Lankide:Leirepedia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Plasmido motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmidoek duten informazio genetikoa anitza da oso. Lau mota hauek bereizi daitezke:

Plasmido konjugatzaileak edo F faktorea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmido konjugatzaileak edo F faktoreak (ingelesezko fertility-tik, emankortasun edo ugalkortasuna[1]) bakterioen arteko konjugazioa ahalbidetzen du, plasmido horrek duen informazio genetikoarekin pilusa sortuz.

Erresistentziako plasmidoak edo R faktorea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentziako plasmidoak edo R faktoreak (ingelesezko resistance-etik, erresistentzia[2]) antibiotikoekiko erresistentzia kodifikatzen du. Honen bidez bakterioek biziraupen luzeagoa lortzen dute.

Kol izeneko plasmidoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmido honen informazio genetikoaren bitartez bakterioek bakterizidak sortzeko gaitasuna bereganatzen dute, hau da, beste bakterio batzuk hiltzeko gaitasuna. Modu honetara, plasmido hau duten bakterioek baliabide gehiago lortuko dituzte.

Birulentziako plasmidoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmido mota hauek toxinak sortzeko informazioa dute, eta horrek bakterioen patogeno izaera areagotzen du.[3]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «fertility» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «resistance» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  3. Biologia. Anaya aritza ISBN 978-84-9049-475-2..