Lankide:Maider Castañares/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armiarmen dibertsitatea

Armiarmak (Araneae) artropodo mota bat dira, araknidoen taldekoak. 45.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, horietatik handienak, tarantulak, 30 zentimetroko tamaina izan dezakete; txikienak, ordea, milimetro erdia baino txikiagoak izan daitezke. Kolore askotako armiarmak existitzen dira. Bizi diren inguruaren arabera moldatzen dira, oso aldakorrak dira euren bizimoduan. Askotan zomorro guztiak talde berdinean sartzen baditugu ere, kontuan izan armiarmak ez direla intsektuak.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armiarmek zortzi hanka dituzte. Hanketan dituzten iletxoek zentzumenak ematen dizkiete, eta eurekin komunikatzeko aukera dute. Ez dute ez antenarik, ez hegalik ez murtxikatzeko piezarik. Intsektuek sei hanka eta antenak dituzte, eta horregatik armiarmak ez dira intsektuak.

Armiarmaren gorputza bi zatitan banatzen da: aurrean du zefalotoraxa, burua eta toraxaren arteko batura; atzean du abdomena. Hankak toraxari lotuta daude. Kasu gehienetan emeak arrak baino handiagoak dira.

Armiarmek zortzi begi sinple izaten dituzte buruan, baina badaude begi gutxiago edo bat ere ez duten espezieak. Buruaren amaieran pedipalpoak dituzte, ehizatzen dutena manipulatzeko eta detektatzeko erabiltzen duten organoa. Arrek ugaltzeko era erabiltzen dituzte pedipalpoak.

Armiarma-sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armiarmek zeta sortzen dute, eta zeta horrekin ehizatzeko armiarma sareak osatu ahal dituzte. Zeta hori oso fina da, baina altzairua baino gogorragoa da bere tamainarekin alderatzen badugu. Armiarmak, beraz, ehiztariak dira: ez dituzte jaten hilda aurkitzen dituzten intsektuak. Armiarma batzuek ez dute zetarik sortzen eta ehizatzen dute.

Arriskutsuak dira?

Armiarmek euren burua defendatzeko eta ehizatzeko hozka egiten dute, pintza itxura duen kelizero izeneko organo batekin. Batzuek pozoi bat sar dezakete euren harrapakina paralizatzen duena, baina ez duena hiltzen. Honela, geldi dagoela an dezakete.

Armiarma batzuen haginkada arriskutsua izan daiteke gizakientzat, adibidez alargun beltzarena edo tarantula batzuena. Hagindakak errazak dira ikusteko: hiru marka utzi ohi dituzte, horietako bi pozoia sartzeko eta hirugarrena sortzen den likidoa xurgatzeko. Haginkada hori hilgarria da intsektu gehienentzat, baina gizakiei hazkura handia baino ez die sortzen.

Zergatik eragiten dute beldurra?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armiarmei beldurra diete pertsona askok. Beldur horri araknofobia deitzen zaio.