1908an sortu bazen ere 1921 arte ez zen Belgikako lehen mailara igo. Lehenengo liga titulua 1946-47 denboraldian eskuratu zuen eta ordutik Anderlechtek beti lehenengo seien artean amaitu du liga.
Europari dagokionez lehenengo tituluak Errekopa eta Superkopa izan zituen. 1976, 1977 eta 1978an jarraian jokatu zituen Errekopako finalak eta bitan garaile atera zen. Orduan Superkokak ere eskuratu zituen.
UEFA Kopako finala 1983 eta 1984ean jokatu zituen. Lehenengoa SL Benficari irabazi zion eta bigarrena Tottenham Hotspurren aurka penaltietan galdu zuen. Urte haietan Europako Kopan ere aritu zen eta 1982 eta 1986an final aurrekoetara iritsi zen.
XXI mendean ere maila bikaina erakutsi du, dagoeneko 9 Liga irabaziz, azkena 2016-17 denboraldian.