Selekzioa 1974eko Munduko Futbol Txapelketan . Johan Cruyff lehenengoa da eskuinetik.
Danimarkaren aurkako partida 2012an.
Zaleak.
Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.
Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan , 1908 , 1912 eta 1920an .
Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974 an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978 an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff , Johan Neeskens , Rob Rensenbrink , Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.
Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988 an, tartean Ruud Gullit , Marco van Basten , Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.
1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar , Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.
2010eko Munduko Futbol Txapelketa an hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben , Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.
2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.
Hirugarrenak 1908, 1912 eta 1920an.
Urtea
Munduko Txapelketa
1930
ez zuen parte hartu
1934
9.a
1938
14.a
1950- 1970
ez zen sailkatu
1974
Finalista
1978
Finalista
1982- 1986
ez zen sailkatu
1990
15.a
1994
7.a
1998
4.a
2002
ez zen sailkatu
2006
11.a
2010
Finalista
2014
3.a
2018
ez zen sailkatu
Urtea
Europako Txapelketa
1960- 1972
ez zen sailkatu
1976
3.a
1980
5.a
1984
ez zen sailkatu
1988
Txapelduna
1992
3.a
1996
8.a
2000
3.a
2004
4.a
2008
6.a
2012
15.a
2016
ez zen sailkatu
(sailk ) - Ez zen sailkatu
2022ko irailaren 25ean eguneratua.
Wesley Sneijder da partida gehien jokatu dituena.
Robin van Persie da goleatzaile nagusia.
Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).
Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels (1974 eta 1988), Ernst Happel (1978), Guus Hiddink (1998), Bert van Marwijk (2010) eta Louis van Gaal (2014).
2017ko Europako Futbol Txapelketako garaipena ospatzen.
1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da. 2017an Europako Txapelketa antolatu zuen eta Txpelduna izan zen.
Europako futbol selekzio nazionalak
Ofizialak ---------------
Desagertuak ---------------
Ez ofizialak