Lankide:Markelaetabertols/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emiliano Martínez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emiliano Martinez Eliminatorias Sudamericanas jokatzen.
Emiliano Martinez
Datu pertsonalak
Izen osoa Damian Emiliano Martinez
Jaio 1992-ko Irailaren 2-a
Mar del Plata (Argentina)
Bikotekidea(k) Amanda Martinez
Lanbidea Futbol jokalaria (Atezaina)

Damían Emiliano Martínez (Mar del Plata, Argentina, 1992-eko irailaren 2-a), hobeto ezagutua <El Dibu> Martínez bezala, Argentinako futbol jokalaria da, atezain lez jokatzen dauana Premier League ligan konkretuki Aston Villa taldean. Gaur egun 31 urte daukaz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emiliano, familia baten ekonomikoki arazoak eukazala hasi zen. Bere amak garbitzailea zen eta aita portuan lan egiten zuen, azken honek futbolarengan zaletasuna eman zion. Bere ezizena, El Dibu, jarri eutsien Argentinako telesai batengaitik, Mi familia es un Dibujo, Emiliano eta telesaiaren protagonista antzekoak zirelako, ule beltza eta oreztak aurpegian. Telesai hau berak 4 urte eukazanean emititzen zan. Txikitan bere herriko kaleetan jokazen eban futbolera noizbaiten jokalari profesional bat izateko ametsagaz, eta 10 urtekin bere lehenengo klubean sartu zen, Talleres.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Emiliano General Urquizu, Talleres eta San Isidro taldeetan jokatu eban (guztiak Mar de Platako taldeak). 10 urte eukazanean Boca Juniors eta River Plate taldeetan probak egin ebazan baina ez eutzien artu. Orduan Mar de Platara bueltatu zan, 13 urte eukazanean Independientes taldean probak egin ebazan eta han bai hartu eutsien eta han egon zen 2009garren urteararte.

Arsenal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009garren urtean Arsenal taldea berataz interesa ipini eban ( bikain jokatu ebalako sub17 urteetako Sudamericano txapelketan) 500milla€ kostatu eutson Arsenalari Dibu. Bi urte jarraian egon zan taldean jokatu barik. 2012garren urtean Oxford United taldeari utzi eutzien playoffsko partidu baterako. Irabasten ba eben denboraldi osoa han jarraituko zuen eta taldea Leage Onera klasifikatu baina azkenean 3-0 galdu ebanPort Valeren kontra.

Arsenalera buelta egin eban, baina ez zan partiduetara joaten atesain hobeagoak egozalako kluban Manuel Almunia, Łukasz Fabiański, Wojciech Szczęsny eta Vito Mannone bezalakoak. Bere lehenengo jokaldia 2009ko irailaren 26an izan zan, Coventry Cityren aurka Arsenala 6-1 irabazi eban, eta holan Capial One Club kopan jarraitzen eben. Eta holan Dibu fama handiagoa hartzen eban.

Shelffied Wednesday[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko irailaren 15ean Emiliano Shelffied Wednesdayera joan zan chanpionsa jolastera. Hasieran bakarrik 28 egun egongo zan baina apur bat geroago ezan eben urtarrilaren 1erarte gelditzen zela taldean.Bere debuta 2013ko azaroaren 23an izan zan Huddersfield Town A. F. Cren aurka eta irabazi ebenez denboraldi osoa gelditu zan taldean.

Arsenalera Bueltan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arsenalera 2014-15 denboraldian bueltatu zan baina aulkian egotea ezan eutzien. Bere lehenengo jokaldia Liga de Campeones de la UEFAn jokatu eban R. S. C. Anderlechtren aurka, eta Ingalaterrako taldea 2-1 irabazi eban.

Bere bigarren partidua Borussia Dortmunden kontra jokatu eban Wojciech Szczęsny eta David Ospinaren lesioengaitik eta azkenean Arsenala 2-0 irabazi eban gainera partiduko MVPa bera izan zan bikain jokatu ebalako. Beste bi partidu jarraiak jokatu ebazan West Bromwich Albion eta Southampton taldearen aurka eta bietan porteria 0ra utsi eban.

Aston Villa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 irailaren 16an Aston Villara joan zan 20 milloi librengaitik beste Premier Leagueko talde bat. Urte horretan bihurtu zan Argentinaren historiako atesainik gareztiena. Egun batzuk geroako bere lehenengo jokaldia jokatu eban eta han penailti bat gelditu zuen John Lundstrameri eta beragaitik Sheffield Unitederi irabazi eben 1-0.

Bere lehenengo denboraldian errekor bat lortu eban, atezain bat denboraldi baten penalti gehienak gelditzea 15 eta bere ligako atezainik hoberenetariko bat izatea.

