Lankide:LoreM/Euskeldun batzokija estatua iruzkina

Wikipedia, Entziklopedia askea

1894ko uztailaren 14a, Bilbon argitaratu zen 8 artikuluz osatutako testu edo dokumentu hau. Hortaz, lehenengo mailako iturria da eta testu juridiko, politiko eta historikoa da.

Idazki hau Bizkaitarrei bereziki zuzenduta dago zeren Bizkaiari buruz hitz egiten du, baina edonork irakur dezake.

Pasartea fidagarria da zeren Sabino Arana independentistak idatzi baitzuen. Beraz, Aranak haren ikuspuntutik abiatuta idatzi du (independentzia aldarrikatuz baita foruen berrezarpena ere, katolizismoa hedatzea…) eta arrazoi horrengatik, testu hau subjektiboa dela esan dezakegu.

Testu honen idazlea Sabino Arana euskaldun nazionalista erradikalak idatzi du. Sabino Aranak politikaria izateaz gain, idazlea eta nazionalismoaren sortzailea da. EAJ (Euskal Autonomia Jeltzalea) sortu zuen 1895. urtean eta baita “Bizkaitarra” aldizkaria eta Euskaldun Batzokija deituriko elkarte politikoa ere bai. EAJ alderdi politikoa JEL (Jaungoikua Eta Lagizarra) –ren ideologia aranista defendatzen zuen. Sabino Aranak sortu zuen alderdi hori ez zegoelako alderdi nazionalistarik. Sabino Aranaren arabera, Bizkaia nazio propio aedo independientea zen (bere arraza propioa zuen, euskal arraza; hizkuntza propioa, euskera; bere ohitura eta tradizio propioak zeinak industrializaziotik hat zeuden, nekazariak eta arrantzaleak; lege zahar propioak, foruak… Arana antikapitalista, antiespainiarra, antimaketoa (haren ustez etorkinak arraza “kutsatzen” zuten), oso katolikoa eta abertzalea eta independentista zen. Sabino (1865ean jaio zen) 1903.urtean hil egin zen gaixotasun bat zuela-eta.


Testuaren analisiari dagokionez, idei hauek aurkitzen dira artikulu bakoitzean:


1.Art: Euskal Batzokija sortuko duela esaten du eta elkarte politiko horren helburuak aipatzen ditu ere bai.


2.Art: Bizkaiko Batzarra organo buruzagia izango dela, Euskal Batzokija haren mende egongo da.


3.Art: Gizarte katoliko bat eratzea, katolizismoa hedatzea.


4.Art: Euskal Nortasuna berreskuratzea (foruak, arraza garbia, hizkuntza, ohiturak…)


5.Art: Maila berean jartzen ditu erlijioa eta politika Bizkaian harmonia lortzeko.


6.Art: Bizkaian, erlijiosoak eta politikariak haien sektorean nahi ditu, nahastu barik. Hau da, klero batek, adibidez, politika kontuetan ez sartzea.


7.Art: Euskal nortasunaren gainetik katolizismoa jartzen du. (Sabino oso katolikoa zen).


8.Art: Euskeria osatzen duten euskal lurraldeen arteko harremanak estutzea edo batzea euskal nortasunaren ezaugarriak berreskuratzeko mugimenduak elkarrekin egiteko eta bata besteari babesteko. Baina, euskal lurralde horietako bakoitzak haien autonomia galdu barik.


Industrializazioak hainbat etorkinak erakarri zituen E.Hra, lan egitera zetorren. E.H gune oso industrializatua zenez, etorkin asko etorri ziren. Horiek euskal “arraza” kutsatzen zuten zeren ez ziren euskal puruak baizik eta kanpotik etorritakoak.


1876.urtean liberalek foruak abolitu zituzten Espainian berdintasuna lortzeko. Euskal foruak ziren euskaldunen askatasuna adierazten zituzten lege zaharrak. Eta hori zen euskalduneei Espainiako beste lurraldeetatik bereizten zituena, nolabaiteko eskubideak ematen zieten euskalduneei eta Espainiarekiko menpekotasun hura txikitzen zuten. Beraz, euskaldunen foruen abolizazioak euskal herria ahuldu zuen Espainiaren menpean utziz.


Hortaz, foruen abolizazio hura eta industrializazioak ekarritako etorkin (“maketo”)-ak izan ziren euskal nazionalismoa areagotu edo indartu zuena. Hau da, euskaldunek haien nazioarekiko zuten identifikazio edo amore hura hornitu edo areagotu zuten.


Foruak berrezartzeko mugimenduak egin zituzten eta haien euskal nortasuna (foruak, arraza, hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kultura…).


Sabino Aranak testu hau idatzi zuen EAJ alderdi politikoa sortzeko helburuarekin eta ideologia aranista hedatu zedin, hau da, nazionalismoa euskaldunen artean indarra hartzeko helburuarekin ere bai. Baina modu batean esanda, EAJ alderdia eratzea nahi zuen euskal nortasuna berreskuratzeko edo euskal nazioaren ezaugarriak nolabait defenditzeko. Beraz, testu honekin EAJ alderdia eratu nahi du (hori ez da helburu bakarra) euskal nortasuna defenditzeko edo kontserbatzeko (foruak berrezartzeko, euskal arraza etorkinengandik aldentzeko eta garbi mantentzeko, hizkuntza, ohiturak eta tradizioak kontzerbatzeko…).


Baita testu honekin nahi duena da, Euskeria osatzen duten euskal lurraldeen artean harreman estua egotea eta batuta egotea edo bat egitea euskal nortasuna berreskuratzeko edo kontserbatzeko mugimenduak elkar eginez. Bata besteari lagunduz.


Dokumentu honek hainbat ondorio ekarri zituen, hala nola:


1.Ideologia aranista zabaltzea


2.Nazionalismoa euskaldunen artean hedatzea eta indarra hartzea


3.Euskal mugimenduak egotea haien nortasuna edo euskal Kultura berreskuratzeko.


4.EAJ osatzea (1895ean sortu zen, hau da, idazki hau argitaratu eta urte bat geroago) JEL defendatzeko.