Lankide:LoreM/Ozpinaren azidotasunaren balorazio bolumetrikoa egiteko saiakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

HELBURUA:


Ozpin baten azido azetikoaren kantitatea neurtzea, balorazio bolumetriko teknika erabiliz.


MATERIALA:

   Matraze aforatua
   Inbutua
   Balantza
   Iragaz-papera
   Bureta
   Erlenmeyerra
   Pipetak
   Udare
   Segurtasun betaurrekoak
   Erloju-beira
   Tanta kontagailu
   Babes-papera


ERREAKTIBOAK:

   Ozpina
   Ikatz aktibo
   Sodio hidróxido (NaOH)
   Ur-desionizatua
   Fenolftaleina


Prozesu hau hiru prestakuntzetan banatzen da: Sodio hidroxidoaren disoluzioa, ozpina eta azkenengo pausua.


1-Sodio hidroxidoaren disoluzioa

0´1 duen sodio hidroxidoaren disoluzioa prestatu behar dela jakinda, kalkuluak egin eta kalkulatu zenbat NaOH gramo pisatu behar diren balantzan.

NaOH gramo horiek sartu hauspeakin ontzi batean eta bota ur-desionizatua. Ondo nahastu. Nahastea, matrazera bota (baina lehenago, matrazera ur-desionizatu pixka bat isuri). Hori, hiru aldiz egin. Gero, enrasatu. Plastikozko tapoi bat ipini matrazeari eta bueltak eman, homogenizatu dadin. Hortaz, NaOH-ren disoluzioa prestatuta dago.


2-Ozpina

Baloratuko den ozpinaren kolorea oztopo bat izan daitekeenez, kendu egin behar zaio. Horretarako, inbutu bati iragaz-papera jarri. Papera inbutuan ondo itsatsita gera dadin, ur-desionizatua bota. Gero, ikatz aktiboko goilaratxokada bat bota. Segidan, 15ml ozpin bota. Beraz, inbutuaren bitartez, ozpina erlenmeyerrera jaitsi behar da (ikatz arrastorik gabe). Ozpin guztia erlenmeyerran batuta dagoenean, gorde behar da.


3-Azkenengo pausua

Prestaturiko likido horretatik 10ml neurtu eta ur-desionizatua gehituz, 250ml-ko disoluzioa prestatu matraze aforatu batean. Aurreko disoluziotik 25ml-ko lau alikuota hartu eta erlenmeyerretan jarri.

Bakoitzari fenolftaleínazko (adierazlea) 2 tanta (%1 etanolean) gehitu eta baita ur-destilatua ere, 150cm3 eduki arte.

Jarraian, bete bureta bat NaOH 1M-ko disoluzioz eta enrasatu ondo, hasi lehenengo alikuota baloratzen.

Kolore gabekoa izatetik, arrosa kolorea (fenolftaleína dela-eta) izatera heltzen denean, balorazioa amaitzeko momentua da.

Batzutan, kolore arrosa joan egiten da eta hori da ozpinaren azidotasunagatik. Baina kolore arrosa iraunkorra denean, orduan balorazioa benetan amaitu egin da.

Balorazioaren amaieran, NaOH zenbat kontsumitu den begiratu, baita disoluzioaren PH- a ere. Aurrekoa, 3 alikuota erabiliz errepikatu. Eta guzti hoien balioen batez bestekoa da, hain zuzen ere, emaitz zuzena.