Lankide:Maialenfm/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ODOLEZTAPENA ETA LINFA ITZULERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Enbor zeliakoa 2. Abdomen aorta 3. Bare-arteria 4. Urdaila 5. Barea 6. Pankrea edo area 7. Goiko arteria mesenterikoa 8. Duodenoa 9. Pankrearen burua 10. Porta zaina

ODOLEZTAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen odoleztapena enbor zeliakoak eta goiko mesenterio arteriak burutuko dute.

Pankrearen buruaren odoleztapena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen buruaren odoleztapena pankrea-duodenoetako goiko eta beheko arteriek burutuko dute[1]

  • Pankrea-duodenoetako goiko aurre eta atzeko arteriak: enbor zeliakoko gibel arteria batuaren adarra den urdail duodenotako arteriatik sortuko dira. Hauek pankrearen buruaren goialdea irrigatuko du.
  • Pankrea-duodenoetako beheko aurre eta atzeko arteriak: goiko mesenterio arteriaren lehengo adarrak izango dira. Arteria hauek pankrea buruaren behealdea odoleztatzeaz arduratuko dira.

Pankrea-duodenoetako goiko eta beheko aurreko adarrak anastomosatu eta aurreko pankrea-duodenoetako arkua osatuko dute pankrea buruaren aurrealdean hau odoleztatuz. Bestalde, pankrea duodenoetako goiko eta beheko atzeko adarrak pankrea buruaren atzean anastomosatuko dira atzeko pankrea-duodenoetako arkua osatuz.

Pankrearen idunaren, gorputzaren eta biztanaren odoleztapena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen iduna, gorputza eta buztana enbor zeliakotik ateratzen den bare-arteriaren adarren bidez odoleztatuak izango dira[2].

  • Bizkarraldeko pankrea arteria: pankrearen iduneko bizkarraldea odoleztatuko du. Pankrearen beheko ertza baino lehenago adar bitan bantuko da:
    • Eskuineko adarra: pankrea-duodenoetako goiko aurreko arteriekin anastomasatuko da.
    • Ezkerreko adarra: pankrea arteria nagusiaren eskuineko adarrekin anastomosatuko da.
  • Pankrea arteria nagusia: bare-arteriaren luzerako erdiko puntuan sortzen da eta pankrearen gorputza irrigatuko du. Hau ere, beheko ertzetik gertu bitan banatuko da:
    • Eskuineko adarra.
    • Ezkerreko adarra: pankrearen buztan aldeko arteriarekin anastomosatuko da.
  • Pankrearen buztan aldeko arteria: arearen buztana edo urruneko eremua odoleztatzeaz arduratuko da.
  • Beheko pankrea arteria: pankrearen beheko ertzean aurreko hiru arterien batuketatik sortuko da eta beheko eremu hori odoleztatuko du.

ZAIN ITZULERA edo ITZULERA BENOSOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen itzulera benosoari dagokionez, arearen iduna, gorputza eta buztaneko odola pankrea zainei esker arearen gainean kokatzen bare-zainetan drainatuko da[3]. Bestalde, pankrea buruko odola goiko mesenterio zainera bideratuko da pankrea-duodenoetako zainen bidez[4]. Azkenik, aipatutako bare-zaina eta goiko mesenterio zaina, beheko mesenterio zainarekin bate egingo dute porta zaina osatuz. Azken hau gibeletik igaro ondoren gibel-zainen bidez beheko kaba zainera bideratuko da.

LINFA ITZULERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen gorputz eta buztaneko linfa itzulera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arearen gorputzeko eta buztaneko linfa bare-pankreatako noduluetan (bare arteriaren alboan kokatuta) drainatuko da. Hala ere, eremu honetako hodi linfatiko batzuk zuzenean nodulu preaortikoetan drainatzen dute linfa[5].

Pankrearen buru eta iduneko linfa itzulera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arearen buru eta iduneko hodi linfatikoak modu zabalago batean pankrea-duodenotako arteriaren, goiko arteria mesenterikoaren eta gibel arteriaren inguruan kokatutako noduluetan drainatzen dute. Gainera, beste hodi batzuk nodulu preaortiko eta nodulu zeliakoetan ere drainatuko dute linfa[6].

INERBAZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inerbazioari dagokionez, pankrean nerbio-sistema autonomoaren inerbazioa jasoko du.

INERBAZIO SINPATIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torax nerbio esplakniko nagusiaren (T5-T9) eta txikaren (T10-T11) zuntzak (gongoil aurreko zuntz sinpatikoak) plexu zeliakoko gongoil zeliako eta goiko mesenterio gongoiletara iritsiko dira eta bertan sinapsia burutuko dute[7]. Ondoren, sortu berri diren goingoil osteko zuntz sinpatikoak pankrea odol-hodien ibilbidea jarraituko dute area inerbatzeko.

INERBAZIO PARASINPATIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, gongoil aurreko zuntz parasinpatikoak Vagus nerbioaren zuntzak izango dira. Azken hauek plexu zeliakotik igaroz pankrea barruko gongoiletara ailegatuko dira bertan sinapsia burutzeko. Gongoil osteko zuntz parasinpatikoak arteriolen bidea jarraituz accini eta Langerhans-en irlatxoetara helduko dira inerbazioa burutzeko.

INERBAZIO SENTIKORRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz setikorren nerbio espleknikoen aurkako norabidea aurkeztuko dute. Zuntz hauen bidez bideratzen den pankrea mina gerrikoa izango balitz bezala nabarituko dugu epigastrioa, hipokondrio biak eta bizkarra hartuz.

  1. García Porrero, Juan A.,. Anatomía humana. (2.ª edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9110-210-6. PMC 1151086219. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  2. García Porrero, Juan A.,. Anatomía humana. (2.ª edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9110-210-6. PMC 1151086219. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  3. Frick, Hans.. (1981). Manual de anatomía humana. II, Cabeza, cuello, vísceras, sistema nervioso. Omega ISBN 84-282-0651-1. PMC 911391998. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  4. García Porrero, Juan A.,. Anatomía humana. (2.ª edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9110-210-6. PMC 1151086219. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  5. Pró, Eduardo Adrián.. (2012). Anatomía clínica. Médica Panamericana ISBN 978-950-06-0123-8. PMC 851822792. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  6. Pró, Eduardo Adrián.. (2012). Anatomía clínica. Médica Panamericana ISBN 978-950-06-0123-8. PMC 851822792. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  7. García Porrero, Juan A.,. Anatomía humana. (2.ª edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9110-210-6. PMC 1151086219. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).