Eraikuntzako instalazioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide:MMuruaZubizarreta/Proba orria» orritik birbideratua)

Eraikuntzako instalazioak, sare eta ekipamendu finkoen multzoek osatzen dituzte. Hauek, zerbitzuen operazio eta horniketa egokiak ahalbidetzen dituzte diseinaturiko eraikinaren funtzionamendua egokia izan dadin.

Eraikinaren erabilera zein-nahi dela; etxebizitza, ospitale, ikastetxe, fabrika..., denek dituzte instalazioak; baina, kasu batzuetan instalaturikoak espezifikoagoak izango dira. Horiek, materia, energia zein informazioa eramaten edo banatzen dute eraikinaren kanpora edo barnealdean zehar.

Honela bada, eraikuntzan ezartzen diren instalazioak, eraikina urez zein elektrizitatez hornitzeko eta hauek banatzeko ezartzen dira; baita are konprimituaren, oxigenoaren, telefoniaren zein informatika sareen banaketa egin ahal izateko ere.

Instalazio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Instalazio hidraulikoa (ur hotzaren eta beroaren horniketa): Eraikineko gela/puntu heze guztiak urez hornitzeko eta honen barnealdean banatzeko material zein diametro ezberdineko loturak dituzten hoditeria multzoa da, zeinak kantitate eta presio egokiarekin ailegatzea ahalbidetzen duen. Uraren hornikuntza edozein errekatatik, presatatik, ubideetatik, eta abarretatik lor daiteke, baina honen banaketa hodi nagusi batetik abiatuko da eta eraikinaren barnealdera igorriko. Hoditeria hori, lerro zuzen batean ezartzen da eraikinaren hormei zein sabaiei paralelo, eta lur azpitik zein hormei helduta joan daiteke.
  • Euri-uren instalazioak
Berokuntza-sistema misto baten eta etxe bateko ur bero sanitarioaren sarearen diagrama
  • Ur zikinen instalazioak
  • Ur bero sanitarioa (UBS): Etxean zein industrian erabiltzen den ur beroaren instalazioak.
  • Ur hotzaren instalazioak: Etxean zein industrian erabiltzen den ur hotzaren instalazioak.
  • Klimatizazioa (berogailua, aireztapena eta hozte-sistema): Hau da tenperatura, hezetasuna eta aire berriztapen egokiak kontrolatuz erosotasuna bermatzeko instalazioa.
  • Instalazio elektrikoak (indarra eta argiteria): Energia elektrikoa ekoizteko, bihurtzeko, garraiatzeko edo erabiltzeko ezartzen den zirkuitu asoziatuen edo materialen multzoa.
  • Komunikazio sistemak (telefonia, telebista, informatika sarea): Denbora eta espaziotik barrena mezu bat igortzeko zein informazioa garraiatzeko beharrezko sarea, iturri nagusia izango den puntutik helmuga puntura arte; telefono baten kable bidez edo irratiko uhinen bidez.
  • Garraiorako instalazioak (igogailua, eskailera mekanikoak...): Mugikortasuna errazten duten aparailu multzoak.
  • Suaren aurkako babeserako instalazioak (su-itzalgailuak, suteetako ur-harguneak...): Eraikina suaren aurka babesteko hartzen diren neurri multzoak.
  • Ospitaleko instalazioak (oxigenoa, aire konprimitua...): Ospitaleek funtzionamendu egokia izan dezaten ezartzen diren sistemak.
  • Segurtasun instalazioak (alarma...): Lapurretak ekiditeko ezartzen diren instalazioak dira, eraikinerako sarrera-irteerak, seguruak ez diren zein zaintzea interesatzen zaizkigun tokiak kontrolatzeko balio dutenak.
  • Gas instalazioak (naturala edo LP gasa): Gasa energia ekonomiko mota bat da, eta bonbonetan (GLP izenez ezagunagoa) zein kanalizatuta bideratzen da eraikinera.

Ur zikinen eta euri-uren instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinera heltzen diren urak bi modutan kanporatzen dira:

  • Euri-urak: euria bilduaz jasotzen den ura
  • Ur zikinak: eraikinetan erabilitako uren kanporaketa

Beraien garbitasunaren araberakoa da sailkapen hori: Euri-urak, ur "garbiak" kontsideratzen dira, industriakoak "ur grisak" eta etxean erabiltzen direnak "ur horiak" edo ur zikinak.

Grabitatearen bidez jaisten dira saneamenduetara edo ibaietara, eta biak batera zein bakoitza bere bidetik bideratu daitezke. Hauek, EDARetik (ur hondakinak garbitzeko estazioa) pasatzen dira beharrezko garbiketa tratamenduak jasotzeko. Batzuetan, etxe ondoan egoten da saneamendurako ur sare publikoa; baina ez balego, ur zikinak fosa septikoetara bideratzen dira. Euri-urak berriz, ibaietara bideraturiko ubideetara garraiatuko dira.

Saneamenduaren ibilbidea, bi zatitan sailka daiteke:

  • Saneamendu sistema etxebizitzetan
    • Bateratua: Euri-urak eta ur zikinak batera kanporatzen dira.
    • Bananduak: Euri-urak eta ur zikinak, bakoitza bere aldetik kanporatzen dira.
    • Mistoa: Bertikalki doazen hodietan bakoitza bere aldetik doa, baina horizontalean garraiatzean hodi berera nahasten dira.
  • Hiriko saneamendua
    • Bateratua: Euri-urak eta ur zikinak batera kanporatzen dira.
    • Banandua: Euri urak eta ur zikinak, bakoitza bere aldetik kanporatzen dira.
Estalki bateko erretena, zorroten baten hasera eta guzti

Uraren ebakuazio-ibilbideko zatiak:

  • Teilatu eta goiko terrazetako erretenak: urak biltzeko, orokorrean estalkietan, hodi "horizontala"
  • Zorrotena: teilatutik jaisten den eta bidean eraikineko urak biltzen dituen hodia
  • Kolektoreak
  • Saneamendurako hiriko sare-hargunea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]