Txikipedia:Kortatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kortatu musika taldea

Kortatu (1984-1989) Musika talde Euskalduna izan zen.


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa)
  • Iñigo Muguruza (baxua)
  • Mattin Sorzabalbere (bateria)
  • Treku Armendariz (bateria)


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko musika talde arrakastatsua izan zen, bere Sarri, Sarri abestiaren bidez batez ere. 1983.urtean sortu zen Irunen. Hasieran hiru taldekidek osatzen zuten: Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa), Iñigo Muguruza (baxua) eta Mattin Sorzabalbere (bateria). Gerora Mattin Sorzabalberek taldea utzi zuen, eta bera ordezkatzen Treku Armendariz ibili zen. Hasiera batean beraien diskoak euskaraz eta gazteleraz ziren, baina azkenengo diskoa euskaraz egin zuten. Haien ibilbide osoan zehar fama handia izan zuten, bereziki zuzeneko emanaldietan. Gerora ere fama hau mantendu dute, hainbat taldeetan eraginez.


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Iraupen motzekoak
  • A la calle (1986.urtean argitaratu zuten, soñua diskoetxearekin)
  • Gernika 37-87 (1988.urtean argitaratu zuten, Gestoras Pro Amnistia diskoetxearekin)
  • After boltxebike / Maritxu nora zoaz (1988.urtean argitaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin)
  • After boltxebike / Oker nago (1988.urtean argitaratu zuten, Bondage diskoetxearekin)
  • Nicaragua sandinista / Ehun ginen (1988.urtean argitaratu zuten, Nola! diskoetxearekin)
  • Kolpez kolpe / El estado de las cosas (1989.urtean argitaratu zuten, Nola!diskoetxearekin)
  Bildumak
  • Soñuaren bilduma Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin egin zuten (1985.urtean argitaratu zuten, Soñua diskoetxearekin)
  • Euskadi internazionalista (1987.urtean argitaratu zuten, Txalaparta diskoetxearekin)
  • A Frontline Compilation (1988.urtean argitaratu zuten, Red Rhino-Organik diskoetxearekin)
  • Oihuka 88 (1988.urtean argitaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin)