Wikipedia, Entziklopedia askea

Landare/Proba orria


En Tol Sarmiento, ETS siglekin ere ezaguna dena, Euskal Herriko ska - rock musika talde bat da. Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean.

En Tol Sarmiento

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea bere ibilbidearekin aurrera hasi zenean, 18 urte baino gutxiago zituzten eta ez zeukaten musikaz ideiarik ere. Taldearen hasierako egitura honako hau zen: Bi gitarra eta bateria. Hirukotea punp - rock abestiak bertsionatzen hasi zen honako talde hauekin, Kaotiko, Kortatu...

Arabar Errioxan kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta - jolea ezagutu zuten. Gerora estilo berri bat jotzen hasi ziren, Ska.

2008an "VendimiaSeleccionada" maketa - diska osatu zuten, sei abestiz osatua.

2009an, Lucas gehitu zuten taldera tronboiarekin. Taldearen egitura; gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta.

2011ean, arrazoi pertsonalengatik Bujok taldea utzi behar izan zuen eta Ruben Terreros tronpeta - joleak hartu zuen bere lekua.

2009an, Luko saxofoi -joleak ere arrazoi pertsonalengatik taldea utzi behar izan zuen.

2012an, kontzertuz kontzertu ibili ondoren Arabar Errioxatik, Hacia La Luna diska kaleratu zuten 13 abestiz osatua eta Baga Bigak ekoitzia.

2017ko azaroaren 28an, Ametsetan diska atera zuten, bere jarraitzaile leialei eskerrak emanez. Bertan "Ametsetan" izeneko abesti bat dago, arrakasta handia izan zuena.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa.
  • Ruben Campinun: baxua, ahotsa eta koroak.
  • Floren Nuela: bateria.
  • Jabier Lucas: tronboia.
  • Ruben Terreros: tronpeta.