Lankide:Jone.z.a/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Badaude animalien euriteei erreferentzia egiten dieten esamoldeak beste hizkuntza batzuetan, baina edozein

kasutan, ez da existitzen esamolde hauek errealitatean oinarrituta dauden frogarik. Alemanez, esaterako, <<

txakurkumeak ari du >> (Es regnet junge Hunde) esan daiteke; eta polonieraz, << igelak ari du>> (Leje

zabami)

Zinema eta literatura.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalien euriteei buruzko dokumentaziorik osoena, Charles Hoy Fort kazetari estatubatuarrari zor zaio,

zeinak bere bizitza azalpenik gabeko fenomenoei eman zien. New Yorkeko Liburutegi Publikoak Fortek

idatzitako hirurogeita hamar fitxa baino gehiago gordetzen ditu, zeinetako zati handi bat animalien euriteen

kasuak diren. Forten beraren omenez sorturiko Elkarte Fortearrak azalpenik gabeko fenomeno bitxien bila

jarraitzen du.

Paul Thomas Andersonek, Forten jarraitzaile eta zinema zuzendari estatubatuarrak, Magnolia filmaren

sekuentzia batzuk Fortek kontatutako gertakarietan oinarritu zituen; igel eurite bat barne. Le Dernier Combat

filmean, Luc Besson frantsesaren lehen film luzean, arrain eurite bat agertzen da, baita Mendekatzaileak

telesailaren egokitzapena den Jeremiah Chechiken izen bereko filmean eta Joshua Goldinen Wonderful

World filmean ere. Oraindik orain, Fargo telesailak, izen bereko filmean oinarritua dagoenak, Duluth

(Minnesota) hirian kokatutako arrain eurite baten sekuentzia hartzen du barne.