Lankide:Mayi Saizar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tomi Ungerer[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Thomas Ungerer Estrasburgon jaio zen 1931ko azaroaren 28an, Frantzian, eta 2019ko azaroaren 9an hil zen Corken, Irlandan. Ungererer bere haurtzaroaren zati handi bat Alsazian bizi izan zen, Alemania Naziari lotuta. Izan ere, Estrasburgo Frantzia eta Alemaniaren mugan dagoen herri bat da.

Tomik lau urte zituela bere aita hil zen, horregatik aiton-amonen etxera joan zen bizitzera. 1953. urtera arte bizi izan zen bertan eta aitarengandik jasotako liburutegiak literaturarekiko maitasuna sustatu zuen Tony Ungererrengan.

Bere haurtzaroa ere gerrak markatu zuen, eta gertaera horiek jakin-minez eta harriduraz bizi izan zituen, arriskuaren benetako zentzurik izan gabe. Lehen marrazki haietan, freskotasunez beterik, behaketaren zentzu goiztiarra erakusten zuen, bereziki Alemaniako armadaren karikaturetan. Garai hartako oroitzapenek gerraren eta faxismoarekiko ukapena eta gaitzezpena eragin zioten. Horregatik, bere lehen marrazkiek, gerraren eta faxismoaren aurkako arbuioa islatzen zuten.

1956an New Yorkera emigratu zuen, eta han arrakasta handia izan zuen haurren liburuak idazten. The Mellops Go Flying izan zen haurrentzat idatzi zuen lehen liburua eta ordutik aurrera bere marrazkiak The New Yorker, Esquire, Life Show edo Fortune bezalako hedabide garrantzitsuetan argitaratzen hasi ziren.

60ko hamarkadan bere ibilbidearen gailurrean zegoela, Ungererrek bere obretan gizarte amerikarraren hipokrisiaren aurkako bere erreakzioa islatu zuen. Emaztearekin Kanadako etxalde batera joan zen bizitzera.

Ondoren, 70 hamarkadan Irlandara joan ziren bizitzera bere hiru seme-alabekin. 1975ean Estrasburgoko Arte Modernoetako Museoak bere marrazkien erakusketa bat antolatu zuen. Gainera, Alsaziarekin harremanak estutzen jarraitu zuen, eta bere jostailu mekanikoen bilduma eta lan gehienak Estrasburgora eman zituen. Horrela, bere obraei eskainitako museo bat sortzen dute.

Tony Ungererren ekoizpena 30.000 eta 40.000 marrazki, eta berak ilustratutako 120 liburu baino gehiagokoa da. 30 hizkuntzatara itzuliak eta sorkuntza artistikoko 40 urte betetzen dituztenak, eta teknika, estilo eta produktu ugari jorratzen dituztenak, hala nola: haurrentzako eta helduentzako liburuak, kartoonak, posterrak, publizitateak, etab.

Sortzaile gisa egindako lanagatik sari asko ditu, horien artean The Society of Illustrator 's Gold Medal eta, 1998an, IBBYko sail frantsesean ilustratzaile bezala izendatua, Hans Christian Andersen saria lortu zuen Hiru bidelapurrengatik eta beste hainbat lanengatik. Marrazkilaria eta idazlea ez ezik, kausa humanitarioetan ere murgildu zen.

ERREFERENTZIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.imaginaria.com.ar/01/4/ungerer.htm

https://www.tomiungerer.com/

https://www.musees.strasbourg.eu/musee-tomi-ungerer

KANPO LOTURAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.bibliotecaspublicas.es/civican/publicaciones/premios_andersen.pdf