Ikatz Zaku Nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ikatz Zaku Nebulosa
Ikatz Zaku Nebulosa
Datuak
Distantzia 600 a.u.
Magnitudea
Konstelazioa Hegoaldeko Gurutzea
Izen teknikoa
NGC
NGC -
Izen teknikoa
M
M -


Ikatz Zaku Nebulosa (ingelesez: Coalsack nebula) Hegoaldeko Gurutzea konstelazioan dagoen nebulosa ilun bat da, 7ºx5ºko tamaina duena, eta ondoan dituen Centaurus eta Musca konstelazioekin gainjartzen dena. Mota honetako nebulosen artean garrantzitsuena da, eta ondo ikus daiteke begi hutsez Esne Bidean dagoen partxe ilun bat bezala. Hego Hemisferioan historiaurretik ezagutzen zen arren, lehen aldiz Vicente Yáñez Pinzónek eman zuen honen berri 1499an. Il Canopo fosco deitu zuen Amerigo di Vespuccik, eta Macula Magellani ("Magallanesen orbana") edo "Magallanesen Laino Iluna" izenak ere jaso zituen, Magallanesen Lainoen kontraposizioz. Ez du NGC katalogoko zenbakirik.

1970ean, K. Mattilak Ikatz Zaku Nebulosa ez dela erabat iluna frogatu zuen, baizik eta distira ahul bat duela (inguratzen duen Esne Bidearen distiraren %10a), iluntzen dituen izarren islapenetik datorrena.

Nebulosak
Aintzira Nebulosa | Armiarma Gorriaren Nebulosa | Arranoaren Nebulosa | Arrautzaren Nebulosa | Eskimalaren Nebulosa | Espirografoaren Nebulosa | Eraztunaren nebulosa | Harea-erlojuaren Nebulosa | Helize Nebulosa | Hontzaren Nebulosa | Inurriaren Nebulosa | Katu-begia Nebulosa | Karramarroaren Nebulosa | Oinatzaren Nebulosa | Omega Nebulosa | Oriongo Nebulosa | Pikuaren Nebulosa | Halteraren nebulosa | Pisu Txikiaren Nebulosa | Karinaren nebulosa | Saturno Nebulosa | Trifida Nebulosa | Zorroztada Bikien Nebulosa