Lankide:JonSangu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
JonSangu/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1949ko abenduaren 22a
HerrialdeaNafarroa
Jarduerak

Alfredo Jaime Sada Laguardia (Faltzes, Nafarroa, 1949ko abenduaren 22a - 1992ko irailaren 19a) eskultore nafartar bat izan zen. Garai eta estilo postmodernoaren ordezkaria eta artista autodidakta, harria eta berunarekin esperimentatuko zuena, bere estilo propioa finkatu arte, aurretik aipatutako azken elementuaren lanketan oinrritua.

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faltzeseko herrian jaio zen, haren gurasoen, José Sada eta Isabel Laguardia, azken semea izango zena. Anai eta arreba bat izango zituen, Jesús eta Resurreción. Bere haurtzaroaren inguruari buruz ez dakigu gehiegi, baina nabarmentzekoa da senide bakoitzak 15 urte baino gehiago ateratzen zizkiotela, eta honengatik, suposatu dezakegu, hauekin jolasteko aukera posible ez zen izan heinean, hark bere irudimen-ahalmena asko garatu zuela.[1]

Alfredo Sadaren inguruneak bere sormena garatzeko baldintzatu zuen, txikitatik lokatz eta buztinarekin figurak sortuz, alabaina hazten zen heinean bere familiari laguntza eskeini behar zion, nekazaritza lanetan esaterako, bere sormenezko ezinegonekin bateragarria ez zena, gainera 1960. urtean sartutako Lizarrako ikastetxera ez zen guztiz egokitu.1966an Iruñara mugituko da, orain bai, beraren bokazioari fokuratutako ikasketak hasteko. Heziketa eta osatzerako prozesuarekin batera zenbait lanbidetik biziko zen (txapista, urtzaile edota hargin bezalakoak, eragin handia izan zituztenak haren hezkuntza eta bilakaera profesionalerako), denborarekin, bere bizitzako azkeneko epealdian, eskulturaren ogibidetik bizitzea lortu zuen. Artistaren izaera autodidakta azpimarratu behar da, ez zuen inoiz bere formakuntza gelditu eta oinarrizko ikasketak jaso arren, normalean bere kabuz joaten zen eta hori agerikoa da, jabetzean 1972tik 1977ra "ikasle libre" bezala matrikulatu zela Iruñeko Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan (ikasketak uzten azkenean).[2]

Sadaren garaian emango zen gertaera nabarmenen artena, gutxienez testuinguru historiko eta artistikoa markatzeko, 1972ko "Iruñeko Topaketak" izango ziren, berak ez zuen zuzenean parte hartu jaialdian, baina nazio-mailan oso nabarmen eta ospetsu izan zen gertakizuna izan zen, berezko begiekin ikusi ahal izan zuena.[3]

(Harria eta beruna)

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obraren ezaugarriak eta inspirazioak:

Obrak:

Erakusketak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (2014). Piedra y plomo, metarrelato y distopía: significación de la evolución escultórica de Alfredo Sada. Príncipe de Viana, 411 or. ISSN 0032-8472..
  2. Resano López, Juan Cruz. (2014)., 412 or..
  3. (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (1998). Alfredo Sada (1949-1992): un proyecto escultórico por recuperar. Arte e identidades culturales: actas del XII Congreso Nacional del Comité Español de Historia del Arte. CEHA: Oviedo, 658 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]