Sodio hidroxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sodio hidroxido
Identifikadoreak
CAS zenbakia 1310-73-2 YesY
PubChem 14798
ChemSpider 14114 YesY
UNII 55X04QC32I YesY
EC zenbakia 215-185-5
UN zenbakia 1824, 1823
KEGG D01169 YesY
MeSH Sodium+Hydroxide
ChEBI CHEBI:32145 YesY
RTECS zbka. WB4900000
Gmelin Erreferentzia 68430
Propietateak
Formula molekularra NaOH
Masa molarra 39.9971 g mol−1
Itxura White, waxy, opaque crystals
Usaina odorless
Dentsitatea 2.13 g/cm3
Fusio puntua

323 °C, 596 K, 613 °F

Irakite-puntua

1388 °C, 1661 K, 2530 °F

Disolbagarritasuna uretan 418 g/L (0 °C)
1000 g/L (25 °C)
3370 g/L (100 °C)
Disolbagarritasuna soluble in glycerol
negligible in ammonia
insoluble in ether
slowly soluble in propylene glycol
Disolbagarritasuna methanol 238 g/L
Disolbagarritasuna ethanol <<139 g/L
Lurrun presioa <2.4 kPa (at 20 °C)
Basikotasuna (pKb) -0.56 (NaOH(aq) = Na+ + OH)
−15.8·10−6 cm3/mol (aq.)
Errefrakzio indizea (nD) 1.3576
Egitura
Egitura kristalinoa Orthorhombic, oS8
Eremu taldea Cmcm, No. 63
Sare parametroa a = 0.34013 nm, b = 1.1378 nm, c = 0.33984 nm
Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−425.8 kJ·mol−1
Entropia molar
Estandar
So298
64.4 J·mol−1·K−1
Bero-ahalmen espezifiko, C 59.5 J/mol K
Arriskuak
GHS piktogramak Korrosio piktograma "Globally Harmonized System of Classification and Labelling of Chemicals (GHS)" sisteman
GHS zeinu hitza Danger
GHS arrisku esaldiak H290, H314
GHS oharrak P280, P305+351+338, P310
GHS piktogramak Korrosio piktograma "Globally Harmonized System of Classification and Labelling of Chemicals (GHS)" sisteman
GHS zeinu hitza Danger
GHS arrisku esaldiak H290, H314
GHS oharrak P280, P305+351+338, P310
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
3
1
Esposizio denbora AEBtan TWA 2 mg/m3
LD50 40 mg/kg (mouse, intraperitoneal)
Harremana duten konposatuak
Beste anioi batzuk Sodium hydrosulfide

Sodium hydride

Beste katioiak Caesium hydroxide

Lithium hydroxide
Potassium hydroxide
Rubidium hydroxide

Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Sodio hidroxidoa (NaOH), sodio hidratotzat edo soda kaustikotzat ere ezagutzen da (ia Latinoamerika osoan, Mexikon eta Espainian). Hidroxido kaustiko bat da (base kimiko moduan batez ere) eta industrian erabiltzen da paper, ehun eta detergente fabrikazioan. Gainera, petrolio-industrian erabiltzen da zulaketa-lohiak egiteko . Etxe mailan asko ezagutzen dira bere erabilgarritasunak, sukaldeen eta bainugelen tutueria hustubideak desblokeatzeko eta etxeko xaboia fabrikatzeko besteak beste.

Giro-tenperaturan, airearen hezetasuna (higroskopiko) xurgatzen duen usain gabeko solido zuri kristalinoa da sodio hidroxidoa. Substantzia manufakturatu bat da. Bero kantitate handia askatzen du uretan disolbatzen denean edo azido batekin neutralizatzen denean , nahikoa izan daitekeena material-erregaiak pizteko. Oso korrosiboa da sodio hidroxidoa. Orokorrean, solido egoeran edo % 50eko soluzio moduan erabiltzen da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio hidroxidoa erabiltzen da xaboiak, kolorezko arkatzak, papera, lehergaiak eta petroliozko pinturak eta produktuak fabrikatzeko. Era berean, kotoizko ehunen, garbitegien eta zuriketen, oxidoen estalduren, galvanoplastien eta erauzte elektrolitikoen prozesamenduetan erabiltzen da. Arrunki, hustubideen eta labeen garbigailuetan aurkitzen da. Pinturaren ezabagailu moduan ere erabiltzen da, eta gainera, egurrezko altzarien pintura zaharra kentzeko erabiltzen dute ebanistek.

Mahai olibaren eltzeko tradizionalaren lanketan erabiltzen da, batez ere kamamila eta gordala moduko oliba motetan.

Bere erabilera garrantzitsua da ere Bayer prozesuan aluminioa lortzeko bauxitaren bidez.

Sodio hidroxidoaren gehiengoa kaustifikazio-metodoaren bidez sintetizatu egiten da, hau da, beste hidroxido bat sodioaren gatz oxoazido batzuekin elkartzen da.

Erreakzioaren adibideak erakusten du kaltzio hidroxidoa edo kare hila (kaltzio oxidotik edo kare bizitik eta uretik datorrena) sodio karbonatoarekin elkartzen dela (azido karbonikotik eta sodiotik datorrena) sodio hidroxidoa eta kaltzio karbonatoa eratzeko.

Ca(OH)2 (aq) + Na2CO3 (aq) → 2 NaOH(aq) + CaCO3 (s)

Gaur egun, nahiz eta sodio hidroxidoa sodio kloruroa edo gatzuna moduko soluzio akuoso batekin fabrikatzen den elektrolisi bidez, kloroaren ekoizte-prozesuan erabiltzen den azpiproduktu baten ondorio da ere.

  • Anodo: 2Cl  → Cl2 (gas) + 2e-
  • Katodoa: 2H2O + 2e- → H2 + 2OH

Elektrolisia aurrera doan heinean, kloruro anioiak askatzen dira eta hidroxido ioiengatik ordezkatzen dira. Hidroxido ioiak disoluzioan dauden sodio katioiekin konbinatzerakoan, sodio hidroxidoa eratzen dute. Sodio katioiak ez dira sodio metalikora murrizten bere potentzial baxuagatik.

Metodo tradizionalean, uretan diluituta dagoen soda zati txiki baten soluzio bat erabiltzen da margarina komuna ekoizteko, pretzel bat egiteko eta lutefiska egiteko ere. Lutefiska herri eskandinaviarren janari tradizionala da eta arrainez egiten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]