ostiraletan goizeko 8:15etatik arratsaldeko 14:30ak arte.

Bezero motari dagokionez, 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleak izango dira. Tratua eta hizkuntzaren kudeaketari dagokionez, gurasoekiko komunikazioa elebiduna izango da, hau da, gurasoek jasotzen dituzten mezuak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, lehentasuna emanik euskarazko mezuari.

Egutegiari dagokionez, Xare ikastolako langile orok, ikasleekin batera, zubien eta jaiegunen berri izango dira. Kurtsoa irailaren 9an hasiko da eta ekainaren 21ean amaituko da ikasleentzat. Irakasleentzat aldiz, kurtsoa irailaren 1ean hasiko da eta uztailaren 1ean amaituko da. Gainerako langileen egutegia, hau da, zuzendaritzako, administrazioko, giza baliabideetako, garbiketako eta mantenimenduko langileak irailaren 1ean hasiko dira eta uztailaren erdialdean amaituko dute. Soldatari dagokionez, langileek, sailaren arabera, 1400-2200 euro bitartean irabazten dute, hain zuzen ere.