Argentinako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako selekzio nacionalean lehenengo pausuak sub-17-etan egin ebazan Sudamericar txapelketan 2009-an. Finalera heldu zan taldea, baina ezin izan eben Brasilgo taldeari irabazi. 2:2 Amaiur eban partidoa eta penaltitean 5:6 galdu eben. Emilianori 4 gol 5 partiduetan sartu eutsiezan. Bebai, urte bardinean sub-17 Munduko kopan parte hartu eban baina kasu honetan ez eban hain urrun heldu. Kolombiako taldea eliminatu eutsien final-zortzirenetan 3:2. Selekzio absolutagaz konbokatua izan zan 2011 Nigeriaren aurka jokatzeko baina ez eban minutu bat ez jokatu. Egin eutsien bigarren deiketa 2019-an izan zan Alemania eta Ekuadoren aurka jokatzeko partida amistoso bi, baina berriz ere ez zuen minutu bat bez jokatu. Bi urte geroago azkenean bere debut profesionala egitea lortu zuen Txileren aurka 2022-ko mundu koparako klasifikasioa egiten. Partido hau 1:1 geratu zan, bere debut profesionala egitea erabaki zuen entrenatzailea Lionel Scaloni izan zan. Gaur egun selekzinioan bere entrenatzailea izaten jarraitzen dau.

2021 Kopa America[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilianoren lehenengo txapelketa profesionala 2021-eko Kopa America izan zan. Txileren aurka jokatu eban lehenengo partidua, partido hori Brasilgo Nino Dos Santos zelai Olimpikoan. Partido honetan Emilianori, ikusi jakon bere lehenengo disdira penaltiak gelditzen, 57 minutuan Txileko kapinaina Arturo Vidal penalti bat jaurti eutson baina berak gelditu eutson horrela Argentinari empateatik aldentzen, baina guztia ez zan hain ona, Eduardo Vargas alderatutako baloia jaso eban eta gola egin eban horrela amaierako emaitza 1:1 jarriz. Hurrego bi partiduak Argentinako futbol selekzinoa 1:0 irabazi ebazan Uruguai eta Paraguaieko futbol taldeekaz horrela bere multzotik lehenengo geratuz.

Hurrengo fasea Ecuadoren aurka izango zan final-laurdenetan Goianan. Partidu hau ez zan oso nekagarria izan Argentinarako eta batez ere Emilianorentzat 3:0 gelditu ebelako eta Ecuador ez ebalako arrisku asko jarri euren aurkarientzat. Orain semifinalak etorzan eta partidu honetan Emiliano izan zan heroia eta jendea bere burua ezagutzen hasi zan. 90 minutuetan partidoa 1:1 geratu zan eta luzapenean ez zan markagailua mugitu horra penaltietara heltzen. Argentina irabazi eban 3:2 baina Emiliano izan zan MVP-a partiduan hiru geldiketa klabe eginteagaitik Kolombiakoen aurka. Partido honen ostean oso birala egin zan sare sozialetan Emiliano esan ebazan itzak penalti bat gelditu baino lehen, “mira que te como hermano”.

Finala Brasilen aurka jokatuko zan Rio de Janeiroko futbol zelairik handienean, Maracana. Brasil hobeto heltzen zan finalera semifinaletan Peruri sailtasun gabe irabazi eutsalako baina Argentina berriz penaltietan irabazi eban. Bi taldeek bere jokalaririk hoberenekin irten ziran jokatzera. Messi Argentina gidatuz eta Neymarrek Brasil. Partidoa oso berdinduta zegoen, talde biak bere aukerak eukiezan baina guztia aldatu zan bigarren zatian Angel Di Maria gol bat sartu ebanean Argentinari txapelketa emoteko. Emiliano ez eban golik onartu. Partidoa ostean Emiliano txapelketako atezainik hoberenaren saria jaso eban bere jokaera gaitik atean.

2022 Qatar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Kopa jolasteko berriz ere izan zan aukeratua lehenengo atezain bezala. Lehenengo partidua Arabia Saudiren aurka izan zan. Partidu hau etsipen bat izan zan Argentina 1:2 galdu ebalako baina selekzio faboritoenetariko bat bezala agertu zalako txapelketan. Hurrengo bi partiduak Argentina berpiztu zan Mexiko eta Poloniaren aurka 2:0 eta 0:2 irabaziz. Hor harte Emiliano oso ondo egoan egiten txapelketa bi gol jaso ebazalako hiru partiduetan munduko txapelketarik garrantsitzuenean. Azkenean susto txiki bat izan zan lehenengo partidu hori eta Argentina bere multzoko lehenengoa bezala atera zan.

Hurrengo fasea, Australiaren aurka izan zan, 2:1 irabazi eban Argentina. Emiliano gol bat sahiestu eban azkenengo minutuetan australiar aurrelari bati geldiketa oso on bat eginez eta horrela bere taldeari hurrengo faserako klasifikazioa emoten. Herbeheren aurka jokatu eban final-laurdenak. 2:2 gelditu ziren eta Emiliano penaltieetan berriz ere oso garrantsitzua izan zan bi geldiketa klabe eginez. Semifinaletan Kroaziaren aurka Emiliano bere atea hutsean utsi eban horrela finalera helduz.

Finalean Frantziaren aurka 3:3 gelditu ziran eta Emiliano berriz ere bere taldea salbatu eban azkenengo minutuan Randal Kolo Muaniri bera esan eban bezala “ la mejor atajada de mi vida” egin zion horrela Argentinari bere hirugarren Munduko Kopa emonez. Txapelketa horren atezainik hoberenaren saria jaso eban eta hilabete batzuk ostean FIFA-ren The Best saria kaso eban bere Kopa Mundialan egindako aktuazinioagaitik.