Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako nenufar zuria (Nymphaea alba) ninfazeoen familiako hosto zuridun uretako landare bakarti bat da, Europako eskualde epeletako ur-ibilgu gez lasaietan eta urmaeletan bizi dena. Landare erregularra da , katilu formakoa, orokorrean 5 – 12 cm-ko zabalera izaten du. 20 petalo zuri inguru ditu, edo gutxitan, petalo gorriak eta lau sepalo. Anterei erreparatuz, kolore hori sakonekoak dira non bertan polena izaten duten. Hosto flotatzaileen linboak 10-25 cm-ko luzera izaten du, borobil edo obalo formakoa eta bekiolo luzea ditu. Berde iluna eta distiratsua goialdean, eta marroi gorrixka azpian. Urperatutako hostoek bekain motza eta linbo leuna dute.

Nenufar zuria
   Ba al dakizu   

Landare honen hildako hostoak ura kutxatu dezaketela?

Loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honen loraldia ekaina eta iraila bitartean gertatzen da eta udan eta udazkenean biltzen da. Nenufar loreak gainazalean flotatzen du, baina loraldiaren ondoren pedunkulua biribilkatu egiten da eta fruitua garatzen den lorea ur azpira arrastatzen du. haziak helduak daudenean, berriro askatzen dira azalera. Haziek airez betetako arilo baten laguntzaz flotatzen dute, eta olatuek eta korronteak sakabanatzen dituzte. Azkenik, hondoratu eta hondoko lohian ernetzen dira.

   Ba al dakizu   

Neguan atsedenaldia behar izaten du 15 ° C-ko tenperaturara, gutxi gorabehera.

Landarearen zenbait ezaugarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nenufar zuriak posizio eguzkitsuak behar ditu, eta 40-100 cm-ko sakonera duten ur tokiak. Horrez gain, mugimendu gutxiko urak edo ur geldiak gustuko ditu gehienez 2m-ko sakonerakoak.

Bere ezaugarri nagusia, bere bi hosto motetan datza: mota batekoak uraren barruan daude eta besteak gainazalean flotatzen.

Landare honen sustraiak 4,5 metroraino neur daitezke, beraz, gomendagarria da landare horiek ur sakonetan haztea.

Uraren hondoan dauden hostoek arrainak babesteko funtzioa dute, era berean, algak gehiegi ez hazteko balio dute.

Nenufar zuria

Zein da bere bizi zikloa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nenufarearen laborantza, oro har, udan loratzen da; maiatzetik irailera bitartean. Loreen iraupena oso laburra izaten da, eta lau eta bost egun bitarteko bizi-epea izaten du.

Zikloaren lehen egunean, lore horiek brandyaren antzeko usaina zabaltzen dute.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Propietate sendagarriak egotzi zaizkio, hala nola antiafrodisiakoa, lasaigarria eta antikolinergikoa.
  • Antzina komentuetan eta apaiztegietan infusio bezala erabiltzen zen.
  • Propietate sendagarriez gain onura terapeutikoak ere egotzi zaizkio.
  • Haziak kafearen ordezko gisa erabil daitezke eta loreak gatzunetan gorde daitezke.
  • Lur azpiko zurtoinakelikagai gisa erabiltzen dira batzuetan Europako iparraldean.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]