Fargo (telesaila)
Fargo estatubatuar umore beltzeko thriller antologia telesaila da, Noah Hawleyk 2014an FX katerako sortua. Coen anaien 1996ko izenburu bereko filmetik hartzen du izena. Telesailaren denboraldi bakoitza garai ezberdin batean kokatzen da eta istorio ezberdin batek ardazten du, pertsonaia berriekin. Hala ere, bai denboraldi ezberdinak zein jatorrizko filma denbora-marra berean kokatzen dira, eta erreferentzia gurutzatu gutxi batzuk azaltzen dira. Telesailak Coen anaien filmetako gai eta elementu ugari jasotzen ditu. Coen anaiak telesaiaren ekoizle eragileak dira, Hawleyrekin batera.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen denboraldia (2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2006. urtean, Lorne Malvo Minnesotako Bemidji herritik igaro da, eta bere maltzurkeria, biolentziak eta faltsukeriak eragina du bertako biztanleengan; horien artean Lester Nygaard aseguru-saltzaile gizajoa dago. Bien bitartean, Molly Solverson komisaria eta Gus Grimly Dulutheko poliziakidea elkarlanean ari dira Malvo eta Nygaardekin zerikusia izan dezaketen hilketa batzuk argitzeko.
Bigarren denboraldia (2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1979. urtean Luvernen (Minnesota), Peggy Blumquist ileapaintzailea eta bere senarra, Ed Blumquist harakina, Rye Gerhardt auto-istripuz hil dutela ezkutatzen saiatzen ari dira: Rye Fargoko (Ipar Dakota) gaizkile-familia baten amalehenaren semea da. Bien bitartean, Lou Solverson estatu soldadua eta bere aita, Hank Larsson sheriffa, jatetxe batean gertatutako hilketa hirukoitz bat ikertzen ari dira, Ryekin lotura duena.
Hirugarren denboraldia (2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010. urtean, Ray Stussy, St.Cloudeko baldintzapeko askatasun ikuskatzailea, eta Nikki Swango bere neskalaguna, baldintzapean dagoena, bizitza hobe eta aberatsago bati buruz amesten ari dira. Hori lortzeko, zigilu-bilduma baliotsu bat lapurtzen saiatzen dira Rayren anai nagusi arrakastatsuari, Emmit, "Minnesotako Parkingen Errege" delakoa. Plana alabaina gaizki ateratzen zaie, eta bikoteak bi hilketa ezkutatu beharko ditu, horien artean Gloria Burgle Eden Valleyko poliziaburuaren aitaordearen hilketa. Bien bitartean, bi urte lehenago enpresa ilun batek emandako mailegua itzuli nahi du Emmitek, baina enpresa misteriotsuak eta bere langileek, V. M. Varga eta Yuri Gurkak zuzenduta, plan ezberdinak dituzte.
Laugarren denboraldia (2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1950eko hamarkadako Missourin girotua. Hegoaldeko Estatu Batuetako segregazio-legeetatik ihes egin duten afro-amerikarrez osatutako krimen-sindikatu batek tirabirak ditu Kansas Cityko mafiarekin.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Billy Bob Thornton: Lorne Malvo
- Allison Tolman: Molly Solverson komisaria
- Colin Hanks: Gus Grimly poliziakidea
- Martin Freeman: Lester Nygaard
Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kirsten Dunst: Peggy Blumquist
- Patrick Wilson: Lou Solverson estatu soldadua
- Jesse Plemons: Ed Blumquist
- Jean Smart: Floyd Gerhardt
- Ted Danson: Hank Larsson sheriffa
Hirugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ewan McGregor: Emmit Stussy / Ray Stussy
- Carrie Coon: Gloria Burgle
- Mary Elizabeth Winstead: Nikki Swango
- Goran Bogdan: Yuri Gurka
- David Thewlis: V. M. Varga
Laugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Chris Rock: Loy Cannon
- Francesco Acquaroli: Ebal Violante
- Andrew Bird: Thurman Smutney
- Gaetano Bruno: Constant Calamita
- Jessie Buckley: Oraetta Mayflower
- Emyri Crutchfield: Ethelrida Pearl Smutney
- Salvatore Esposito: Gaetano Fadda
- Jeremie Harris: Leon Bittle
- Jack Huston: Odis Weff
- Amber Midthunder: Swanee Capps
- Jason Schwartzman: Josto Fadda
- Glynn Turman: Doctor Senator
- Ben Whishaw: Rabbi Milligan
- Anji White: Dibrell Smutney
- Corey Hendrix: Omie Sparkman
- Matthew Elam: Lemuel
- Timothy Olyphant: Dick "Deafy" Wickware
- Karen Aldridge: Zelmare Roulette
- Kelsey Asbille
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Billy Bob Thorntonek antzeztutako telesailak
- Allison Tolmanek antzeztutako telesailak
- Colin Hanksek antzeztutako telesailak
- Martin Freemanek antzeztutako telesailak
- Bob Odenkirkek antzeztutako telesailak
- Adam Goldbergek antzeztutako telesailak
- Russell Harvardek antzeztutako telesailak
- Oliver Plattek antzeztutako telesailak
- Patrick Wilsonek antzeztutako telesailak
- Ted Dansonek antzeztutako telesailak
- Kirsten Dunstek antzeztutako telesailak
- Jean Smartek antzeztutako telesailak
- Telebista zirriborroak
- FXko telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Telesail dramatikoak
- Umorezko telesailak
- 1970eko hamarkadan girotutako telesailak
- 2000ko hamarkadan girotutako telesailak
- 2010eko hamarkadan girotutako telesailak
- Telesail antologikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak