Lankide:Laskorain07/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garazi Esnaola pianoa jotzen.

Garazi Esnaola Balerdi, piano jotzaile famatu bat da eta 1992an jaio zen; beraz, 28 urte ditu. Bera, orain Donostian bizi da baina berez Lizartzakoa da jaiotzez.

Noiz hasi zen musika munduan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoa jotzen, 5-6 urterekin bere aitarekin jolas moduan hasi zen. Bere aita musikaria delako etorri zitzaion pianoarekiko afizioa, nahi gabeko gauza bat izan zelarik. Txikitatik izan zuen intentzioa pianoa jotzeko, baina, bolada batzuetan uztekotan ibili zen, beste instrumentu batzuk aukeratzekotan; izan ere, pianoarekin jotzen ziren estiloak ez zitzaizkion asko gustatzen. Azkenean, pianoarekin jarraitzea erabaki zuen, eta berari benetan hori gustatzen zitzaiola ohartu zen, instrumentu honekin estilo gehiago jotzeko aukera zuela ohartu zelako. Umea zelarik, aita, eta aurrerantzean beste hainbat artista hartu zituen eredu bezala, adibideetako bat Joserra Senperena.

Jotzen dituen beste instrumentuak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoaz gain beste instrumentu batzuk ere jotzen ditu, adibidez: gitarra, akordeoia eta beste zenbait.

Joserra Senperena